|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet non dira blog pertsonalak euskaraz?Julen ¦ 2003-09-17 ¦ 08:40 ¦ bwebAzkenaldian denok dakigu blogek zabalkunde handia izan dutela, horrela, ingelesez nahiz gazteleraz pila bat aurki ditzakegu. Baina non dira euskara hutsezko blog pertsonalak? Badaramakit denbora dexente euskara hutsezko blog pertsonalen bila, baina ez dut ezer topatzeko aukerarik izan. Erantzunak#1. Lanbroute.com WeblogGoio Telletxea ¦ 2003-09-17 ¦ 13:20Kaixo, Lanbroute.com-etik idazten dizut. Beno, gu saiakera txiki bat egiten ari gara, nahiz eta ez dugun euskara hutsera mugatzen weblog-a, gehienbat Estatuko zein mundu mailako irakurleei hertsirik ez dugulako egon nahi. Hori dela eta, gazteleraz zein ingelesez edukiak nahasteko aukera ontzat jo genuen, nagusiki euskaraz egingo delarik blog edo weblogeko berrien erredakzioa. Gure arloa diseinu grafikoa, web zein multimedia arloetan jorratzen dutenei eskeinia da, bertako diseinatzaileei zuzendua batipat. Oraindik eraikitzen ari gara, eta arazoak arazo abian jarri genuena mantentzeko uneak atera nahiean gabiltza. Weblog edo blog-ak edukinak eguneratzeko sistema erreza eskaintzen duten aldetik, gehiago hedatu behar lukete, baina oraindik jendeari sistema hauen berri ez zaio iritsi agian. Hona hemen gure "weblog"-aren helbidea: http://www.lanbroute.com/movabletype/index.html #2. Ezagutzen ditut blog batzuk euskarazOier ¦ 2003-09-17 ¦ 14:27Batzuk ezagutzen ditut...hona: #3. eskerrik askoJulen ¦ 2003-09-17 ¦ 16:00Eskerrik asko bioi zuen erantzunengatik. Gutxi badira ere, itxuraz gutxinez landuak daude :) #4. Sarea.com + Aurrera.net ere hor daude!Goio Telletxea ¦ 2003-09-17 ¦ 20:30Kaixo berriz ere, ez ditzagun ahantzi Jabi Zabalak sortutako beste bi hauek ere, lehen ez zait otu aipatzea: http://www.sarean.com/ http://www.aurrera.net/ Lan ederra hartzen du Jabik ere informazio guzti hori sarean jartzen. Ta Julen, ideia ondo dago, beti ere norbait prest badago blog guzti horiek biltzen joateko, noski.. #5. DUDAKHasiberri 1 ¦ 2003-09-17 ¦ 21:02
#6. Blog euskaldun pertsonalak identifikatuzLuistxo ¦ 2003-09-18 ¦ 08:55Emandako adibideetatik uste dut esan daitekeela batzuk badirela blog pertsonal euskaldunak, eta beste batzuk ez. Kategorian sartuko lirateke hauek: Lanbroute eta Barnemuinetan egutegi pertsonalaren itxurakoak dira, baina Jabi Zabalaren Sarean ere blog pertsonal bat da, lan profesionalari lotuagoa egon arren. Aurrera.net eta Lauhaizetara.net weblogak dira, bai, Sustatu bera bezala, baina ekimen kolektiboak dira. Eta Pibit.Mundurat ez da euskaraz, baina Mundurat.net horren barruan, badirudi badaudela beste blog itxurako beste ekimen pertsonal batzuk, hala nola Kamiyoplanet.. #7. Kamiyoplanet.comZaPo ¦ 2003-09-22 ¦ 19:53Gure webloga aipatu da hemendik eta erantzun beharko... Guretzat herramienta efikaza da gure erabiltzaileak elkartean eta inguruan gertatzen diren gauzez ondo informatzeko. Ta euskara nahitaezkoa erabiltzeko, gure hizkuntza bultzatzeko gunea egin nahi baitugu haseratik. #8. sarean.comJabi Zabala ¦ 2003-09-18 ¦ 13:18Kaixo Goio, eta zorionak lanbrotute.com webguneagatik. Beti bezala oso txukun zabiltza flashekin eta diseinuarekin. Bakarrik idatzi nahi nuen zuk emandako datu bat zuzentzeko, nik ez baitut aurrera.net egin, EGUNKARIAren itxieragatik salaketa egiteko bildu den internauta talde batek baizik. Sarean.com-i dagokionez, bi kontu:-Alde batetik, arrazoia duzu lan ederrarena aipatzen duzunean, egunotan oporretan egonik osatzen ari bainaiz EGUNKARIAn Interneti buruz argitaratutako testuen gordailua eta banaka copypaste egin behar da. Gainera testu asko aurkitzea eta batzuei data jartzea kostatu zait. Gordailua azpidirektorio batean kokatu dut, nire weblogari bidea emateko eta gordailu moduan geratuko baita. Abisatuko dut erabat osatuta dagoenean. -Weblog-ari dagokionez, ez dut ezer iragarri baina bisitatu duzuenok ikusiko zenuten sarean.com-en nire bitakora pertsonala jartzen ari naizela. Bertan biltzen ditut Interneti buruz Berrian idatzitakoak zein bestelako testuak: albisteak, elkarrizketak eta iritziak. Fotolog bat ere gehitu nahi dut aurki. Diseinua ere neuk egin dut eta gustora nago itxurarekin. Movable Type erabiltzen dut edukiak kudeatzeko, gordailuarekin egin dudan moduan. Hala ere, iruzkinak jasotzeko aukera zabalik daukat bitakoran. Gomitatzen zaituztet bisita egin dezazuen. #9. Aurrera.netGoio Telletxea ¦ 2003-09-18 ¦ 23:22Milesker Jabi,
#10. Blog egiteko nere aportazio txikia :)Hey_neken ¦ 2003-09-18 ¦ 15:20Egun interneten gero eta blog gehiago daude, eta normalean beraien artean biltzen joaten dira 'komunidadeak' sortuz edo. Euskerazkorik oraindik ez dut ezagutu, edo ez behintzat bestei egiteko aukera ematen diena. #11. Blog pertsonalen atala Aurki direktorioanLuistxo Fernandez ¦ 2003-09-19 ¦ 10:04Hemen azaldutakoak Aurki bilatzailean gehitu ditut, Blog Pertsonalak izeneko kategorian. Noski, Dmoz orijinalean ere ageri da jada atala eta Google-n Dmoz-eko datubasea eguneratzen dutenean, hor egongo da halaber, Google-ko euskarazko Internet atalaren azpian. #12. blog-en hizkuntzapibit ¦ 2003-09-20 ¦ 15:35Nik uste blog bat euskeraz egiterakoan, jende asko ezin ulertuaren zailtasunaren aurrean topatzen dela, nik behintzat Donostiakoa izanda, nere gelakideek esaldi batzuetan zailtasunak topatzen dituzte (euskeraz idatzitakoetan), halare euskal blog-ak bultzatzeko prest nago eta horretarako blog euskaldun bat egiten hastea ez litzateke ideia txarra izango... #13. :)Julen ¦ 2003-09-20 ¦ 20:36Gainera interneteko euskararen erabilpena areagotzen dugu, geure presentzia geroz eta handiagoa eginaz. #14. weblog-a euskeraz !!pibit ¦ 2003-09-26 ¦ 01:26Azkenean egin det !! Oraingoz weblog bat gehiau dau listan gehitzeko !! http://pibit.mundurat.net/test gustoko izatea espero det :) #15. Nik ere bat egin nahi nukeOier ¦ 2003-09-27 ¦ 16:14Ni ere weblog bat egitekotan nabil, eta iada eskatuko diot laguntza Gio telletxeari, baina okupatua dabil gizona...beste norbaitek laguntzerik balu eskertuko nioke. Movabletype probatu dut, baina ez naiz aklaratzen(inglesa ez da nirea, jejeje...). besterik ezagutzen duzue? Nola jartzen da movabletype? #16. www.erabili.comOier ¦ 2003-09-28 ¦ 13:45Nik beste weblog euskaldun bat ere aurkitu dut ba! #17. beste batkapt. kurtz ¦ 2003-10-22 ¦ 10:00http://taxigalduak.blogspot.com #18. Re: non dira blog pertsonalak euskaraz?Txapel ¦ 2008-02-04 ¦ 19:04Egunon! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
BWEBBWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat. Albiste gehiagobweb gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|