Teknologia albisteak
7

Euskararen Aholku Batzordearen bilera berezia gaur

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-02-27 : 15:02

Gaur arratsaldean larritasunezko bilera berezia egingo du EAEko Euskararen Aholku Batzordeak (EAB), Juan Jose Ibarretxe lehendakaria (batzordeburua bera), bertan dela.

Egunkariaren itxiera eta ingurukoak tratatuko dituztela uste dugu. Euskararen Aholku Batzordearen osaketa aurtengo urtarrilean berritu zen. Honako pertsona hauek osatzen dute:

  • Andres Arizkorreta (CAFeko zuzendari nagusia)
  • Mikel Bujanda (Euskalerria Irratiko zuzendaria)
  • Jean Etxegoin Elizagarai
  • Erramun Osa (Ikastolen Elkarteko kidea)
  • Jesus Alberdi (enpresaburua)
  • Luzia Alberro (Deustuko Unibertsitateko irakaslea)
  • Sagrario Aleman (Arturo Kanpion euskaltegiko irakaslea)
  • Kike Amonarriz (soziologoa eta ARGIAko sustapen arduraduna)
  • Jose Ignazio Arakama (Getxoko euskara teknikaria)
  • Xabier Artola (EHUko irakaslea eta IXA taldeko kidea)
  • Andoni Egaña (bertsolaria eta idazlea)
  • Igone Etxebarria (Labayruko kidea)
  • Alberto Garrido
  • Aitziber Iartza (kazetaria)
  • Fernando Iraeta
  • Bernardo Atxaga (idazlea)
  • Gonzalo Larruzea
  • Aitor Lopez Aberasturi (Kaixo! atariaren sustatzailea)
  • Jose Luis Mendoza (Nafarroako Euskara Kultur Elkargoko burua)
  • Laura Moragues
  • Joxe Mari Mujika (Topaguneko lehendakaria)
  • Antxon Narbaiza (filologoa)
  • Lourdes Oñederra (hizkuntzalaria)
  • Fernando Plazaola (EHUko irakaslea)
  • Ramon Saizarbitoria (soziologo eta idazlea)
  • Jon Sarasua (irakasle eta bertsolaria)
  • Ana Urkiza (idazle eta EIEko idazkaria)
  • Eguzki Urteaga (Hizkuntza Kontseiluko zuzendaria)
  • Xabier Usabiaga (kazetaria)
  • Entzi Zubiri

Erantzunak

Sustatu
2003-02-27 : 20:19

Bilera 18.00etan hasi da.


Urtarrila baino lehenagoko osaketan, Pello Zubiria eta Martxelo Otamendi zeuden. Hemen dago aurreko osaketararen zerrenda.


Oraingo osaketan, batzordekide horiez gain, Miren Azkarate Kultura sailburua, EITB, UEMA eta EUDEL-eko ordezkariak, eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru aldundietako euskara arduradunak daude (Lore Leanizbarrutia, Pedro Sancristobal eta Gotzon Lobera, hurrenez hurren).


Ugarte
2003-02-27 : 23:30

bertan erabaki danaren barri.

Ez dakit zeinek protestzen zuen atzo Sustatu beste mezu baten, Ibarretxegaz batera agertzen zelako Españietako "egege" Borbon,

baina gu kezkatzen gaituen gaieren gainean

sendo eta tinko agertu dela uste dot Ibarretxe eta beragaz batera Euskeraren Aholku Batzordea.







Juan M Alberdi
2003-02-28 : 00:20

Aste bat behar izan du ezer esateko. Bitartean besteak jasaten jasan dutenak. Bera ezkutatuta.

HUHEZI, Batzar Nagusia
2003-02-28 : 08:38

Eskoriatzan dagoen Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien
Fakultatetik (HUHEZI) doakizue manifestu hau. Atzo Batzar Nagusia izan genuen eta honi atxikita
doan elkartasun manifestua onartu genuen. Hurrengo egunetan manifestu hau gure webgunean
jarriko dugu


Besarkada handi bat, EGUNKARIA AURRERA!


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Batzar Nagusiak,
2003ko otsailaren 26an, zera adierazi nahi du:


  1. Lehenik eta behin, elkartasunik eta besarkadarik handiena helarazi nahi diegu Egunkariako
    partaide guztiei, eta bereziki atxilotuta egon diren eta horrela jarraitzen duten lagunei.

  2. Salatu nahi dugu ez bakarrik komunikabide bat isiltzeko egiten ari diren ahalegina, baita
    hizkuntza eta kultura bat isilarazteko eta ezereztatzeko egiten ari diren saiakera zitala ere.

  3. Salatu nahi dugu, halaber, demokraziaz jantzitako sistemak nahi duena egiteko erakusten duen inpunitatea: erakundeak legez kanpo uzteko bideak ireki, komunikabideak itxi, pertsonak
    torturatu... dirudienez, denak balio du.

  4. Exijitu nahi dugu zentzugabekeria hau bukatzeko eta uzteko bakean euskaldunoi gure bidea
    egiten.

  5. Era berean, uste dugu horretarako ezinbestekoa dela pertsona guztion oinarrizko eskubide eta
    ideia guztiak errespetatzea.

  6. Lanean jarraituko dugu euskalgintzan eta herrigintzan, Euskal Herrigintzan.

EGUNKARIA AURRERA!
ATXILOTUAK ASKATU!
TORTURARI EZ, EZ eta EZ!


Aittor
2003-03-01 : 01:24

> bertan erabaki danaren barri.

> Ez dakit zeinek protestzen zuen atzo Sustatu beste mezu baten, Ibarretxegaz batera agertzen zelako Españietako "egege" Borbon,

> baina gu kezkatzen gaituen gaieren gainean

> sendo eta tinko agertu dela uste dot Ibarretxe eta beragaz batera Euskeraren Aholku Batzordea.

>

>

>Ibarretxek Egunkariaren erasoaren aurrean erakutzi duen jarrera ostrukaren ipuinari gogoratzea bezelakoa izan da. Jarrera epela, aurpegirik ez du eman ezertarako, justu-justu Egunkariko langileak bileran hartzeko eta Euskararen aholku batzordea biltzeko gauza izan da. Begibistakoa da ez dela nahikoa. Eraso bortitz honek erantzun tinkoa eskatzen du. Ezin da inondik inora onartu Euskal Herriaren aurka diseñatu duten estrategia genozida eta zapaltzailea aurrera eramaten duten indarrak esku zabalik hartzea. Espainiarren erregeari pleitesia eskeintzen zion bitartean euskaldunok hurrengo erasoa zein izango den pentsatzen ari ginen. Hau lotsagarria da. Euskal herriak duen gaitzik handiena, bere buruaren jabe ez izatea da, eta zentzu honetan ez dago erdi biderik, ezinezkoa da euskalduna izatea eta helburu bezala "Espainian komodo sentitzea", etengabe PNVko buruek esaten duten bezala. Bada ordua Euskal Herria, konplejo barik, eraikitzen hasteko. Eraiki dezagun bi estatuei aurre egiteko eustorma sendoa. Lizarra Garaziko tresna mahai gainean dugu, heldu diezaiogun beraz. Garaipena gure herriarena izango da.

>

Ander
2003-03-01 : 11:51

> Euskal herriak duen gaitzik handiena, bere buruaren jabe ez izatea da, eta zentzu honetan ez dago erdi biderik, ezinezkoa da euskalduna izatea eta helburu bezala "Espainian komodo sentitzea", etengabe PNVko buruek esaten duten bezala.



Beraz, PNV fuera. EA ere bai, Eusko Jaurlaritzan baitabil aurrekoa bezala. Eta Ezker Batua. Hauek, gainera, erdi espainol dira. Aralarrek ere, sekulako kiratsa erreformista dauka, Batzarrek bezala.



Eta horrela segituz gero, Aittor, puruak geratuko zarete, bataio harrian Espiritu Santuak ukitu zintuzten egia berdaderoaren zaintzaileak.



Horri esaten zaio indarrak metatzea, motel!

Aittor
2003-03-04 : 00:41

Aupa Ander, ez dakit zer gertatu den baina nire mezua ez duzu bere osotasunean irakurri. Nire asmoa beste idatzi bateri erantzutea zen, baina dirudienez Ibarretxeren defendatzaile sutsuaren idatzia ez nuen borratu eta nire idatziaren gainean azaltzen zen. Egia esan aparatu honekin ez naiz oso ondo moldatzen. Orain dela gutxirarte motozerra zen nire aparaturik sofistikatuena, beraz kontuak atera.

Nire asmoa Ibarretxeren jarrera epela eta ez egokia salatzea zen. Zeuk egiten dituzun irakurketa askorekin bat nator. Ez pentsatu nire burua zuritzen nagoenik. Ibarretxek eta PNVk herri honi egiten dioten etengabeko iruzurra salatzea nahi nuen ozenki.

Gaizki esandakoak barkatu eta gaizki ulertuak ahaztu. Ondo segi eta bidean elkar ikusiko dugu. Aittor.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago