Teknologia albisteak

Wikipedia Euskaraz!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Inguma
2003-07-08 : 10:07

Entziklopedia elektronikoa sortzeko ahalegina martxan da. Wikipedia entziklopedia elektronikoa euskaraz ere bai.

Orain dela urte batzuk Wikipedia zabaldu zen, lehenengoz ingelesez eta gero beste hizkuntza batzuetan.

Euskaldunok ere gure lekutxoa daukagu entziklopedia honetan. Izan ere, helbide elektronikoa honako hau da: eu.wikipedia.com

Dohainik da eta edonork gehi diezaioke nahi duen gaiari buruzko sarrera. Ez duzu HTML edo beste lengoarik jakin behar eta argitaratzea eta ikustea guztiz librea da.

Jakina, ez du arduradunik eta jendeak argitaratu ahala hedatuko da.

Anima zaitezte eta argitaraezazue zeozer , txikia izan arren, gure hizkuntzakoa atzera gera ez dadin.

Beharbada wiki hitza ez da ezaguna denentzako, ba horientzako:

Zer da wiki bat?

Wikiwiki elkarrekiko loturak dauzkaten orri bilduma bat da. Edozein orri ikus eta alda daiteke edozein unetan (sofware kolaboratiboa deritzonaren barruan koka daiteke). Ward Cunninghamek ideia eta softwerra sortu zituen. Zuk ere irakurtzen ari zaren orrialdea argitaratu dezakezu. Horretarako eragiozu "Edit this page" orrialdean. Ikus ezazu ere [[Wiki bat zertarako da?]]

Zer da Wikipedia ?

Wikipedia, ulerterraza eta dohainik den entziklopedia elektroniko bat sortzeko ekimen bat da.

Zeintzuk dira wikipediaren asmoak?

Gure helburua dohainikako entziklopedia bat egitea da; alegia, historiako entziklopediarik handiena, freskotasunari eta zabalerari dagokiena behintzat. Wikipedia iturri fidagarria izatea nahi izango genuke. Badakigu asmo handiko plana dela eta urteak emango genituela horretan.

Noiz hasi zen Wikipedia?

Ingelezezkoa 2001ko urtarrilaren 15ean. Jatorrizko bertsio bat une labur batez Nupedia.com-en egon zen. Nupediak lagundutako wiki baten ideia Larry Sanger eta Ben Kovitzen arteko elkarrizketa batetik sortu zen, urtarrilaren 2an.

Norena da Wikipedia?

Oso galdera interesgarria da. Serbitzailearen jabea eta domain izenak Bomis Inc. da. Idazleek artikuluak idazten dituzte copiright askearen lizentziapean (GNU free Documentation License), hots, artikuluak askeak dira. Horrela, ezin da esan Bomis Wipipediaren artikuluen jabea denik.

Nor da Wikipediaren artikuluen arduraduna?

Wikipediarrak. Hau guztiontzako erronka da. Ezin konta zenbat jende ekimen honen zati ezberdinetan kolaboratu den. Edozeinek egin dezake. Zuk ere! Jakin behar duzun gauza bakarra, orri bat zelan argitaratzen den da. Ona litzateke ere, aldez aurretik zerez idatzi nahi duzun jakitea. Zauden orrialdearen egilea nor den jakin daiteke. Horretarako, eragiozu "History" estekari. Akats bat ikusiz gero, eta zuzendu ezik zu ere akats horren arduraduna zara, beraz izan zaitez kemena orrialdeak argitaratzen. Baina ziur ez bazaude edo testuari korapilatsu iritziz gero, egizu aipamen bat orri horri dagokion "Talk Page"-an, edo utz ezazu galdera bat orri horretan, hurrengo irakurlearentzat. Honek akatsak konpontzen laguntzen du, azkar eta wikipediarrek estimatzen dute. Ezkerrik asko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago