|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Applek debekatu egin du Mac OS X EuskarazJoxe Rojas - Hamaika Ikusteko ¦ 2003-12-01 ¦ 08:53 ¦ Informatika2003ko azaroaren 13an jasotako email baten bitartez, Apple-k debekatu egin digu Mac OS X Euskarazen artxiboak banatzea. Egoera azaltzen eta konpontzen saiatzen ari gara, baina momentuz webetik kendu behar izan ditugu Appleren softwarearekin lotutako artxibo guztiak. Appleren copyright sailaren arabera "onartu eta ulertzen" dute lan handia egin dela Mac OS X-en euskarazko artxiboak sortzeko, eta "bihotz-bihotzez eskertzen dute" haien teknologiarekiko interesa. Hala ere, diotenez, une honetan lanean ari dira "itzultzaile komunitatearekin" batera elkarlanean aritzeko formulen bila, eta bukatu arte ezin dute baimendu haiek errebisatu gabeko itzulpenik. Esan digutenez, 2004. urteko erdialderako amaitu nahi dute elkarlanerako bide hori. Bitartean, ez dugu baimenik artxiborik banatzeko, eta beraz, bitartean ez dago Mac OS X Euskaraz erabiltzerik. Izan pazientzia! Erantzunak#1. Panther, iTunes eta beste programa batzuk, akaboLuistxo Fernandez ¦ 2003-12-01 ¦ 09:38Lastima da, Joxe Rojas-en lana Mac OS X Euskaraz webgunean biltzen zena, derrigor itxi beharra. Euskaratutako sistema eragile oso bat da desagertu dena, oker ez banago Mac OS X Panther bertsioa, baina Joxek euskaratutako beste aplikazio batzuk ere, akabo. iTunes musikarako programa bikaina, TextEdit testu editorea... Erreferentzia hauek UEUren euskal softwarearen katalogotik atera ditut. Mac OS X euskaraz orrian iritziak uzteko foro baten lotura eskaintzen du Joxek (nahiko astuna zegoen konexioa ni saiatu naizenean). Animo, Joxe: zure lan eskerga eta garrantzitsua ez du haizeak alferrik eramango, seguru nago. #2. Mac euskaratzen nor?Juan Diego ¦ 2003-12-01 ¦ 09:39> Appleren copyright sailaren arabera "onartu eta ulertzen" dute lan handia egin dela Mac OS X-en euskarazko artxiboak sortzeko. #3. Zaletu batzuen harrikadaJoxe ¦ 2003-12-01 ¦ 10:55> Barkatu ezjakintasuna. Nola egiten da lan? Nork edo nortzuk egiten duzue lan Mac OS X euskaratzen? Jaurlaritzaren enpresa bat da horri dedikatua edo librean ari zarete, edo... Kontua da Mac OS X-n programak itzultzeko dauden erraztasun teknikoak ikusita, gauza esperimentu moduan hasi zela, eta esperimentu gisa hasitako lana hainbatentzat interesgarri suerta zitekeelakoan, webean eskegi nuela. Hasieran neu bakarrik aritu nintzen eta gero beste zaletu pare bat hasi ziren nirekin batera lanean, beti ere era librean. Egia esan, azken asteotan nahiko eraginkortasun maila handia lortu genuen. Panther adibidez, salgai jarri eta astebetera-edo izan genuen euskaratuta, eta harekin bezala, lehe aipatu den moduan, iTunes musika erreproduzitzeko programa, Safari nabigatzailea, Aurrebista irudiak ikustekoa, Testu Editorea, sistemaren Xake jokoa... Posta elektronikoa kudeatzeko erabiltzen den Mail programaren lehenengo euskaraketa bat ere badugu, oraindik proba fasean dagoena, naima dagoeneko ezin bana dezakegu... momentuz behintzat :( #4. Auzolan ederraJuan Diego ¦ 2003-12-01 ¦ 11:40Eskerrik asko Joxe, #5. Ez zen, bada, izango Apple Españaren mezua?Joxe Aranzabal ¦ 2003-12-01 ¦ 10:09Hori diotsuet, zeren 2001ean katalanek jaso baitzuten mezu bat Warner etxetik, esaten ziela Harry Potterren filmak ezin zirela bikoiztu katalanera. Azkenean, baina, argi geratu zen oztopoa ez zegoela Los Angelesen, baizik eta Madrilen, Warner Españako burua zen-eta kulpantea. Edozein modutan, Joxe, ez etsi, lan ederra egin duzu-eta orain arte. Eta lan horri esker ildo garbia ireki duzu. Animo! #6. Ez, mezuak Cupertinotik etorri dira zuzeneanJoxe Rojas ¦ 2003-12-01 ¦ 11:02Ez, ez, mezuak Cupertinotik (California) iritsi dira ingeles peto-petoan. Diotenez, benetan estimatzen dute egindako lana, baina legeak tarteko, ezin dute onartu haien teknologiekin lotutako "lan deribatiboak" (?) libreki banatzea. Ziurtatu didatenez, mundu osoan atera diren halako kasu guztiekin batera (Safari Applek ofizialki sosportatu gabeko hizkuntz asko eta askotan eskura daiteke) elkarlanean aritzeko formula baten bila dabiltza, baina bitartean, txiringitoa itxi behar dugu. Nik sinetsi nahi diet, baina ez dakit nola amaituko den hau. #7. Aholku akaso ausartegia: erresistitu, kontaktatu BehatokiaLuistxo Fernandez ¦ 2003-12-02 ¦ 09:37Pentsatzen egon naiz honen inguruan. Larria da, eta ez dakit oihartzunik izango duen. Zaila da oihartzun hori lortzea, baina nazioartean ere mereziko luke. Euskarazko komunikabideek ere arreta emango liokete kontu honi. Bai Topaguneko aldizkari gehienetan eta bai Berria-ren errdakzioan, Apple eta Mac sistema eragilea darabilte. Nire aholkua (oso erraza besteari esateko, zaila norberak egiteko, badakit) da erresistitzeko. Itzultzeko lokalizatutako softwarea Internetera, beharbada Euskal Herrian kokatutako zerbitzari batera, ahal balitz. Auzitegietara eramango ote zaitu Applek? Espainian egin beharko dute, egitekotan. Baina, teorikoki litekeena da, eta hortaz, Behatokiarekin jarri beharko zinateke aurrez kontaktuan, kasua iritsiz gero abokatuen babesa izan dezazun zure poltsikoa urratu gabe. Topagunea eta Berria, erabiltzaile gisa, Behatokiaren aurrean ere auzi honetan kaltetu gisa agertzea ere inportantea litzateke. iTunes musika sistemaren kodeketa hausteagatik hor irten da berriro auzitara Norvegiako hacker hori, DVD-ak destripatu zituena... Hark ere bide publikoa aukeratu du. Edonola ere, argi dago hark propietate intelektual jakin batzuk (software propietarioa hala ulertzen baita legedietan) hautsi duela, baina ez da horrela zeure kasuan. Zuk ez duzu koderik bortxatu: aukera ireki eta publiko batzuk aprobetxatu dituzu. Eta, gainera, zeure ekintzek Apple-rentzat ondorio ekonomiko bakarra izan dezakete, izatekotan: Mac OS X-en erabilera sustatzea munduaren bazter honetan. Hortaz, kalterik egin diezunik ezingo dute argudiatu. Behatokiaz gain, uste dut Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HPS-ko estandarizazio arduradunekin ere hitz egin beharko zenukeela. Softwarearen lokalizazioa lehentasunen artean daukate, eta, konfrontazioaren bidetik ez, baina akaso beste batzuetatik jar litezke kontaktuan Cupertinorekin. Zorte on. #9. Sagarrak hamalau....jalgi hadi ((i)) ¦ 2003-12-02 ¦ 15:15Uste dut ezin dugula Joxe Rojas bakarrik utzi. Joxe, gure Bove da. Multinazional bat euskararen ikuspegitik laguntzen saiatu da, eta bide horretan bere lana zigortu, epaitu dute. #10. arrazoia, katu ta arratoia!!iñaki olano ¦ 2003-12-02 ¦ 17:06Bai jauna! #11. Lasaitasuna, aizue! :)Joxe Rojas ¦ 2003-12-02 ¦ 22:11Gabon gabon! #12. Catalunyan martxan hasi dira!Gari ¦ 2004-01-27 ¦ 16:36Ez dakit ekimen honen inguruan jakingo zenuten, baina hor doa: Sabem que Apple traduirà el seu sistema operatiu al català si hi ha prou demanda. és a dir, que si constata que, com a mínim, en vendrà 1000 llicències. Des d’aquí volem impulsar la traducció del sistema operatiu al català. És per això que demanem a tothom que hi estigui interessat que se subscrigui a la demanda. A més a més, estem iniciant els passos perquè el govern català ens doni suport (o n’afavoreixi la traducció ) tenint en compte que sabem que només a l’administració catalana hi ha un parc d’uns 2000 Macs. El que pretenem és tant elemental com tenir l’entorn de treball en el nostre idioma, una cosa tan senzilla i normal en altres països que sorprèn que aquí encara no hagi arribat. Si vols que el teu mac parli en català, adhereix-te a la campanya. Si vols saber-ne les novetats consulta la secció de notícies i, si vols rebre-les per correu electrònic, subscriu-te a la llista.* Hemen irakurri dut nik. #13. felip alfredgalitó i trilla ¦ 2004-01-30 ¦ 18:24> 2003ko azaroaren 13an jasotako email baten bitartez, Apple-k debekatu egin digu Mac OS X Euskarazen artxiboak banatzea. Egoera azaltzen eta konpontzen saiatzen ari gara, baina momentuz webetik kendu behar izan ditugu Appleren softwarearekin lotutako artxibo guztiak. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|