Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Asmatutako mapak the balde

the balde aldizkaria - the balde ¦ 2003-03-14 ¦ 08:28 ¦ kultura

THE BALDE 8. ASMATUTAKO MAPAK Korte Inglesera baino lehentxeago iristen da udaberria the baldera!!! Elkarrizketak, hausnarketak, komikilaria, Oteiza es dios...

Publizitatea

  • Eta oraingoan mapak asmatzeari ekin diogu. Xabier Gantzarainek arteak bizitzan duen garrantziaz hausnarketa egin eta mapek eskaintzen dizkiguten mundu paraleloak erakutsi dizkigu.
  • Horrezaz gain, musika elektronikoan ez galtzeko gida eskaintzen dugu. Afrobeat-ik hasi eta illbient-en moduko azken musika tendentziak aztertzen ditugu gida konpleto batean.
  • Zer egiten du komiki argitaratzaile frantses batek komikiak euskaraz kaleratzen? Erantzuna Jean Francois Saure-ri eginiko elkarrizketa.
  • Masail hezurra speed dastatzaile baten moduan mugitzen duen zine zuzendariaren laugarren lana. Tarantino...Kill Bill...eta Uma Thurman
  • Oteiza es Dios dio pintada batek...
  • Ibon Aranbarrik Iritegiko koban eginiko interbentzioaren berri emango digute etxeberria kooperatibako lagunek...
  • Lur paisajistek eurek sortutako Artelekuko lastozko lorategiaren garapena kontatzen digute...
  • Eta betiko moduan, albiste, argazki eta proposamen berriei eskainitako tarte ezberdinak...

Zenbaki berria kalean eta sarean duzu honezkero.

Erantzunak

#1. Oso gauza arraroak gertatzen dira link honi sakatuta

Josemi ¦ 2003-03-14 ¦ 11:30


> Zenbaki berria kalean eta "sarean":http://www.thebalde.net duzu honezkero.

Sakatu eta ezdakitzer jaisten hasten da: bertatik edo gorde nai duzun galdetzen du...

Ez dut oraindik lortu horra ailegatzea.

Inork badaki zer duen toki horrek holakoak gertatzeko?

#2. The balde'es last one issue

Mary Popins ¦ 2003-03-15 ¦ 13:05

I hope, now, you can opening the baldes's last ona issue. http://thebalde.net/thb8/

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun