|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Egunkaria, Google-ko bilatuenen artean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2003-02-28 ¦ 07:32 ¦ egunkaria-libreGoogle Zeitgeist zerbitzu harrigarrian Google-n zein termino bilatzen diren aztertzen dute asterik aste. Joan den astean, Egunkaria ageri da bilatuenen artean, zortzigarren postuan. Ez da zehazki 8. berba bilatuena izan dela, baizik eta termino-ranking-ean bilaketa kopuruan gorakada handieena izan dutenen artean dagoela. (Azken ordua 8:00) Gaur Egunkariaren auzia gertutik jarraituko dugu, Itxieraren bista gaur baitago eta horren kontra helegiteak aurkeztuko dira. Txema Auzmendik ere (Jesuita) konfidantzanzko abokatuarekin deklaratzen egongo da ofiziozkoari uko egin eta gero. Animatuta omen dago eta tratu txarrik jaso gabe. Lizaso bertsolariakk atzoko Andoaingo omenaldian esan zuen moduan, "ateak itxita eta prezintatuta egon arren, esperantzaren leihoak zabalik daude." Malores Etxeberriak beste 10 minutuko bi bisita izango ditu gaur Pello Zubiria ikusteko. Horra, Google Zeitgeist zerbitzuaren azken txostena. Hortxe dago Egunkaria bai, Grammy sarien eta Norah Jones kantariaren atzetik... Ez da lehen aldia euskara agertzen dela Google-ko bilaketetako gorakada handietan. Iazko irailean Batasuna azaldu zen, abuztu amaiera eta irail hasierako bilaketetan 6. terminoa izan zelako, Garzonen ilegalizazio aginduaren harira. Erantzunak#1. Egunkariari buruzko orria ZNet-enana morales ¦ 2003-02-28 ¦ 07:42Jarri dute, azkenean, Igor Leturiak eta Luistxok prestatutako orria, Egunkariaren itxiera salatzen duena. Azkenean kasu egin dute! #2. Blog pertsonal interesgarri batLuistxo ¦ 2003-02-28 ¦ 10:50Ondo. Ez du Z Magazine-koen oihartzuna izango, baina euskal-amerikar baten blog pertsonal bikoitza aurkitu dut. Alex Egia du izena ziber-idazle honek.
Egunkariaren itxiera gertatu denetik, ingelesez dihardu materiala sartzen. Gogoeta interesgarriak direla uste dut. #3. Google-n Egunkaria bilatuta zer aurkitzen denLuistxo ¦ 2003-02-28 ¦ 07:44Edozein modutan, Google-n Egunkaria bilatu eta oraindik bilaketa nagusiak link irrelebante samarrak ematen ditu. #4. Ziber-inkestak eta ziber-sinaketaLuistxo ¦ 2003-02-28 ¦ 07:49Ziber-inkestetan. El Pais'en irabazi duzue horretan gusto hartzen
duzuenok :-) (niri ez didate graziarik egiten gauza horiek). Vilaweb-en ez zegoen borrokarako deiaren beharrik, katalanek egin dute gure
aldez. #5. Beste bilatzaileetan, arrastorik ere ezAitita Makurra ¦ 2003-02-28 ¦ 10:44Googlen bai, baina gainerako bilatzaileetan ez da Egunkariaren arrastorik ere agertzen. Hori garbi ikusten da Yahoo! eta Licos bilatzaileen asteroko txostenetan. Argi dago, beraz, bilatzaile handien artean Google dela zaindu beharrekoa. Hobeto ispilatzen ditu euskaldunon kezkak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Egunkaria Libre!Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara. Kasuko FAQ edo galdetegia. Albiste gehiagoegunkaria-libre gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|