|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kontuz Internet-eko salerosketa iruzurrekinUsoa Agirre - Goiena ¦ 2003-11-20 ¦ 08:47 ¦ internetSarri entzuten ditugu Internetez zerbait erosi eta iruzurra egin dieten kasuak. Erosketak Interneten egitea kaleko denda batean egitea bezain segurua da. Baina, bitarteko berri horretan nola jardun ikasi beharra dago. Iruzur kasu batArrasateko lagun batek Ibazar webgunean kontaktua egin zuen Errumaniako mutil batekin. Hark prezio onean (500 euro) izugarrizko argazki kamara digitala eskaini zion. Errumaniako mutilak UPS nazioarteko mezulari enpresan kontu korrontea zabaldu zuela eta dirua han sartzeko esan zion. Arrasatearrari kontu zenbakia bidali zion, UPSren logo eta guzti, ustez baliozkoa. Arrasatearrak 500 euro kontu korrontean sartu eta bi egunen buruan argazki kamera etxean edukiko omen zuen. Hamabi egun pasa dira eta ez dago ez argazki kameraren arrastorik, ez eta errumaniarraren arrastorik ere. UPS enpresakoekin harremanetan jarri da arrasatearra, eta han ere ez omen da kontu zenbaki hori ageri, ez eta kamera bidalketaren informaziorik ere. Internet bidez erosteko aholkuak
Erantzunak#1. Ezin erosketarik egin poltsikoko telefonorik gabeIban Arantzabal ¦ 2003-11-20 ¦ 13:12Erosketa segurua.... baina seguruegia ere... Euskadiko Kutxakoei okurritu zaie inor baino seguruagoak izatea, beraz, zer pentsatuko eta eskuko telefonoa denok izango bagenu moduan jokatzea. Bai bai, ez baduzu eskuko telefonorik ezin duzu Euskadiko Kutxaren txartelarekin erosketarik egin. Liburu bat erostea gura eta ezin! hau da hau! Lagun batek esaten duen moduan: izango da hauek ere EUSKADI hitza dutelek hasieran, eta euskadi hitzarekin hasten den guztia... Honela diote beraiek oso arro erakusten duten webgunean: Nola funtzionatzen du eerosketa elektroniko seguruak?Horra zer egin behar duzun zure Visa txartelaz sistema hori erabiltzen duen Denda Elektronikoetan ordaintzeko:
Eta nik gehituko nioke: nola hain segurua den egin beharrekoa, ba ez dugu egiten. Uste dut Visa txartel tipo honekin gertatzen dela bakarrik hau. Ez dut uste beste inori okurrituko zitzaionik eskuko telefonoa izatea derrigortzea erosketak egin ahal izateko. #2. Euskadiko Kutxa bere buruari harrikaLuistxo Fernandez ¦ 2003-11-20 ¦ 14:03> Erosketa segurua.... baina seguruegia ere... > > Euskadiko Kutxakoei okurritu zaie inor baino seguruagoak izatea, beraz, zer pentsatuko eta eskuko telefonoa denok izango bagenu moduan jokatzea. > Proposatzen duten metodoa hain da nekagarria eta konplikatua, ezen erabiltzaileak uxatu eta salmentak gutxitzea besterik ezin du lortu Euskadiko Kutxak horrela. Esate baterako, argazki digitalak paperera ekartzeko oso zerbitzu ona eta merkea daukate batzuek Salamancan, RevelaOnline.com baina zeure txartela Euskadiko Kutxakoa bada, ahaztu, ze RevelaOnlinek jartzen dizkizun erraztasun guztiak, banketxearen konplikazio eta trabekin zapuzten dira, eta mugikorra erabili behar estupido horrekin. Beste etxe bateko txartela erabiltzea da konponbidea. #3. Mondragón, en cada casa un...Luistxo Fernandez ¦ 2003-11-20 ¦ 14:12Barkatuko didate Arrasateko nire lagunek, baina sasoi batean (sasoi hobeak, akaso), esaten zen, *Mondragón, en cada casa un ladrón.* Egia izango da, ostera, Putz-ek dioena, On Jose Maria Arizmendiarrietaren itzal espiritual luzeak gogoak ere aldatu dituela eskualdean, eta orain, akaso beste zerbait esan beharko dugula: *Mondragón, en cada casa un santurrón.* #4. Zehaztapen pare batAitor ¦ 2003-11-20 ¦ 15:42Nire uste apalean, kontutan eduki behar dena honakoa da: kasu honetan bi partikularren arteko salerosketa baten aurrean gaude, garrantzitsuena ez da internet bidez egin dela, bata iruzurgilea dela baizik. Berdin da Errumaniakoa, Aramaiokoa edo Osintxukoa bada ere, bere hitza betetzen ez duena iruzurgilea da (barkatu Aramaio eta Osintxuarrak). Gauza hauek ere gertatzen dira "segundamano" eta abarreko aldizkarietan: "30€gatik 60€ kargatzen dizkizut zure mugikorrean", edo etxera deitzen gaituztenean esanaz: Andorran apartamentu bat erosi duzu, deitu 806 XXXXXX telefonora informazio gehiago nahi baduzu. #5. Josu Jon, antolatu bidaia NigeriaraTaxi Driver ¦ 2003-11-20 ¦ 15:55Manhattango kalekantoietatik begiratuta, pena ematen dit nire aberria, Euskal Herria, horren atzeratuta ikustea teknologikoki. Arrasateko lagun horren kasu patetikoak erakusten du ez gaudela prestatuta bizitza modernoaren beharretara. Formakuntza gehiago behar dugu 21. mendeko ekonomiaren eta teknikaren trena ez galtzeko. #7. Argi gehiago Nigeriako Internet bidezko iruzurren inguruansustatu ¦ 2003-11-21 ¦ 11:19Argiketa umoretsuak eman dizkigu lagun batek Nigeriako kontu honetaz. Hona hemen, beste ikuspegi umoretsu bat, Nigeriako e-Posta konferentzia (ingelesez). Gaztelaniaz, iruzur hau zertan den hemen aurkituko duzue azalduta. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|