|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hauteskunde kalkulagailua online, egoerara egokitua© cc-by-sa Sustatu ¦ 2003-05-21 ¦ 11:25 ¦ bestelakoakHauteskunde-kalkulagailu egokitua prestatu du Sustatu.com-ek. Datuak behin sartu, eta emaitza bikoitzak erakusten ditu, AuB eta zerrenda debekatuen bozak kontuan hartuta, edo hartu gabe. Webgunean jarri dugu tresna, eta online probatu daiteke. Kalkulagailua hemen duzue: www.sustatu.com/hautes2003 Hauteskundeetan banatzen diren eserlekuak D'Hondt legearen arabera banatzen ditu kalkulagailu honek. D'Hondt legearen arabera, alderdi bakoitzaren boto kopurua zatitu egiten da N bider, N eserleku badaude jokoan. Kozienteak ordenatzen dira gero, eta N eserlekuak banatzen dira, koziente handienetik N-garrenera arte. Eragiketa hori bi bider egiten du gure kalkulagailuak, AuB-ren datuak konputatuz, eta haiek konputatu gabe. Maiatzaren 25ean, datorren igandean, Hego Euskal Herrian izango diren udal eta foru hauteskundeetan datu informatibo esanguratsuak lor daitezke horrela. Hauteskunde-araudien beste ezaugarri batzuk ere kontuan hartzen ditu kalkulagailuak. D'Hondt legea aplikatze aldera, gutxieneko portzentaia bat gainditzera behartuta daude hautes-zerrendak konputuetan sartzeko. Hego Euskal Herriko hauteskundeetan, %5ekoa da gutxienekoa udal hauteskundeetan, %3koa besteetan (oraingo honetan, Batzar Nagusietakoak eta Nafarroako Parlamentukoak). Adibide bat jartzearren... 1999ko udal hauteskundeetan, Pasaian (Gipuzkoa) izandako zinegotzi banaketa horrela gertatu zen: EH, 7; EA-EAJ: 4; PSOE, 3; PP, 2 eta IU-EB, 1. Alkatea EH-koa izan da agintaldi honetan. Orduko hartan, EH-ri debekua ezarri izan balitzaio, gure kalkulagailuak emaitza hau ematen du: EA-EAJ, 7; PSOE 6; PP, 3; IU-EB, 1. EA-EAJ nagusi, baina PSOE eta PPk elkarrekin bozkatuko balute alkatea aukeratzeko gehiengo absolutua lortuko zuketen. Kalkulagailuaren emaitza, iruditan ikusteko, ikus beheko adibide irudia. Pasaiako 1999ko datuak Eustat Estatistika Institutuaren webgunetik atera ditugu, hemendik Kalkulu-sistema honen helburua eragiketa matematiko bat erraztea besterik ez da. Kalkuluak eta lortzen diren emaitzek ez dute inolako balio legalik, eta Sustatuk ez du erantzukizunik bere gain hartzen lortutako emaitzei eman dakiekeen erabileraz. PasaiaAdibidea.jpg 152KB (155781 byte) Erantzunak#1. Eibarko datuakoier, eibartarrak zerrendatik ¦ 2003-05-21 ¦ 12:36Eibarko aurreko udal hauteskundeetako datuak probatu ditut eta aurreko emaitzak errepikatuz gero zer gertatuko zen erakusten du. #2. Aurreko hauteskundeen datu-biltegiakSustatu ¦ 2003-05-21 ¦ 13:08Datuak konparatu nahi badituzue, hor dituzue: Nafarroako hauteskunde datuen biltegia eta Parlamenturakoen laburpena. EAEren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde emaitzen biltegia eta azken udal hauteskundeen emaitzak Eustat-en gunean. #3. Azpeitiko datuak, 17-0 edo 16-1josu ¦ 2003-05-21 ¦ 13:26Uztarria.com Azpeitiko atarian ere egin dute simulazioa azken udal hauteskundeen estrapolazioarekin. PP-k zinegotzi bat lortuko zuen. Aurtengorako, badirudi aurreikuspenak 17-0, edo 16-1 izan daitezkeela, EA-EAJ koalizioaren alde. #4. Irunen ez da kalkulagailurik behar, momentuzJuan Etxenike ¦ 2003-05-21 ¦ 15:33Hauek dira emaitzak azkeneko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen datuekin. #5. AuBrenak ere kontatuko dituzte?Edorta ¦ 2003-05-22 ¦ 09:19> Irunen ez da kalkulagailurik behar, momentuz #6. EzJuan Etxenike ¦ 2003-05-22 ¦ 09:32> > Irunen ez da kalkulagailurik behar, momentuz #7. AuB-ren papeletak eskuratzeko InternetenKike ¦ 2003-05-21 ¦ 15:35AuB-ren bozak presente izan daitezen hauteskundeetan, hor ditugu papeletak, behintzat diputazioetakoak eta Nafarroako parlamentukoak, hiriburuetakoak eta herri batzuetakoak: #8. zorionakmakjoni ¦ 2003-05-21 ¦ 18:09zorionak! #9. Ezker abertzalearen boto nuloak eta boto eraginkorrakAna Tema ¦ 2003-05-23 ¦ 08:55AuB-ren botoak diluitu egiten dira besteen emaitzetan. Hori da tresna honek erakusten duena. Eta diluitzen dira batez ere PP eta PNVren mesedetan. Baina modu eraginkorrean ere ez da gertatzen hori, pixkat honen alde, beste pixkat haren alde. #10. ETAk ere lagun zezakeenEdorta ¦ 2003-05-23 ¦ 12:56ETAk ere lagun zezakeen. AuBren alde botoa eskatu beharrean, PPren alde eskatu behar zuen botoa. Horrela aspaldian susmatzen genuena, ETA eta PP gauza bera direla Garzonek berak frogatzeko modua izango zuen. #11. egia garesti dala...lotsati ¦ 2003-05-23 ¦ 13:13
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobestelakoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|