|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Militarren presentzia ugaria Euskal Herriansustatu - sustatu ¦ 2003-11-04 ¦ 16:56 ¦ bestelakoakBi egun hauetan Espainiako armadako kideak dabiltza maniobrak egiten. Atzo, Arabako Asparren eskualdean aritu ziren. Baina, militarren "bisita" ez da eremu horretara bakarrik mugatu. Ziurtatu daiteke hegazkin edo helikopteroak zarata handiz zeharkatu dituztela hainbat paraje: Elorrio, Elgeta, Besaide, Intxorta, Eibartik Gasteizerako bide tartean, Maltzagatik Elgoibarrera bidean, Osintxun, Legution, Araka inguruan… Gainera, bide bazterretan armatutako militarrak izan dira. Eta ez ziharduten auto stop egiten. Chinook deiturako helikopteroak hegalaldian ibili dira, nahiko baxu. Traste hauek tropak garraiatzeko erabiltzen dira. Asparrengo kasuan, helikopteroetatik jausi egin duten paraxutistak Gordoa herria okupatu zuten. Bitartean, guardia zibilak inguruko bideak kontrolpean zituen. Goierri aldean ere, hezurretaraino armatuta doazen militarrak herrietatik osteratxoak eman dihardute, esaterako, Ordizian eta Beasainen. Eta gainera, presentzia misteriotsu eta probokatzaile honen aurrean, Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak esan du militarrak Alda eta Gordoa herrietan bakarrik dabiltzala praktiketan. Datozen egunetan ere bide bazterretan segituko ei dute… armak eskuetan dituztela, mehatxuzko jarrerarekin… Erantzunak#1. Militar aluakKoxka ¦ 2003-11-04 ¦ 17:09Nazkagarri horiek goiz osoa gure etxe gainean bueltaka ibili dira, ehundoko zarata ateratzen eta ganadu guztia izutzen. Baina ez da gaurko kontua, joan den astean ere Markina gainean ibili ziren eta herritik oso hurbil hartu zuten lur. #2. bazooka kaseroak...Gorila ¦ 2003-11-04 ¦ 17:30> Inork badu bazooka kaseroak fabrikatzeko errezetarik? Adi, uda honetan Essen-en tipo bat atxilotu dute berak egindako bazooka kasero batekin ibiltzeagatik. Liberation egunkarian irakurritako albistea. ... eta tipoak patatak baino ez zituen botatzen: "l'homme avait fabriqué lui-même son arme, constituée d'un tuyau de vidange long d'un mètre cinquante relié à une bombe aérosol, dont il enflammait le gaz pour propulser les pommes de terre vers leur cible." #3. Larrabetzutik aspaldi ez bezalapatxi gaztelumendi ¦ 2003-11-04 ¦ 17:10Goizean, gure gainean igarri ditugu. #4. Gauez ere baiIbai zabal ¦ 2003-11-04 ¦ 23:02Gasteizetik ei datoz. #5. Konboi luzea gauezpatxi gaztelumendi ¦ 2003-11-05 ¦ 11:40Maniobra egiten eman zuten eguna hemen eta han. #6. Joan Lasa Laboaren adierazpenaksustatu ¦ 2003-11-04 ¦ 17:18Gara egunkariak dakartza Gipuzkoako Batzar Orokorretako Ezker Batuko ordezkariaren, Jon Lasa Laboaren adierazpenak gaiaren inguruan. Goierriko herri batzuetan dagoen armatutako ejerzitoko kideen presentziak duen "probokazio militarra" salatu du. Bere hitzetan, "Aznarren Gobernuaren mezua garbia da, euskaldunok erabakiak hartzeko ahalmena izan aurretik, edozer gauza egiteko gai da, herrialdearen okupazio militarra barne. Horrek bere izaera eta demokraziaz duen ideia argi uzten du". "Probokazio hauen aurrean, euskaldunok elkarrizketarako eta elkar ulertzeko dugun apustua berritu behar dugu, inoren inposizio militarrik gabe, ez ETAren ezta paraxutisten aldetik ere", adierazi du Lasak. Ezker Batuko kideak zera adierazi du: "guk gogoeta bat egongo dela dugu eta soldaduak kuarteletara itzuliko direla espero dugu. Gauza bat da Perejil irlan ahuntzekin gudetara jolasten dibertitzea, eta beste gauza bat da Euskadiko herrietatik mehatxuzko jarreran paseatzea". #7. "Berdez jositta"Iban Arantzabal ¦ 2003-11-04 ¦ 17:22Oraintxe deitu dit lagun batek esateko: Hi, Elgeta bedez jositta jaok. San Roke ostian han jabizak ezkutau eta agertu, agertu eta ezkutau. Bialdu erretraturen bat etaratzeko lagunen bat edo. Ze hau ez dok sinistekua be. Helikotero zarata demasa be bajaok. #8. Elorrioko San Agustinen ere lurra hartu duteAnboto astekaria ¦ 2003-11-04 ¦ 17:38Elorriotik ere oraintxe deitu dute, Anboto astekariko aldizkarira, San Agustin Etxebarria auzoan lurra hartu berri duela armadako helikopteroak. #9. Eroskiri kili-kili egitenNemo ¦ 2003-11-04 ¦ 18:55> Elorriotik ere oraintxe deitu dute, Anboto astekariko aldizkarira, San Agustin Etxebarria auzoan lurra hartu berri duela armadako helikopteroak. Oker ez banago, hortxe dauzka Eroskik bulego nagusiak, ezta? Beharbada Espainiako Armadak errekadu bat eman nahi izan dio Eroskiri, auzi kontuak alde batera utzi eta definitu dadin Ibarretxeren planaren aurrean. #10. Zarauzko Eroskin erosketetan edo...Txaparro aldizkaria ¦ 2003-11-05 ¦ 19:44Zarautzen guar goizean ibili dira. Lasai asko herrira oinez sartu eta Alde Zaharreko Eroski txikian eta ondoko okindegian egin dituzte erosketak; zakukada ogi behintzat erosi dute. Dozena erdi bat militar ibili dira. Arratsaldean helikopteroa ere Zarautz aldean ibili da, nahiko behean. #11. Kanpazarren, bide bazterreanJoxe Aranzabal ¦ 2003-11-04 ¦ 18:09Arratsaldeko 15:00ak aldera Kanpazar gaina pasatu dut (Arrasate eta Elorrio artean), eta Elgetarako bidea hartzen den tokian, soldadu bat ikusi dut, txapela jantzita eta fusila esku artean. #12. Goizean ikusi ditut Lakua ganetikIbaizabal ¦ 2003-11-04 ¦ 18:16Euskal Herrietako zeru lasaietan durundue sortzen. #13. Utzi bakean, alde hemendik!!Mendotz ¦ 2003-11-04 ¦ 19:07Soraluzetik ere pasa dira helikopteruak!! bailara estua dala baina ederki kabitzen dittuk horrek!! #14. eskerrak sustaturimarkos zapiain ¦ 2003-11-05 ¦ 09:08eskerrak Sustaturi, bestela ez genuke ezer jakingo indar okupatzaileen erakustaldiaz #15. Bilbo gainetik ere baiAita Larramendi ¦ 2003-11-05 ¦ 08:00Atzo goizeko hamarretan, Bilbo erdi-erditik igaro zen helize biko helikoptero erraldoi horietako bat eta ondoren chinook horietako bost. Hori nire begiekin ikusita, baina esan didatenez, herenegun ere igaro ziren Bilbo gainetik. Eztabaidatzen egon ginen ez ote dagoen lege bat biztanlego nukleoen gainean hegaz igarotzea galarazten diena. Ez dakit. #16. HR/A-15 eta CH-47D ChinookAlferez Felipe ¦ 2003-11-05 ¦ 09:14> > Chinook deiturako helikopteroak hegalaldian ibili dira, nahiko baxu. Ez dakizue ezer. Ministerioaren bideo horretan ikusten direnak ez dira Chinook, baizik eta HR/A-15 (Bö-105) modeloak. Chinook edo CH-47D modelokoak 17 omen ditu Espainiako Armadak eta horiek ere ibili badabiltza Euskal Herrian. Itxura honetakoak dira, bi helizekoak. #17. Arakan, Zuian, Gasteizen...axmax ¦ 2003-11-05 ¦ 09:59Zuiako gure etxe gainetik oso-oso baxu pasatzen ari dira "Txinook"; beste batzuei "balea hegalariak" entzun diet... bada, guk sabela detailean ikusten diegu. #18. Artibai ibarrean ere baiXaz ¦ 2003-11-05 ¦ 11:26Atzo trabakuatik markinara bitartean mugimendu handia ikusi omen zen. Gaur bertan, Berriatuan mugimendu handi (helize zarata handia) somatu ostean Berriatua eta Ondarroa arteko bide ertzean ikusi omen dute kuadrila handi bat. #19. indiarren izenak...!!?? azal gogorratotanka yotanka ¦ 2003-11-05 ¦ 14:21Armagintzak bere infernuko asmazioei jartzen dizkien izenei erreparatuta, protesta egin beharra dago amerikan yankiek sarraskitutako oglala, navajo, ute, mohawk... nazioen izenean. #20. Bilbo inguruanarrigo ¦ 2003-11-05 ¦ 14:12Gaur goizeko 11:30ean, Bilbondotik, Basauri eta Arrigorriaga artetik igarotzen ikusi ditugu hiru bat helikoptero, nahiko baxu eta gerra pelikuletan moduan hirurak batera... #21. Apocalypse nowJoxe Aranzabal ¦ 2003-11-05 ¦ 15:45Atzo bezala gaur eguerdian ere, hainbat helikoptero jaitsi dira Eroski aurreko zelaira, Elorrion, eta soldadu mordoa aterarazi. Baten batek bideoan hartu ditu irudiak eta ETBk eman ditu bazkalosteko albistegian. #22. ARALAR alderdiak Espainiako ejerzitoaren maniobrak salatzen dituAralar ¦ 2003-11-05 ¦ 16:33ARALAR alderdiak Espainiako ejerzitoa Euskal Herriko herri eta hirietan egiten ari den maniobrak salatu nahi ditu. Alderdi honek erabat onartetzintzat eta mehatxatzailetzat jotzen du Espainiako ejerzitoaren presentzia. Aralarren webgunean atera dugu berria: www.aralar.net #23. Oraintxe bertan pasa dira bi MacDonalds ondarru gainetikzax ¦ 2003-11-05 ¦ 17:09elize bakarreko bi MacDonalds para dira oraintxe bertan Ondarru gainetik. Ez dut gehiago ikusterik izan baina urrutira elize zarata gehiago ere entzuten da. #24. txortak, txapelokerrak, sardinzarrak...ospa!zakarias aiztierdi ¦ 2003-11-05 ¦ 18:16intsumitu guztiok (eta herri osoak) martxan jarri beharko genuke berriro ere eta zapaltzaile hauei aurre egiteko ekimenak abian jarri: bideetan aurrez aurre jarri, pankarta eskutan, ez ditugula nahi, ez ditugula behar adieraziz. #25. Alde hemendik!!!!Ugarte ¦ 2003-11-05 ¦ 18:27Ba Arratian oraintxe arte izan dira. Dima- inguruetatik etorri dira eta Igorreko futbol zelaiaren inguruan, errekaren beste aldetik buelta pare bat emonda. #26. doazela euren etxeraArratia ¦ 2003-11-06 ¦ 01:34> Ba Arratian oraintxe arte izan dira. Dima- inguruetatik etorri dira eta Igorreko futbol zelaiaren inguruan, errekaren beste aldetik buelta pare bat emonda. #27. Kontzentrazioa zapatuanIgorre ¦ 2003-11-06 ¦ 17:04Igorren, militarren maniobran kontrako konzentrazinoa eingo da zapatu iluntzean, 19:00etan Beheko Plazan, "Alde hemendik!" lemagaz. Deiatzaileak: Igorreko EA eta EAJ eta Igorre Ezkerretik plataforma. #28. Bermiotik beTxo ¦ 2003-11-06 ¦ 20:37Ba gaur Bermiotik be pasa dira helikopteroz; eta entzun dudanez Bakion aterrizatu dabe eta gero autobus geltokira joan dira jendea akojonatzearren edo.Argi dago españolak urduri daudela... #29. Arratian ere bai. IgorrenLukas ¦ 2003-11-06 ¦ 22:16Atzo goizez, lagun batzuk kalean geundela igaro ziren gure ondotik. Zortzi bat tipo Ramboren itsurak egiten. Jendea berera zebilen, gutako batzuk izan ezik, besteak begiratu ere ez zieten egin. Surrealismo totala. Gauza serioa ez balitz, barreka handitako modukoa. #30. Konzentrazinoa Igorrendoazela euren etxera ¦ 2003-11-07 ¦ 00:02Lukasek diñon moduen ezta barre eitekoa ez horregaitik igorreztarrok hortik goitik beste batek esan dauan moduan zapatuan iluntzeko 7etan militarren eraso honen kontra egiteko aukera itzela daukogu, udaleko alderdi guztiak deituta, ie danok eta kolore guztietakoak agertuten garean beko plazan. Alde hemendik! #31. londondik galderak?ontto ¦ 2004-03-05 ¦ 01:18zertara dator hau dena? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobestelakoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|