Teknologia albisteak
5

Egin ezazu eragozpen fiskala

Erabiltzailearen aurpegia
K.I. - Gipuzkoako Eragozpen Fiskaleko Asanblada
2003-06-04 : 11:06

Gipuzkoako Eragozpen Fiskaleko Asanbladak dokumentu hau atera du eragozpen fiskala nola egiten den eta eragozpen fiakalaren gaineko galderak zeintzuk izaten diren azalduz. Eragozpen fiskala zer den eta nola egiten den jakin gura baduzu segi irakurtzen.

Zenbait galdera eragozpen fiskalaren gainean

  • Zer da eragozpen fiskala? Urtero administrazioari eman behar genion zergen kopuru bat gastu ez-militarrera desbideratzea da. Ordaintzekoa baldin bada gure aitorpena, estatuari zeozer gutxiago ematen zaio; itzultzekoa badugu, zeozer gehiago eskatuko diogu guri bueltatzeko. Diru hori ez dugu gordetzen: gerra desagertu arazteko inbertitzen dugu, eta horretarako bide bakarra injustiziarik ez egotea dela kontuan hartuz. Horregatik, gure dirua helburu hori betetzen duten proiektuetan gastatzen dugu.
  • Gure eragozpenaren bidez gastu militarra murrizten dugu? Egia esan ez, estatuak eragozteko eskubidea ez duelako ezagutzen. Horregatik, eragozpen bat aurkitzen duenean, eragotzitako kopurua erreklamatu egiten digu. Eta aurkitzen ez duenean, ordain zati bat gastu militarretara bidaltzen du.
  • Zergatik egiten da eragozpen fiskala? Zentzugabekeria militarra sostengatzen jarraitzeari uko egiten diogulako. Eragozpen fiskala eginez bidegabekeria militarra publikoki salatzen dugu eta makinaria militarra martxan jarduteko behar diren baliabideak ez ditugu ematen: amaitu da dirua gerra prestatzen gastatzea eta erabil dezagun gizartea hobetzeko.
  • Legala al da eragozpen fiskala egitea? Nolabait “alegala” da, ez dago EF arautzen duen legerik. Ez dago delitu gisa zigortzen duen legerik, ezta nola egin arautzen duenik ere. Argi dagoena hau da: zilegia dela, eta horrela onartzen du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ‘Ley de Interrurpción Voluntaria del Embarazo’-ri buruzko 85/4/11ko sententzian. Hiritarrak hori egiteko eskubidea dauka, estatuaren interesen gainetik kontzientzi-askatasunerako eskubidea duen heinean. Inork ezin gaitu behartu besteen eskubideen kalterako zerbait egitera, eta gudua bultzatuko duen dirua ematea (zergak) hori da.
  • Eta zer egiten du estatuak eragozpen fiskalaren aurrean? Bere jokabidea nahiko irregularra da. Dirua bueltatzea eskatzen zaionean, batzutan ez du kasurik egiten, eta besteetan “ez da bidezkoa” da bere erantzuna. Zenbaitetan eskatutako dirua bueltatu ere egin du (konturatu gabe suposatzen dugu). Diru gutxiago ematen diogunean, batzutan onartzen du (berriro ere suposatzen dugu hau eragozpen fiskala dela konturatu gabe eginda ere), eta beste batzutan ez. Azken honetan haren arabera faltan dagoen dirua eskatuko digu.
  • Nolakoa da eskaera hori? Eskaera administratiboa da. Nolabait kontuak gaizki egin dituzula eta konpontzeko kaxatik ordaintzera pasatzeko esatea da. Egiten ez baduzu eta zure eragozteko eskubidean mantentzen bazara, estatuaren mekanismo errepresiboak martxan jartzen dira, eta berriro eskatzen dizute ordaintzeko, orain isun bat gehituz. Hala ere, gizatasunezko izateari eusten badiozu, enbargoa egiteraino heltzeko kapazak dira, gudan xahutuko duten dirua zuri kobratzeko. Edozein kasutan, ez da asko normalean.
  • Zenbat diru da nire patrikarako eragozpen fiskala eginda? Zuretzako ez du kostorik. Zuk ez duzu ordaindu behar, eragozpen fiskalik gabe ordainduko zenukeena baino gehiago ezta gutxiago ere. Baina egiatan zure eragozpeneko dirua bake proiektutan inbertitzen baduzu eta ondoren estatuari erreklamatzen badiozu (‘a priori’ erako eragozpena) kopurua, egia esan, bitan ordaintzen duzu, estatuak eragozpen fiskala ez duelako ezagutzen. Eragozle batzuk lehendabizi inbertsioa egin, eta ondoren estatuari erreklamatu beharrean, zuzenean estatuari erreklamatzen diote kuota zati bat (eragotzitako kopurua) gastu ez militarretara bideratzea (‘a posteriori’ erako eragozpena). Eragozle hauei, eragozpena ez zaie ezer kostatzen.
  • Eta zenbat desbideratzen du eragozle batek? ‘A priori’ erako eragozpena egiten dutenentzat, urtero kopuru tinko bat proposatzen da. Aurtengo kopurua, 84 erokoa da. Estatuari kuotako zati bat desbideratzeko erreklamatuko diotenentzat, egokiena da, estatuko aurrekontuetatik gastu militarrarentzako bideratuko duen portzentai ber-bera eskatzea. Kalkuluen arabera, portzentaia hau % 5’7-koa da.
  • Nora doa dirua? ‘A posteriori’ erako eragozleek ez dute dirurik sortzen, estatuak eskatutakoari ez diolako jaramonik egiten. ‘A priori’ erako eragozle bakoitzak erabakitzen du bere diruaren helburua. Dirua nora bideratu ideiarik ez dutenei laguntza emateko, eragozleen asanbladek (estatukoa eta Gipuzkoakoa) proiektu batzuk proposatu dituzte.

Erantzunak

Juan Garai
2003-06-04 : 12:10

Hemen falta da galdera garrantzitsu bat eta erantzuna. Nik galdera egingo dut:



Nola egiten da? Nora joan hau burutzeko?



Juan

Josean
2003-06-04 : 12:15



  • Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministroa zen Mariano Rajoy-k baieztatu duenez, I+G arloko gastu publikoaren %54a industria militarrari atxikitutako programetan inbertitu zen 1999an (aurreko 248.469 milioi). Interesgarria da zifra hori ikerkuntza beste arloetan inbertitutakoarekin alderatzea: %13a ikerkuntza zientifikoan, %3’3a osasun arloan, eta %1’2a nekazaritzan.

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko UNESCO Katedrak dioenez, estatu espainarraren gastuak arlo militarrean gobernuak esandakoa baino %75a handiago litzateke 2001. urtean.

  • Estatuak garapenerako laguntza balitz bezala zenbatzen duen diruaren kopuru handi bat inbertsio militarrei desbideratzen du. FAD (Fondos de Ayuda al Desarrollo) kredituen kasua da: 1980 eta 1990 arteko epean, kreditu horien %36a (61.667 milioi pzta.) Hirugarren Mundura Espainiak egindako arma-esportazioak finantzatzeko bideratu ziren. 1991. urtean bakarrik, zifra hori 40.000 milioi pezetakoa izan zen (Iturria: Canpanya Contra Comerç Armes, 1999ko urria).

Asier Gereñu, gasteiztik
2003-06-04 : 12:20

Komite Internazionalizten panfleto horietako batean irakurri a dut helburu militarretan 9 egunetan gastatzen denarekin bakarrik, mundu osoko osasun-, heziketa-, eta elikadura- beharrizanak asetuko liratekeela urte batean.

.
2003-06-04 : 13:59

Errenta aitorpena nire enpresako asesoreen bidez egiten det. Haiek nire aitorpena modu mekanizatuan aurkezten dute. Zer egin behar det eragopzpena egin ahal izateko?

Komite Internazionalisten eskutik jasoa
2003-06-05 : 13:18

‘A priori’ erako eragozpena egingo baduzu:


  1. Dagokion kontuan eragotziko duzun diru kopurua sartu ezazu eta diru-sarrerako agiria gorde.

  2. Egin zure aitorpena, kenketatan eragotzitako dirua inprimakian adieraziz, eta dagokion agiria, eta ondoren aurkituko duzun Ogasun diputatuari gutun bat atxekiaz. Kenketatan nola barneratu kopuru hori? Kontua da aitorpena nola egingo duzun. Aurten Aldundiak eskeintzen dituen ahalbideak hauek dira:


  • Paperrean:

Kenketetako arloan, erabiliko ez dugun “bestelako kenketak (otras deducciones)” epigrafeko edozein laukitxo erabiliko dugu. Zirriborro bat egin eta bere ordez “Gastu Militarrei Eragozpen Fiskalak eragina” ipini. Laukitxo honetan eragotzitako kopurua idatziko dugu.


  • Disketean edo telematiko zuzena:
    Aurreko kasuaren berdintsu baina fisikoki ezin izango dugu dagokion epigrafean zirriborrorik egin. Ohikoena da ‘Ceuta eta Melilla’ epigrafepean dagoen laukitxoa erabiltzea.

  • Kitapen proposamena (‘kitapenaurre’ ere deitua):
    ‘A priori’ erako eragozpen fiskalarik ezin da egin era honetan Ogasunak gure ordez egin baitu aitorpena.

  • Mekanizatua
    ‘A priori’ erako eragozpen fiskalarik ezin da egin, betetzeko inprimakirik ez daukagulako. Agiriak aurkeztuta joan eta aitorpena, Ogasunaren zerbitzura dagoen pertsonalak egingo du.

  • Telematikoa aholkulariekin

Oraingoan aitorpena disketearen bidez edo telematiko zuzena egingo bazenu bezalakoa da baina aholkulari batek egingo digu (normalean banketxe bateko enpleatu batek). Hasieran, aholkulariak gure aginduak bete egin behar ditu eta eragozpena egin behar du lehen aipatu dugun bezala, disketean edo telematiko zuzena. Dena-dela, zuzena ez dela argudiatuz, aholkulari horiek, egiteari uko egitea gertatu ohi da. Geure baitan jarraitu beharra daukagu, aitorpena egiten lagundu eta berau bideratu egiten diguten aholkulariak besterik ez direlako, zer egin behar den eta zer ez den egin behar erabakitzeko gaitasunik ez dutenak.


‘**A posteriori’ erako eragozpena**:


Egin behar den gauza bakarra, ondoren ikusiko duzun Ogasuneko Foru Aldundiari zuzendutako idazki baten bidez, eragotzitako kopurua erreklamatuko diogu.


Era batera nahiz bestera:


Aurrerago daukazun inkesta horria kendu, bete ezazu eta bidali iezaguzu honako helbidera:


Gipuzkoako Eragozpen Fiskaleko Taldea. 1330 Posta kutxatila – 20080 Donostia


Nahi baduzu, kopiatu eta bidali iezaguzu helbide honetara: kemdonos@euskalnet.net.


Ezinbestekoa da inkesta bidaltzea, eragozpena zenbat jende egin dugun jakiteko era bakarra daukagulako (Ogasunak ez du datu hau ematen) eta beraz, egiazko nolako presioa egiten ari garen jakiteko.


Ogasuneko aldunarentzako gutuna:


Ondoren Ogasun aldunarentzako bi gutun eredu aurkezten ditugu. Lehen gutun eredua ‘a priori’ erako eragozleentzat da eta bigarrengoa, ‘a posteriori’ erakoentzat. Antza handia du batak bestearekin: ezberdintsaun bakarra lehengoan aldundiari eragotzitako dirua itzultzeko erreklamatzen zaio.
Egokiena, gutuna zure aitorpen-dokumentazioarekin batera aurkeztea da. Hori da gomendatzen duguna, baina gutuna, aitorpena egin ondoren bidal dezakezu, bata besteagandik aparte. Bigarren aukera hau ondo etorriko zaizu, adibidez, bere unean eragozpena egitea ahaztu bazitzaizun edo aitorpena egin ondoren eragozpena egiteko erabakia hartzen baduzu.


Laguntza behar baduzu:


Etor zaitez Gipuzkoako Eragozpen Fiskaleko Taldera! 1330 Posta kutxatila - 20080 Donostia eta baita, KEM-MOC Segundo Izpizua kalea, 30, 1., A (Gros auzoa Donostia tel: 943 320292). Bertan izango gara asteazkenero 19:00etatik 20:30era.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago