|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Salam Pax: Bagdadeko berriemaileaDick Turpin ¦ 2003-03-26 ¦ 08:50 ¦ BestelakoakIrakiar ezezagun batek jarraitzaile mordo bat irabazi ditu munduan zehar, berak sortutako weblog batean kontatzen baitu, Salam Pax ezizenarekin, Bagdadeko hiritarrek nola bizi duten gerra. Eztabaida ere piztu da bazterretan, benetan herritar bat izkutatzen ote den ezizen horren atzean ala iruzurgile bat. Reuters agentziak eman zuen haren berri. Baita MSNBC albistariak ere. Harrezkero, ospetsu bihurtu da Salam Pax Bagdadeko hiritarrak sortutako webloga. Salamek ingelesez eta alemanez idazten du. Argi hitz egin du inbasioaren aurka, baina erakutsi du, halaber, ez duela maite Iraken gobernua. Maiz samar, bera eta bere senitartekoak kalera irteten dira, ikusteko bonben ondorioak. “Gaur eguerdia baino lehen”, —idatzi zuen behin—, “kalera irten naiz neure lehengusuarekin, hiria ikusteko. Bi gauza: 1. Erasoak zehatzak dira. 2. Erasotzen ari dira jopuntu batzuk, hurbilegi daudenak Bagdadeko zibilengandik”. Larunbatean berriz, kontatu zuen nola ikusi zituen poliziak su ematen lubakietan isuritako petrolioari, bonba-hegazkinen lana oztopatze aldera. “Askok (eta apustua egingo nuke aliatuek ere bai) espero zuten gauzak arrunt errazagoak izango zirela. Baina jendeak ez ditu kaleak bete amerikarrei ongi etorria egiteko, eta ez dira amore ematen, milaka. Jendea egiten ari da denok egiten ari garen gauza bera, etxean egon, atea itxi eta itxaron bonbaren bat ez zaiela eroriko gainean”. Horrelako gauzak idazten ditu Salam Paxek. Zer dakigun Salam Paxen gainean Nor ote, baina, Salam Pax? Eztabaida bizia sortu da bazterretan, eta batzuek zalantzan jarri dute benetako hiritarra ote den ala CIA edo Mossad espioitzako agentziek sortutako satorra. Hala ere, zenbait gauza badakigu Salam Paxen gainean. Hona hemen, adibidez, Paul Boutin kazetariak zer idatzi duen honen inguruan:
Ospetsu egin bezain laster, bere zerbitzaria pikutara joan zen, eta ez zen posible izan haren bloga aurkitzerik, ez dakigu blokeatu egin zelako edo baten batek apropos hondatu zuelako. Hori dela eta, bi egunean zehar Salamek ezin izan du idatzi. Baina orain Google bilatzaileak sortu du haren helbide elektronikoaren ispilu moduko bat, jendea erraz sar dadin dadin haren egunerokoan. Izan ere, Sustatun aurreratu genizuen bezala, Google baita orain Blogspot.com enpresaren jabea. Salamek eskerrak eman dizkie enpresa biei, eman dioten laguntzagatik. Weblogen eragina begibistan Inork zalantzarik bazuen weblogen eraginaz, hemen ditu bi kasu aztergai, erakusten dutenak komunikabide dinamiko, bizi eta eraginkorrak direla. Bata da Sustatu bera, Egunkaria itxi zutenean, bera bihurtu baitzen erreferentzia nagusietako bat informazioa eta iritziak biltzeko. Bai euskaraz eta bai ingelesez. Eta bestea, Salam Pax, Bagdaden bihotzean. Jakin nahi duzuenok zehatzago zer den weblog edo blog delakoa, hementxe duzue informazio gehiago. Erantzunak#1. Salam Pax, EguneronSustatu ¦ 2003-03-26 ¦ 09:14Egunero egunkariak ere atzo ekarri zuen artikulu txiki bat Salam Pax-en gainean. Hauxe zioen: Bagdadeko herritar ezezagun batek Interneten idatzitako egunerokoa erreferentzia bihurtu da gatazkaren bestelako segimendua izateko. Mesedez ez bidali e-mail gehiago soil-soilik benetako pertsona naizen edo ez galdetzeko. Sinesten ez badidazue, ez ezazue irakurri nire egunerokoa. Ni ez naiz inoren aldeko propaganda tresna, propaganda hori neure buruaren aldekoa ez bada? Hitz horiekin erantzun zien ostiralean irakiar ezezagun batek bere herrialdetik bertatik zein atzerritik jasotako mezuei. Bera, 29 urteko gizonezkoa, itxuraz klase ertainekoa, gerra garaiko Bagdadeko berriemaile ospetsuena bihurtu baita. Bere web orrian idatzitako egunerokoan hainbat datu eta komentario zorrotz jarri ditu, komunikazio bide hau maite dutenen gozamenerako. Salam Pax izenaren azpian Iraken azken sei hilabeteotan izan diren gertakari garrantzitsuenak aipatu ditu gazteak, batzuetan modu ziniko batekin: lehendakaritzarako bozak, NBE Nazio Batuen Erakundearen ebazpena, arma ikuskatzaileen jarduera eta, noski, gatazkaren aurreko azken uneak eta erasoa bera. Ez da denbora luzea behar jakiteko Salam Pax-ek, anonimatoa gordetzen duen izenak, bakea eta bakea esan nahi duela arabieraz eta latineraz, hurrenez hurren. Horrek, baina, ez du argitu egunkariaren egilea benetan nor den eta jakin-mina areagotu du irakurleen artean. Salam Paxek errealismoz eta umorez islatu ditu Bagdaden kontrako bonbardaketak hasi zirenetik hiriburuko herritarren kezka eta beldurrak, haien egonezina erasoa noiz etorriko zain daudela, haien burua zaintzeko neurriak: leihoak eta etxeak ahalik eta modurik txukunean babesteko uneak, dendetan dauden ilarakS Mossaden agentea? Saddam Husseinena akaso? Salam Pax misterioa da, eta horretan segitzeko asmoa du. Ez ditu arrasto asko utzi nahi. Soilik Mendebaldean egon dela (agian, Erresuma Batuan). Eta David Bowie maite duela. #2. Salam Pax-en ixilduazJoseba Abaitua ¦ 2003-03-26 ¦ 23:48Asteartetik hona Salam Pax-ek ezin izan omen du bere webloga eguneratu. Lastima! Ea sare konexioa lortzen duen berriro gerraren lekuko aparta honek. #3. Salam isilik, eta erasotzaileen blogak, aldiz...Luistxo ¦ 2003-03-27 ¦ 13:15Salam Pax isilik, eta erasotzaileak beren blog propioak ateratzen... Hor dabil L.T. Smash delako bat, edo Will izeneko reserbista bat... Horra blogak biltzen dituen beste inbento amerikar kaki kolorekoa: www.sgtstryker.com , Stryker Sarjentuaren propaganda... #4. Lenny Kravitz eta Irakeko 1. pop izarraren kantua sareanSustatu ¦ 2003-03-26 ¦ 13:39Lenny Kravitz musikari amerikarrak kantu bat grabatu du Irak-eko pop izarrik ezagunena omen denarekin, Kazem Al Sahir-ekin. We want peace, bakea nahi dugu, horixe da izenburua. Rock The Vote guneak jarri du kantua sarean, eta orri honetan entzun edo lor dezakezu. #5. 500 kurdu labankatuak?Ararat ¦ 2003-03-27 ¦ 19:46PUK (Kurdinstango Batasun Abertzalea) alderdi kurduak salatu du Iraken Armadak 500 kurdu labankatu dituela gaur goizean Hawi Jah herrian, Kirkuk hiritik gertu. Salatu duenez, atzo iluntzean Saddam Husseinen aldeko tropak Hawi Jah herrian agertu eta saiatu ziren konbentzitzen Jabbor tribuko kideak beraiekin borroka zitezen. Kurduek, ezetz, antza. Eta, mendekuz, gaur goizean 500 herritar hilik agertu dira, labankatuak. Stuart Hughes kazetariak idatzi du honen berri BBC News zerbitzuak antolatu duen egunerokoan, baina adierazi du BBCk oraindik ez duela egiaztatzerik izan kurduen salaketa. #6. Oraindik egiaztatu gabeArarat ¦ 2003-03-28 ¦ 11:07BBC News agentziak gaur bertan adierazi du oraindik ezin izan dutela egiaztatu atzo kurduek egin zuten salaketa, zeinen arabera irakiar soldaduek 500 herritar kurdu labankatu zituzten Hawi Jah herrian, Kirkuk hiritik gertu. Ingelesek diote herri hori Iraken gobernuak kontrolatzen duen eremuan dagoela eta, horregatik, zaila egiten ari zaiela salaketa egiaztatzea. #7. Irudi gogorrak ETBn: turkiarrak kurduak egurtzenArarat ¦ 2003-03-28 ¦ 16:31Gaur Egun albistegiak irudi gogorrak erakutsi ditu bazkalostean, Turkiaren aldeko Kurdistanen grabatutakoak. Turkiako poliziek —hauetako zenbait pistolak eskuan zituztela— behin eta berriro ziharduten kurduak jotzen kalean eta haietako zenbait beribiletan eramaten. Poliziek sumatu dutenean ETBren taldea irudiak grabatzen, haiengana jo eta trabak ezarri dizkiete, ez grabatzeko. Dena dela, euskaldunek gorde izan dituzte irudiak eta gai izan dira kronika hona bidaltzeko. Kazetaritza lanetan Andoni Arratibel ari zen. #8. Sustatu Googlen, Salam Pax-en eskutikDick Turpin ¦ 2003-03-28 ¦ 15:58Idazten baduzue Salam Pax Google bilatzailean, laugarren aukeran Sustatu aurkituko duzue, beste askoren gainetik. Aldiz, ahalegina egiten baduzue Salam Pax berriemailearen blogean sartzeko, ikusiko duzue martxoaren 24a ezkero ez duela ezer argitaratzerik izan. Gaur, gainera, jakin izan dugu amerikarren bonbek suntsitu egin dutela Bagdadeko telefono gune garrantzitsu bat. Beraz, telefonoa eta Internet gero eta nekezago izango dituzte hango bizilagunek. #9. Sap malaXaartatabububuruuuuaa ¦ 2003-04-01 ¦ 14:43salam pax horren web orrian sartu naiz. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoBestelakoak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|