|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Pello Zubiria espetxeraArgia ¦ 2003-03-07 ¦ 18:29 ¦ bestelakoakGaur 17:15etan Pello Zubiria Gregorio Marañon ospitaletik atera dute Soto del Realeko espetxera eramateko. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egunero egiten duen bisita egiteko ospitalean zain zegoela, Malores Etxeberria bere emaztea Pellorekin gurutzatu da ospitaleko korridoreetan. Bistan da agintari judizialen edota ospitaleko arduradunen humanitatea zertan den, trasladoa berdin berdin gauzatu baizitekeen emazteak bisita egin ondoren (egunero egiten du arratsaldeko 5etatik 7etara). Pello Zubiriak gaitz kroniko eta larria du eta espetxera eramateak oso ondorio larriak izan ditzake berarentzat. Familiak eta bere familiako medikuek behin eta berriro azpimarratu dute hori, baina bistan da ez duela inongo eraginik izan. Familiak berriz luzatzen die bere dei larria euskal instituzio eta giza eskubideez arduratzen diren taldeei eta erakundeei, agintaritza judizialaren aurrean egin beharreko bitartekaritza lanak egin ditzaten Pello Zubiria baldintzapeko askatasunean jar dezaten, atzera ezineko egoera batera iritsi baino lehen. Erantzunak#1. ez dago eskubiderikiñaki olano ¦ 2003-03-07 ¦ 19:17Ezintasun, inpotentzia ikaragarria eta besarkada handia Pello eta haren senideentzat. Hau ezinezkoa da, baina egin dute. #2. Negargarria eta lotsagarriaLuistxo ¦ 2003-03-08 ¦ 07:44Negargarria eta lotsagarria! Epaile jende horrek "justiziaz" ei daki? Zer egin? Zabaldu Pelloren egoeraren berri. Erosi eta irakurri azken Argia. Zabaldu Argia-koek ireki duten guneraren berri, http://www.argia.com/egunero/ Zabaldu Malores Pelloren emaztearen elkarrizketa ingelesez: http://www.egunero.info/english/testua_ikusi.cfm?id=3 #3. zeozer eraginkorra, alegiaiñaki olano ¦ 2003-03-08 ¦ 15:45Pellok, beste hainbaten gisara, espetxea nekez tolera dezaleeka esan nahi nuen. Enfermeria ere ez du leku samurra izango, baina ziega? Udan beroz kiskaltzen eta neguan hotzez? #4. batu, batu, batu eta eginIban Arantzabal ¦ 2003-03-09 ¦ 15:43Jakin badakit, bai Maloresek eta bai Argiako lankideek, direnak eta ez direnak egin dituztela Pello barrura joan ez zedin. Seguruenik imaginatzen zailak direnak ere egin dituzte. eta hala ere, hortzak erakutsi dituzte berriz, modurik gaiztoenean. #5. Zein ankerrak diren!Joxe Aranzabal ¦ 2003-03-10 ¦ 10:20Lotsagarria benetan zer egiten ari diren Pellorekin eta espetxean sartu dituzten beste lagunekin. Baina Pelloren kasuan, gainera, krudelkeria itzela egiten ari dira. Badakite zer gaitz duen eta zer ondorio izan ditzakeen gizona mugatzeak lau hormako ziega batean. Eta hala ere, espetxeratu, ezelango frogarik gabe. Madarikatuak! Pello ez da terrorista. Kazetari bat da, lan handia egin duena euskaldunok izan ditzagun bitarteko egokiak informazioa euskaraz eta txukun jasotzeko. Eta horretan eman ditu bere indarrak, baita gaixotasunak harrapatu ondoren ere. Eta behin honen atzaparretan, ez du oztoporik izan gaixotasunaren gaineko informazioa —berari biltzea hainbeste kostatu zaion informazioa— gaztelaniaz ere jartzeko bere webgunean. Eta orain, baten batek erabaki du que se pudran. Baina ezin dugu Pello utzi espetxe batean usteltzen. Ez da bidezkoa. Ez da zuzena. Argia astekariko lagunak ondoan izango gaituzue zeuen ahaleginean. Eta Malores, gure miresmenik handiena zuretzat. Besarkada handi bat. #6. Denok gara PelloAlberto Agirreazaldegi ¦ 2003-03-13 ¦ 09:24Bai, denok gara Pello. Gaur Pello eta bihar gutako edozein izan gintezke. Ez dut nahi eskubide ezaz hitz egiterik. Hain ebidentea baita! Pello bakarrik ez dut gogoan: Joanmari, Iñaki, Txema...ez ditzagun ahaztu. Egunkaria ixtea gogorra da baina egunero dauzkagu ekintzak horren alde. Eta espetzeratuen alde? Hauekin ahaztea errazagoa da. Denborak jan egiten du gure memoria. Egin dezagun ahalegina halakorik gerta ez dadin. Oraingoz behintzat joan gaitezen Pelloren omenez donodtian egin behar den ekitaldira eta idatzi diezaiogun berari eta beste lagunei. Ikus dezatela ez garela ahazten. Komenigarria izango litzateke hemen bertan euren helbide eguneratuak agertzea, kartzelaz aldatzen dituztenean eskura izan ditzagun. Besarkada bana denei eta gogoan zaituztegu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobestelakoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|