|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Antzuolako toponimia jaso eta finkatzeko bekaLierni Legorburu - Antzuolako Udala ¦ 2003-09-23 ¦ 08:41 ¦ etnografiaBekaren helburua izango da Antzuolako toponimia batu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea. Memoria eta gainerako agiriak aurkezteko epea urriaren 3an bukatuko da. Antzuolako toponimia jaso eta finkatzeko beka 1.Bekaren ezaugarriak 1.1. Bekaren helburua: ahozko eta idatzizko iturriak aztertuz, Antzuolako toponimia batu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea izango da. 1.2. Diru zenbatekoa: bekaren zenbateko osoa 12.020 eurokoa izango da. 1.3. Iraupena: lana egiteko epea 12 hilabetekoa izango da, lehiaketa esleitzen den egunetik hasita. Hala ere, alkatetzak epe hori luzatu ahal izango du, aurretik behar den moduan arrazoitzen bada. 1.4. Oinarri hauetan ezarritako diru kopurua ez da ikerketaren ordainsaria izango, berori egiteko laguntza baino. 1.5. Amaierako lanaren edukia: Aurkitutako toponimo guztien zerrenda alfabetoz ordenatuta, ondorengo informazioa erantsita: kokapena ezagutzen den kasuetan, informatzaileen edo informazio-iturriaren izena, noiz edo zein urtetako dokumentuan ageri den, testuingurua, zein planotan aurki daitekeen, izena arautzeko proposamena, ahozko erabilera, bestelako aldaerak, eta batutako gainontzeko informazio gehigarria (etnografia, historia, argazkiak...) 1.6. Lana Udaleko Euskara Zerbitzuaren ardurapean burutuko da, Euskaltzaindiak toki izenak finkatzeko eman ditzakeen gomendioak kontuan hartuz. Jarraipenaz arduratzeko Euskaltzaindiak ordezkari bat izendatuko du, bera izango da, bada, lana zuzenduko duena. Hona hemen Euskaltzaindiko ordezkariaren egitekoak: ikertzailea edo ikertzaileak trebatzea, lana burutzeko metodologiaz eta epeaz arduratzea, burutze-prozesuaren berri ematea, amaierako lana aztertzea, egoki irizten dizkion oharrak egitea, arautze proposamenak aztertzea eta, ongi baderitzo, onartzea. 1.7. Lanaren segimendua egiteko jarraipen batzordea eratuko da eta batzorde horretako partaideak ondorengoak izango dira: toponimiaren aztertzaileak, Euskaltzaindia, Udaleko Euskara Zerbitzua eta gaiaz interesatuta dauden herritarrak. Batzordea seihilabetero elkartuko da. 2. Eskatzaileak Norbanakoek nahiz horretarako osatutako lan taldeek eskatu ahal izango dute lehiaketan parte hartzea. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari edo arduradun bat izendatu beharko da lan taldeko ordezkari izan dadin. Lehiaketan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte hautagaiek:
3. Eskabideak Interesatuek Antzuolako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, ondorengo agiri hauekin batera:
Eskabideak eta gainerako agiriak honako helbidean aurkeztu beharko dira: Antzuolako Udala 4. Dokumentazioa aurkezteko epea Memoria eta gainerako agiriak aurkezteko epea urriaren 3an bukatuko da. Eskatutakoa betetzen ez duten eskabideak eta agiriak jasotzen badira, 5 eguneko epea izango da akatsak zuzendu edo beharrezko agiriak aurkezteko. Horrela egin ezean, eskabideak beste barik artxibatuko lirateke. 5. Adjudikazio prozedura Lehiaketa hau Antzuolako alkateak esleituko du, epaimahaiaren proposamena jaso ostean. Epaimahaia ondorengoek osatuko dute: Epaimahaiburua:
Epaimahaikideak:
Idazkaria:
Esleipena gauzatzeko irizpideak ondoko hauek izango dira: a)Eskatzaileek aurkeztutako aurreproiektua edo memoria: 0tik 20 puntura. Lehiaketa esleitzeko epea gehienez hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Aurkeztutako proiektuek gutxieneko baldintzak bete ezean, alkateak edukiko du lehiaketa deialdi hau indar barik lagatzeko ahalmena. Era berean, gutxieneko beharkizunak betez gero, epaimahaiak ordezkoen zerrenda bat ezarriko du. Lehiaketari esanbidez edo isilbidez uko egiten bazaio, ordezkoen zerrenda horretan ageri den hurrengo lehiakideak ordeztuko du hasierako adjudikazioduna. Horretarako, epaimahaiak zerrenda egiterakoan ezarritako hurrenkera errespetatu behar izango da. 6. Lehiaketako irabazlearen betebeharrak Lehiaketako irabazlearen beharkizunak hauek izango dira:
7. Laguntzaren banaketa Ikerketa lana garatzeko laguntza modu honetara banatuko da: a)Zenbateko osoaren %25, lanari hasiera ematean. Ikerlanak sor ditzakeen gastuak lehiaketaren irabazleen kontura izango dira. Hala ere, Antzuolako Udalak erraztasunik handienak emango dizkie bere esku egon daitezkeen gestio eta azpiegiturei dagokienez (agiritegia, planoak, argazkiak...). 8. Lanaren jabetza Lanaren jabea egilea bera izango da. Dena dela, Antzuolako Udalak gordeko du ikerketaren argitalpen osoa edota zatikakoa egiteko eskubidea. Kasu honetan ikerlanaren jabeak uko egingo dio egile eskubideak jasotzeari. 9. Dokumentazioa itzultzea Hautagaiek eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa jaso ahal izango dute lehiaketaren inguruko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epearen barruan. Hori horrelaxe burutuko da lehiaketaren onuradunen kasuan izan ezik, dokumentazio hori espedientearen zatitzat hartuko da eta. Epe hori igaro ostean, jaso ez diren agiriak Antzuolako Udalaren esku geratuko dira. |
Albiste gehiagoetnografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|