|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Santanderrera noa, transplantea egiteraJoxe Aranzabal ¦ 2003-07-02 ¦ 10:04 ¦ osasunaDatorren uztailaren 16an Santanderrera noa, Valdecillako ospitalera, han transplante berezi bat egin diezadaten. Medikuek nire arreba gaztearen hezur-muina sartuko didate. Orain badakigu azken txanpa Santander aldean egin beharko dugula, Bizkaiko Itsasoari begira, edozelan ere. Uztailaren 16an Valdecillako ospitalera joango naiz, arrebarekin batera. Orduan esango digute, zehatz-mehatz, zer egingo diguten eta nola. Ekainaren hasieran jakin izan genuen azken analisiaren emaitza: ez da linfozitoren arrastorik ikusten nire hezur-muinean. Medikuak esan zigun nire gorputzak oso ondo erantzun diola tratamenduari. Hala ere, komeni da egindako lana sendotzea, berriro gaixo ez nadin. Eta horretarako, transplante berezi bat egingo didate, azken orduan aipatu dutena. Minialotransplantea Linfoma aurkitu zidatenetik, medikuek beti aipatu izan dute bi transplante mota nituela aukeran, tratamendua amaitzeko: transplante arrunta eta autotransplantea. Eta nire kasuan, bigarrena ikusten zuten egokiago. Hala ere, maiatzaren hondarrean, hirugarren irtenbide bat aipatu zuten lehenengo aldiz: minialotransplantea. Zer da, baina, minialotransplantea? Minialotransplantea tratamendu berri bat da, eta badirudi etorkizun hobea duela beste biek baino. Bi abantaila omen ditu:
Nolanahi ere, minialotransplantea oraindik ere tratamendu esperimentala da, eta horregatik nire medikuak eskatu zuen espezialisten iritzia, erabakia hartu aurretik. Eta haiek erantzun, nire kasuan egokiago ikusten zutela tratamendu hau egingo banu. Arriskua Beraz, bagenekien medikuen iritzia. Baina bazegoen beste zera bat, erabakia hartu aurretik: hiru aukerek dute, gehiago edo gutxiago, arrisku bat, gaixoa hiltzeko:
Arriskuak arrisku, erabaki dugu minialotransplantea egitea. Autotransplantearekin baino peril handiagoa hartuko dugu orain, baina gero lasaiago ibiliko gara. Hori da, behintzat, gure apustua. Fatima, emaile Askotan arazo handia izaten da emaile bat aurkitzea, hezur-muina emango duena. Izan ere, bai emailea nola hartzailea izan behar dira genetikoki berdinak. Nik, zorionez, zorte handia izan dut, Fatimak betetzen du-eta baldintza hori, arreba gazteenak. Medikuek joan den irailean bertan erabaki zuten nire ama eta neba-arreba guztiak aztertzea, jakiteko ea euretariko inor izan zitekeen emailea, transplante bat egin behar izanez gero. Orduan jakin genuen Fatima eta biok berdinak garela genetikoki. Valdecillako ospitalea Datorren uztailaren 16an, Valdecillara joango gara, Santanderren bertan, eta hantxe elkartuko gara Arturo Iriondo doktorearekin. Berak esango digu zer egingo dugun zehatz-mehatz, eta noiz. Seguruenik Fatima ospitaleratuko dute uztailaren 21ean, hari muina ateratzeko. Ni, berriz, hiruzpalau egun lehenago, hasteko tratamendua. Unerik kritikoena izango da arrebaren muina sartzen didatenean, nire gorputzak eraso bat moduan hartuko baitu hasieran. Hori gainditzen badut, sartutako muinak sei hilabete izango ditu nigan nagusitzeko. Dena ondo joanez gero, astebetean egon naiteke etxean, nahiz eta hilabete bat ere egon naitekeen ospitalean. Laster arte, beraz. Nahi badituzu irakurri aurreko artikuluak, Sustatun argitaratu ditudanak nire minbiziaren inguruan, hementxe dituzu. Klik egin testuaren gainean eta irakurri.
Erantzunak#1. Eta Tourreko etapa polittenetakue egun berien!Sergio Azkarate ¦ 2003-07-02 ¦ 11:35Baionan bukatuko da etapie egun horretan. Etapa zoragarrixe. Bueno, Santanderreko ospittalien ikusi ahal izengo dozu, hartuko dozu tartetxoren bat, seguru. #2. Ondo fango da dana, seguru!Iban Arantzabal ¦ 2003-07-02 ¦ 11:56Ondo fan eta hobeto etorri. Animo! #4. Itzulitakoan ElgetanAlber ¦ 2003-07-02 ¦ 18:36Aste honetan kale egin juagu denok. Ez gaituk elkartu mahai biribilean. Handik etorritakoan elkartuko gaituk betiko lekuan eta nik prestauko juat berakazopa eder bat. Dena ondo aterako dok. Bai Valdecillakoa eta baita berakazopia ere. #5. Animo JoxeBertoko ¦ 2003-07-02 ¦ 19:01Zurea ikusita animo eta eutsi gogor. #6. Ondo izan, Joxeoihana elorza ¦ 2003-07-02 ¦ 19:48Dena ongi doa eta dena ongi bukatuko da, animo. #7. Zorte on!Iñaki Sarriugarte ¦ 2003-07-02 ¦ 23:18Zorterik onena opa deutsut. Ea dana ondo amaitzen dan. #8. Eutsi goiari!!Iosu ¦ 2003-07-03 ¦ 09:16
#9. Osasuna!AZK TALDEA ¦ 2003-07-03 ¦ 15:06Orain arteko eboluzioa ikusita, ziur gaude dena irtengo dela ondo. Zorte on!, bereziki Juanjo eta Juan Luis-en partetik. #10. Goierri aldetik animoakGurutze Irizar ¦ 2003-07-06 ¦ 23:18Dudarik ez egin Joxe, aurrera segi eta zalantzarik gabe. Fatimak emango dizu, gogo onez gainera, falta dezuna, eta laister ospatuko degu erabat sendatu zerala. #11. Animo Joxe, desiorik onenak opa dizkizutJose Ramon Furundarena (hematologoa) ¦ 2003-07-07 ¦ 16:10Animo Joxe! #12. Aurrera! Eutsi goioari. Hirekin izango gaituk.Joxemari Muxika ¦ 2003-07-07 ¦ 22:06Aurrera eta eutsi goiari! #13. Aurrera bolieAitor I. ¦ 2003-07-09 ¦ 15:50Segi indartsu Joxe. Aurten txanpions-a eta datorren urtean TXAPELDUN. #14. HEZUR-MUIN BERRI ON!Xabier Zaldua ¦ 2003-07-11 ¦ 16:28Animo, Joxe! #15. Santanderreraezetz asmatu!! ¦ 2003-07-24 ¦ 10:57> Animo, Joxe! #16. Santanderretik bueltan??Baietz asmatu!!!! ¦ 2003-07-24 ¦ 10:59> Kaixo Joxe eta Fatima Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|