|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Bernardo Atxaga: garai baten bukaeraLuistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2003-02-26 ¦ 15:28 ¦ KulturaArtikulu asko idatzi dira Egunkariaz. Baina hau berezia da, niretzat, behintzat. Atzoko Egunero-n zetorren Atxagaren hau. Herenegun (otsailak 24) idatzia, beraz, Pello Zubiriaren egoeraren berri ez genuenean, Torrealdai egurtu dutela ez geniekenean. Garai baten bukaeran gaude, beharbada. Interneten Egunero-k jarri zuen, hemen. Baita Sustatu-k erreferentzia azkar bat eman bilduma kilometriko honetan. Baina uste dut, beste kopia bat merezi duela artikulu honek. Merezi duela fotokopiatzea, itzultzea, antologietarako gordetzea. Eta, bego, beraz, kopia hau Sustatu-n ere. Bazterrean goxo?Bernardo Atxaga (idazlea) Arratibelek kontatu zigun ipuinean bezala, euskararen belar goxoenak behin ere ez daude gauden lekuan, baizik eta aurrerago. "Aurrerago eta goxoago", entzuten dugu behin eta berriro, eta ez dira falta gure artean erregela eta kartaboia hartu eta mapak marrazten dizkigutenak. "Alfa!" hots egiten dute gure denbora hau puntu ttiki batez seinalatuz. "Omega!", diote jarraian, eta bi arraia luze eramaten dituzte maparen angelu baterantz. Batuko dira? Ez dira batuko? Ez dakigu, auskalo. Orain artean ez da etorkizunetik inor etorri. Baina zain egote hau, barkatu espresioaren jatortasuna, ez da hutsaren hurrengo kontua. Etorkizunak nekatu egiten du. Ezin gara beti leihoan egon hanka punttetan jarrita, egunsentia noiz erneko. Berriro esanda, nekatu egiten du jarrera horrek. Eta gainera ómagia beltza dirudió zorioneko etorkizun hori ez da egundo iristen. Edo, bestela adierazita, oraina bihurtzen da iritsi orduko. "Aurrerago eta goxoago", entzuten dugu orduan ere, hamaikagarren aldiz, eta agian gu geu gara oraingoan hitz horien ebakitzaileak. Zeren, hainbeste urte geroago, Axularren garaietatik gutxienez, ohitu egin baikara pentsatzeko eta sentitzeko modu horretara, eta, bentrilokuoengan bezala, bi ahots baitabiltza gugan: batak esperantzaz hitz eginarazten digu, mapagileen arrastoan; besteak, berriz, esperantza horrek ematen digun amorrua mamitzen du. Eta amorrua gero eta handiagoa da. Etorkizuneko belar goxoak aurkitzen ez ditugulako. Bai, ordea, aldiz, orainaren mikatzak. Inoiz baino mikatzagoak, agian. Joan den 2003garrengo otsailaren 20an Joan Mari Torrealdai pantailan ikusi nuenean, makurtuta beso baldarraren zamapean eta buru tapatuta, errezatzeko gogoa egin zitzaidan, nahiz errezatzen ez jakin; pentsatu nuen, sentitu nuen, irudi hura ohizko esparrutik at gelditzen zela, eta ezin zitzaiola berari haserre oihua edo komentario politikoa bakarrik jarraitu. Ecce homo: bizitza osoan euskal kulturaren alde jardundako gizona, eta gehienetan alai, irribarrez ("Nola izan liteke fraide hire moduko gizon egoki bat?", egin zion behin oihu Oteizak, Oteiza bera ere, Arantzazu hartan, poz-pozik zebilenean) gizon hori gaizkile bat bezala zeramaten. Malcom Lowryk esaldi bat sartzen du, ez non eta ez han, harira ere ez datorrela, bere liburu ospetsuenean: "Eta orain gauza triste bat etortzen zait gogora: Oscar Wilde Victoria geltokian eskuak esposatuta zituela, Reading-eko presondegira eraman behar zuen trenaren zain, eta jendea berari begira eta esanez, hara, hor dagoen hori Oscar Wilde da". Heldu da garaia: guk ere badugu antzeko gauza triste bat oroimenean. Baina ez nintzen Joan Mari Torrealdaigatik bakarrik penatu. Ezta egun horretan bertan egoera berdintsuan egokitu ziren bere kideengatik bakarrik ere. Hizkuntza eta lur bati atxikita bizi garen guztiongatik penatu nintzen, oraina beti mikatza zaigulako. Gero eta nekatuago gaudelako. Gainera, zenbat gara? Bost, sei, zazpi? Eta gure belaze ttiki honetaz kanpo ia inork ez gaitu maite. Beste irudi batzuk ere ikusi nituen, ikusi ditut, pantailan. Egunkari gehienetan azaldu dena, polizia ateak prezintatzen; protesta eta txistu egiten zuen jendearena; lehen uneko adierazpenak egin zituzten pertsonena. Eta politikoak: Don Quijote, Don Volpone, Pepito Grillo. Mapagileak ere, nola ez, azaldu ziren. Traketsenak sagarrak eta legarrak nahastu zituen zuhurtzia eta zentzurik gabe, eta Egunkariarena Euskal Herrian gertatu berri diren atxiloketen lapiko berean sartu zuen. Sentitzen dut esatea: ezer berririk ez. Ez zen inor azaldu, esanez: "Espainiako erresuman sentsibilitate demokratikoa dugunoi zer pentsa eman digu gertatuak. Zalantzak sortu zaizkigu, ez ote garen gutxiengo euskaldunari era totalitarioan erasotzen ari". Ibaiaren ertz honetan ere ez da aldaketarik izan, ez du inork esan: "Bat batean, Tiresiasek Edipori óPasoliniren bertsioanó arrapostu ziona gogoratu zaigu: ëAurkitu nahi duan amildegia hire baitan zagokí. Pentsatu egin beharko dugu, euskal kulturan gabiltzan guztiok, zer erru daukagun gertatzen ari den triskantzan. Eta gogoeta sakonena Egunkarian bertan egin beharko dugu, eta aztertu gure jokaera politikoa zuzena izan den ala ez, eta zer ondorio ohi dituen. Orainean, ez etorkizunean". Pantailan eta pantailaz kanpora, gertaerari buruzko adierazpenak bata bestearen atzetik datoz. Batzuek diote, erreflexu heroikoz: "Ez dira pasatuko". Eta beste batzuek: "Hamaika bataila galdu ditugu, baina oraindik hemen gaude". Miren Azkaratek, tinko, euskal hizkuntza eta extremismo politikoa ez nahasteko eskatu zuen, eta, zoriondu beharreko ahaleginez, Pello Zubiriaren egoera atera zuen argitara. Mariano Ferreren hitzak ere entzun nituen: egia da, berak esan zuen bezala, Txema Auzmendi pertsona eredugarria dela, eta bere atxiloketa oso mingarria zaigula bera ezagutzen dugun guztioi. Baina, nahas-mahas horretan, Joan Mari Torrealdairen irudiak hartzen du gaina. Bai behintzat nire memorian. Gizon hori buru tapatuta, makurtuta, polizien artean. Uste dut esanahi berezi bat duela. Beharbada denbora, aldi, garai baten bukaera adierazten du. Erantzunak#1. Atxagari, errespetu eta zintzotasun osozGontzal Gomez Iturripea ¦ 2003-02-26 ¦ 16:54Ondo ulertu badot, nahiko derrotista azaltzen zaigu gure Bernardok; gogora ekarri gura nuke hainbestetan bere laguntza eskaini dion EB/IU ez duela gauza handiegirik egin euskal kulturaren alde, euskarak eta Euskal Herriak jasaten ari diren erasoen kontra, torturaren aurrean,... garaia da bai, hainbeste politikari "fariseo" ez dira beharrezkoak. #2. Non dago autoa?Autorik ¦ 2003-02-26 ¦ 18:41Atxagarena, xapo! ohi duen legez. #3. Non dago autoa?Autorik bai? ¦ 2003-02-26 ¦ 18:42Atxagarena, xapo! ohi duen legez. #4. Bultzada ere ote?Karrax ¦ 2003-02-27 ¦ 12:33Bernardoren ezkortasun erabat ulergarriari idei xume bat gehitu gura nioke, akaso inozoegia, akaso okerra, baina aurrera egiteko adorean oinarriturik beti ere: estatu jazarle honen azken atzaparkada anker hau... bultzada ere ez ote da izango, bere itzal atsitu eta itogarriaren magaletik alderatzeko? "Gizarte amorratu bezain adimentsu baten arnas-grina boltsa batez itotzen saiatzea akats larria da, Miguel Angel "Aldrebes" ministro jauna." #5. Zergatik geratu gara bakarrik?Joxe Aranzabal ¦ 2003-02-26 ¦ 17:11Benetan ederra Atxagaren artikulua eta, betiko legez, zer pentsatua ematen duten horietakoa. Guztiz bat nator berarekin, baina aukera aprobetxatu nahiko nuke haritik tiraka egiteko. Jende asko mobilizatu da Egunkariaren alde egunotan. Baina nabarmena izan da, oso, nola askok beste alde batera begiratu duten, ezikusiarena eginez, Egunkariaren inguruan bidegabekeriarik egin izan ez balitz bezala. Eta neure buruari galdetu diot behin eta berriro zergatik egiten duten beste aldera, zeren horietako guztiak ez baitira fanatikoak. Eta erantzun bat aurkitu uste dut, erantzun bat, izugarri kezkatzen nauena. Uste dut orain ezikusiarena egiten duten horietako asko zapuztuta daudela euskalgintzan gabiltzan askorekin, gure babesa behar izan dutenean, gu beste inora begira jarri garelako, ez dugulako argi eta ozen aldarrikatu hemen eta bakean bizi izateko duten eskubidea eta ez ditugulako gaitzetsi jasan dituzten erasoak eta hilketak. Hitz batean esateko, ez ditugulako behar beste babestu. Zurtz utzi genituen eta, ordainetan, bakarrik utzi gaituzte. Konturatu garenerako, amildegi bat egin da gure artean, zulo ikaragarri bat. Eta horrela nekez aterako dugu euskal kultura aurrera, zer esanik ez herri hau. Bai, beharbada 2003ko otsailaren 20an aldi, denbora eta garai baten bukaera izan da gure artean. Gerora begira hausnarketa egin beharko dugu eta egiteko modu berriak landu, non ikusmolde desberdinetako jendeak elkarren errespetuan eta elkar hartuta egiten duen aitzina. #6. AmildegiaEuskaltzale kezkatu bat ¦ 2003-02-26 ¦ 18:05> Uste dut orain ezikusiarena egiten duten #7. Gizajoak, FAXISTA guztiakaritza ¦ 2003-02-26 ¦ 19:26Euskaldun batzuek zuk nahi dituzun bezelako salaketak egiten ez dituenez, ulertu egin behar ditugu haien NAZIkeriak. #8. Okerreko lekuari so (nire ustetan, bederen)ni ¦ 2003-02-26 ¦ 19:54Kezka handiz irakurri ditut hemen bota diren iritzi batzuk. Batzuek Egunkariaren itxieraren aurrean behar beste (edo inolako) elkartasunik erakutsi ez eta nolabait horren “errua” euskalgintzarena dela iradokitzen du, nonbait ez baititugu jasan dituzten erasoak “argi eta ozen” gaitzetsi. Elkartasuna salerosketa kontua ez dela uste dut nik; baldintza menpeko eta trukearen elkartasuna ez da elkartasuna, interesa baizik. #9. Okerreko lekuari so (nire usteta, bederen)ni ¦ 2003-02-26 ¦ 19:55Kezka handiz irakurri ditut hemen bota diren iritzi batzuk. Batzuek Egunkariaren itxieraren aurrean behar beste (edo inolako) elkartasunik erakutsi ez eta nolabait horren “errua” euskalgintzarena dela iradokitzen du, nonbait ez baititugu jasan dituzten erasoak “argi eta ozen” gaitzetsi. Elkartasuna salerosketa kontua ez dela uste dut nik; baldintza menpeko eta trukearen elkartasuna ez da elkartasuna, interesa baizik. #10. ETA, jubilatu dadila lehenbailehenTxomin ¦ 2003-02-26 ¦ 22:06> ETA existitu ala ez, berdin-berdin ekingo zion Estatuak euskararen aurka. #11. Belar berdeak behien ametsShantal ¦ 2003-02-27 ¦ 00:30Arrazoi duzu. PPkoek ETAren ekintza armatuei sekulako atarramendu elektorala ateratzen diete. Bai, jubila daitezela ETAkoak eta Egunkaria itxi diguten terrorista zikin hoiek!! Beno, azken hauek ez dira jubilatuko eta aurrekoak oraindik gutxiago... #12. Ni ez nago zainni ¦ 2003-02-27 ¦ 11:19"ETA ORDUAN ZERTAN ARI GARA HOIEK JUBILATU ZAIN???? " #15. Elkartu gaitezen euskaldunakJuan M Alberdi ¦ 2003-02-26 ¦ 18:35
#16. Eta non sartu dira sozialistak?Asun ¦ 2003-02-27 ¦ 09:45Joxe, ados nago zurekin. Baina min handia egiten dit sozialisten jarrerak, hain da ozena haien isiltasuna izugarrikeria honen aurrean! Non daude Patxi López, Egiguren, Rojo, Pagaza, Jauregi, etab.? #17. Atxagarena, erdarazSustatu ¦ 2003-02-26 ¦ 17:23Itzultzaile profesionalak ez diren internauta euskaldunek egindako bi itzulpen. Gaztelaniaz, hemen. Eta ingelesez, jarraian: Bazterrean goxoago? (Bernardo Atxaga)As in that tale related by Arratibel, the best herbs of the Basque Language are never placed in the position we are, they are otherwise later on. “Later on and better ones”, we listen once again and again, and yet there are some of us who take a rule and a triangle for drawing maps. “Alfa!” they shout while they mark our time with a litte spot. “Omega!”, they answer on , and they draw two long lines towards an angle in the map. Will they join together? Won´t they? We don´t know it. Nobody has reached the future yet. But this wait, let me say it in that way, is not trifle. The future makes us get tired. We cannot always stand on tiptoe in front of the window pane, waiting for the dawn to come. That is to say, this attitude is making us get tired. And though it seems it is black magic, that happy future never comes. Or telling it in other way, it becomes present as soon as it comes. “Later on and better ones”, these are the words we hear then as well, for the umpteenth time, and it may be us the ones who pronounce them. Because, a long time after, yet from Axular´s time, we have got accustomed to thinking and feeling in this way; and we have two voices, as ventriloquists do: the first one makes us speak with a sense of hope, following the track left by map-makers; nonetheless, the other one places the fury this hope carries to us. And this fury is getting bigger and bigger. Because we don’t find those sweet herbs of the future. But, we meet the bitterness of the present time. Surely, far bitter than ever. The last February 20th, 2003, after watching Joan Mari Torrealdai on TV, inclined, bowed forward and obliged by a dim arm, with his head being covered, I felt like praying, though I do not know how. I thought and felt that image was out everyday´s scope, and that I could not anwer back with just an only shout of annoyance or a public comment. Ecce homo: a man who has given a whole life working in favour of the Basque Culture, most of the times joyful, smiley (“How can a man like you become a friar?” is what once in Arantzazu, Oteiza shouted at him, when Oteiza himself, as well, was madly happy), this man was being driven as if he were a criminal. Malcom Lowry, conscientiously, writes this next sentence in his most famous book: “And now a sad thing comes to my mind: Oscar Wilded handcuffed in Victoria Station, waiting for the train to take him to Reading prison, whilst people around walk and say: “Look! That one there is Oscar Wilde”. The moment has come: We already have something alike in our memories. But, didn´t I only get sad because of Joan Mari Torrealdai. And either didn´t I because of the mates that were suffering the same situation. I got sad because of all of us who are living tied to a language and a land, because this present time we are living is always bitter. Because we are getting more and more tired. And, in addition, how many are we? Five, six, seven? And out of this prairie, already almost nobody wants us. I watched as well some other images on TV. Those pieces of news published on newspapers: the Police sealing doors; people protesting and booing; people declaring for the first time. And politicians: Don Quixote, Don Volpone and Pepito Grillo. The map-makers did appear as well, of course. And the clumsiest of all shamelesnessly mixed the detained persons from Egunkaria with the last detentions carried out in Euskal Herria. I´m sorry to say there is nothing new. There was noboby saying: “For those of us in Spain, with a democratic sensitiveness, all that has happened so far is making us think. We are doubting if we, in a totalitary way, are attacking against a Basque-speaking minority”. At this riverside, there haven´t been any changes either, because nobody has stated: “All of a sudden, we have recalled what Tiresias answered to Edipo (in Pasolini`s version): ‘The abyss you are looking for is inside of you’. We will have to think, all of us who are part of the Basque culture, will have to think what our fault is in this disaster. And the main thinking will have to be carried out in the same Egunkaria, and analyze whether our political behaviour has been correct or not and the consequences it has brought. In the present, not in the future. On TV and out of it, different declarations about everything that has happened follow each other. Some of them say: “They won´t pass”. And others say: “We have lost many battles, but we are still here”. Miren Azkarate (Counselor of Culture in the Basque Government), asked firmly not to mix political extremism and the Basque language, and we should thank her for denouncing the situation Pello Zubiria -because of his degenerative illness- is currently suffering. I also heard Mariano Ferrer: it is true, as he stated, Txema Auzmendi is somebody with an exemplary behaviour, and his being arrested is very painful for all of us who know him. But, in this confusion, Joan Mari Torrealdai´s image outshines all the rest. At least, in my memory. That man, with his head being covered, inclined, bowed forward and surrounded by policemen. I think is has a speacial meaning. It may mean the end of a time, of an age, of a era. #18. Beste artikulu batFederico Jimenez Losantos ¦ 2003-02-26 ¦ 17:27Atxagarena, ona. Baina gaurko Eguneron datorren Pako Aristiren artikulua ere ez da makala. #19. Pako Aristiren artikuluaren pasarte batzukeditorea ¦ 2003-02-26 ¦ 18:00> Atxagarena, ona. Baina gaurko Eguneron datorren Pako Aristiren artikulua ere ez da makala. Ausartu egingo naiz esaten dituen batzuk laburtzera. Hala ere, osorik irakurri gura duenak Eguneron du aukera. Hauxe dio: ---------------------- Egunkari berri eta probisionalak 50.000 ale saldu zituen. Lur eta zur, galdetu nion neure buruari: non egon dira irakurle hauek guztiak hamabi urteotan?... ... ez zekiten existitzen zenik? Ba ez, ez zekiten. Eta esango dizuet zergatik: jende horrek, orain agertu den irakurle-plusbalia horrek Marca irakurtzen zuelako, El Diario Vasco irakurtzen zuelako, El Correo, Interviu, Lecturas, Integral eta nahi duzuena, baina euskaraz ez zuen ezertxo ere irakurtzen. Zaila omen da, ohiturarik ez omen daukate, ez omen dute ulertzen lexikoa, irakurritakoa ez omen dute disfrutatzen. Horrela, nahiago dute Galdu arte bezalako nobela polit bat irakurri baino El clan del oso cavernario totxotzarra irakurtzea. Eta nahiago dute El Diario Vasco-ko fatxakeriekin gosaldu Kirmen Uribek idatzitako artikulu samur batekin baino. Egunkariak estilo liburu bikain bat argitaratu zuen, baina ez dute ezagutzen. Egunkariako kazetariek oso soldata kaskarrak zeuzkaten, oso gutxi ordaintzen zitzaion kolaboratzaileei, baina hori ez zekiten. Gure umoristarik onenek Egunkarian argitaratzen zuten egunero, baina hori ez zekiten. Elkarrizketa luze eta pluralistak egiten zitzaizkion jendeari Egunkarian, baina hori ez zekiten, nahiago zuten beste egunkari eta aldizkari gehientsuenetako elkarrizketa txoro, partidista eta errepikakorrak irakurtzea. Ostegunean, San Eleuteriok, miraria egin digu: mundua enteratu da euskarazko egunkari bat zegoela, eta euskaldunok enteratu gara gure iraupenarentzat oso garrantzitsua zela. Horregatik hasi da jendea protestaka, kalera ateraz eta Egunkaria erosiz. Euskaldunok oso onak gara protesta egiten, baina oso txarrak gure hitzak betetzen. Euskararen beharra, euskararekiko maitasuna ez ditugu gure eguneroko bizitzan agertzen. Maitale faltsuak gara. Beldur naiz euskaldunok protesta egiteko baizik ez ote dugun balio, beldur naiz ez ote garen gauza gure asmo beroei, gure sentimentalkeria sutsuei egunero-egunero jarraipena emateko. Hor dago Egunkariaren arazoa, ez Madrileko epaitegi batean. Ez gaitezen okertu. #20. Hala da baiMaria ¦ 2003-02-26 ¦ 18:59Erabat ados Pako Aristik artikuluan dioenarekin, nire ustez, egia handiak. Hala ere, ez dezagun pentsa euskaraz datorrena bakarrik denik ona. Hau da, Diario Vascon ere elkarrizketa interesgarriak irakur daitezkeela, eta ez dezagun ahaztu, euskal idazle batzuk ere bertan idazten dituztela artikuluak. Niri, bestalde, kioskoak aldizkariz josita gustatzen zaizkit. Diruagatik ez balitz, egunero zazpi besapean ditudala aterako nintzateke; berdin zait Interviu, Muy Interesante edo Hola. Hori bai, gustatuko litzaidake, noizean behin, euskal irakurleek Euskaldunon Egunkaria edo etorriko den delakoa erostea. Zeren orain arte zein bakarti ikusi dudan Egunkaria nire etxe ondoko kioskoan! Goizean-goiz joan zara kioskora Egunkaria erostera eta ikusten duzu mendi benetan txikia egiten dutela bata bestearen gainena pilatutako Egunkariek. Ondoan Diario Vasco dago, eta pentsatzen duzu: jolin, honek Everest ematen du, Egunkariaren kasuan hala salduko balitz... Inbidia apur bat ematen dit, baina berdin zait, aspaldi Egunkariarekin ohitu nintzela! Egunotan berriz, Himalayako mendi bat dirudite Egunero guztiek, bata bestearen gainean. Eta aizue, oraindik ere makina bat saltzen ei dira! Baina begira, Arrasate Irratiko lankide batek gaur arratsaldean herriko kiosko batean galdera egin du, eta bereziki joan den ostiralean eta gaur saldu ei dira Egunero gehien. Hau da, itxi eta hurrengo egunean, eta tortura kasuen berri jakin denean. Beraz, egurra eman behar ote diote Egunkariari, Egunero gehiago saltzeko? #21. DVren estrategia eta ondorioakAlex ¦ 2003-02-26 ¦ 21:49Egia da DVn ere agertzen direla elkarrizketa interesgarriak eta hor ere idazten dutela euskal idazle zenbaitek. Hori da gauza bat. Eta bestea da nola DV bera ari den informazioa ezkutatzen Egunkariaren arazoan. Ikusi duzu gaur azalean aipamenik tortura salaketaren gainean? Ezta letra bat ere. #22. Garagardo banaJuan M Alberdi ¦ 2003-02-26 ¦ 22:27Zure lagun hoiek gonbidatu beharko zenituzke garagardo bana, bina, hiruna, .... hartzera. Aurrera euskaldunak! #23. Oso artikululu ona, baino.....Benito ¦ 2003-03-03 ¦ 11:02Oso artikulu ona iruditu zait Pako Aristirena, eta euskaldunon barruan dagoen arra ikutzen duena gainera; halere egi osoa dioena. Egi osoa azken esaldi hori bota aurretik. Ze pena. #24. Osaba TomIñaki Urutxurtu ¦ 2003-02-27 ¦ 09:13Zaharrak berri. Atxaga aspaldi dabil osaba Tomarena egiten. Ez dago bakarrik. Lekuko dugu El Pais egunkarian espainar "progre"-en bihotz onak leundu nahian aritzen den idazle taldea. Azpimarragarria iruditzen zait aurreko astean atxilotuen artean Atxagak ezarri nahi dituen aldeak. Baita "bere" gobernuak (EJ-k) tortura posible egiten duten baldintzen defentsa sutsua egin izana. Eta gure Atxaga mutu. #25. Txaloak Atxaga eta Aristirij.garmendia ¦ 2003-02-27 ¦ 11:05Guztiz ados Atxagarekin eta Aristirekin. Historia ez dute politikariek edo historiadoreek idazten, idazleek baizik. Behin ondo erakutsita manifak egiten onenak garela, autokritika egiteko unea heldu da. #26. Errudunak argi seinalatuzEstauaren injerentziari, nunca maix ¦ 2003-02-27 ¦ 11:36Penagarria benetan zure ondorioa. Euskaldunon Egunkaria itxi eta gure lehentasuna ETArekin amaitzea da, eta ez Euskal Herriko gizartearen borondatearen aurka Egunkaria itxi dutenen eguneroko injerentziaz behin betikoz libratzea. Hara! #27. Berriz ere garai baten bukaeraBrasilgo euskaldun bat ¦ 2003-02-27 ¦ 12:37Nahiz eta milaka kilometrotara egon, beste behin Euskal Herriko berriek gure "lasaitasun" tropikala, eta bide batez bihotzak, hizoztu dizkigute. Eta garbi geratu dadila BESTE BEHIN, izan ere badiduri horrenbeste admiratzen dudan Atxaga jaunari eta beste hainbesteri oraintxe begiak zabaldu zaizkiela! #28. Ez nahastu garia eta garizumaMoito obrigado ¦ 2003-02-27 ¦ 17:06> Egin itsi zutenean, torturak salatu izan direnean, Nafarroa oinezen egurtuak izan ginenean, heriotzak e.a. #29. Garia eta garizuma nahasturik egin ogiaBrasilgo euskadun bat ¦ 2003-02-27 ¦ 20:31Noiztik Nafarroa oinezek HBren estrategiarekin zerikusirik du? #30. Ogirik gabe, bakerik ez; bakerik gabe, ogirik ezMoito obrigado ¦ 2003-02-27 ¦ 21:41"Berrogeita sei eguneko aldia, inauterien eta bazko denboraren artean, Jesukristok basamortuan egin zuen baraualdiaren oroitzapenetan Elizak eratua". Horixe da garizuma, hiztegiak dio. #31. Egin dezagun ba ogiaBrasilgo euskaldun bat ¦ 2003-03-05 ¦ 15:18Elizatik denbora gehitxo urrundurik, hanka sartzea barkatuko diek, nik bai garia, garitxikia eta garizuma nahastu ditudala eta azkenean ogiaren ordez berriz pastela! Brasildarrek dioten bezala: acabou em pizza! #32. penagarria?j.garmendia ¦ 2003-02-27 ¦ 15:44Eske ni ez nago bakarrik Egunkariako auziaz bakarrik berbar egiten. Auzi honetan argi dago zein den errudun bakarra, Espainiako Gobernua. #33. Penagarria:pena, tristura ematen duenaEstatuaren injerentziari, nunca maix ¦ 2003-02-27 ¦ 16:44Penagarria bai batzen gaituenean baino, bereizten gaituenean azpimarra egitea. #34. Ez dugu behar jagole armaturikAxun ¦ 2003-02-27 ¦ 18:38> ETArekin aldez aurretik amaitzea baldintza 'sine qua nun' dela uste duzuenoi "esker" halaxe jarraituko dugu betikoz, #35. Beharrak, nahiak eta errealitate gaindigarriakEstatuaren injerentziari, nunca maix ¦ 2003-02-27 ¦ 19:31> Ez dugu jagole armaturik behar. Denok bat eginda (denok, ez gutarrak bakarrik) atera behar dugu Egunkaria ataka gaizto honetatik. #36. perspektiba faltaj.garmendia ¦ 2003-02-28 ¦ 09:26 Duela 5 ia bost urte halaxe frogatu zen: goazen indar ezkertzale eta abertzale guztion arteko apostu batera eta ikusiko dugu nola alde bateko bortizkeria desagertzen den. #37. Bultzada ere ote?Karrax ¦ 2003-02-27 ¦ 12:42Bernardoren ezkortasun erabat ulergarriari idei xume bat gehitu gura nioke, akaso inozoegia, akaso okerra, baina aurrera egiteko adorean oinarriturik beti ere: estatu jazarle honen azken atzaparkada anker hau... bultzada ere ez ote da izango, bere itzal atsitu eta itogarriaren magaletik alderatzeko? "Gizarte amorratu bezain adimentsu baten arnas-grina boltsa batez itotzen saiatzea akats larria da, Miguel Angel "Aldrebes" ministro jauna." Karrax Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|