Gidoi Ikastaroa
| Bestelakoak | 2003-10-01 : 09:10
Gidoigintzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko antolatu dugu gidoi ikastaroa Pausokan. Interesatu guztiek hartu ahal izango dute parte. Joxean Muñoz eta Ritxi Lizartza izango dira irakasleak
Gidoia lanbide bat da, artisautza modu bat, asko du ofiziotik. Ofizioaren oinarrizko kontzeptuak eta teknikak erakustea du helburu ikastaro honek. Gure xedea ez da inori idazten erakustea, ez imajinazioa suspertzeko errezetarik ematea. Gidoiaren oinarrizko kontzeptuak eta lanabesak ulertzen saiatuko gara. Gidoigintzan hasi nahi duenari, besteen lanetatik ikasteko baliabideak eskaini nahi dizkio ikastaro honek. Tresneria horrek berak lagunduko dio bere lan propioa zorrotz aztertzen.
Ikusiz ikasten saiatuko gara: film eta telesaio eredugarrietan aurkituko dugu ikasbidea. Ikusiz ikasten da gioigintza.
- Data: Urriak 7tik azaroak 13arte.
- Iraupena: 3 orduko 12 saio (asteartea eta osteguna). Arratsaldez 16:00 -- 19:00
- Nori zuzenduta: Gidoigintza jorratu nahi duen edornori. Sormena eduki eta ideia gidoi nola gauzatu ikasi nahi duenari.
- Edukia: Zer da gidoia?, Pertsonaiak, Elkar hizketak, Telebista, Hiztegia....
- Irakasleak: Joxean Muñoz eta Ritxi Lizartza.Karramarroaren uhartea Goya saridun animaziozko luzemetraiaren gidoilaria da Joxean Muñoz eta Ritxi Lizartza,Goenkale telesaileko euskara arduradunen taldekoa eta gidoilaria.
- Zenbatekoa: 325
- Informazioa: 943297111 (Naiara -- Itziar)
www.pausoka-eskola.com
eposta: eskola@pausoka.com



