Itzuli orri nagusira Bidali hau

Beste egunkarien iritzia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2003-02-22 ¦ 07:14 ¦ egunkaria-libre

Oihartzun handia izan du Egunkaria ixteak gaztelaniaz argitaratzen diren egunkarien artean. Hori bai, denetariko iritziak aurki daitezke, botikan bezala.

Publizitatea

Komeni denez jakin dezagun nork zer esan duen kasu honetan, hona hemen loturak editorial horietara.

Erantzunak

#1. Beste zenbait iritzi

Sustatu ¦ 2003-02-22 ¦ 07:36

Jende askok eman du iritzia Euskaldunon Egunkaria itxi dutela eta. Hona hemen biharamunean aurkitu ditugun zenbait:

#2. Larunbateko iritziak egunkarietan

Sustatu ¦ 2003-02-22 ¦ 11:42

Gaur ere oihartzun zabala izan du Egunkaria itxi izanak. Atzo baino editorial gutxiago eragin ditu, baina artikulu gehiago, alde eta kontra.

Egunkarien editorialak, larunbatean

Iritzi artikuluak, larunbatean

Atzo baino iritzi artikulu gehiago argitaratu dira gaurko egunkarietan. Hona hemen batzuk:

#3. Espainiarrek ere kritika

sustatu ¦ 2003-02-22 ¦ 13:13

Egunerok horrelaxe dakar gaurko zenbakian:

Espainiarrek ere kritika

Hedabideen babesik gabe gelditu da oraingoan Espainiako Gobernua. Madrilen argitaratzen direnen artean, El Mundo-k, El Pais-ek eta La Razon-ek kritikatu egin zuten operazioa, eta ABC bakarrik geratu zen. El Mundo-k, editorialean, "erabaki larria" justifikatua ez dagoela adierazi ostean, agintariei "akatsak" zuzentzeko eskatu zien. La Razon-ek zigorrak "delitua egin dutenei" ezartzeko eskatu zuen, eta ez "egunkariari bere osotasunean, iritzi delituari buruz ez garelako ari".

Euskal Herriko egunkari gehienek gogor kritikatu zuten itxiera. "Euskal Herriaren kontrako estrategian" Estatu espainiarra "lotsarik gabe eta konplexurik gabe" ari dela esan, eta "adierazpen askatasunaren eta euskararen defentsan, konplexurik eta lotsarik gabe" ekiteko garaia dela adierazi zuen Gara-k. Diario de Noticias-en iritziz, "demokrazia baloreetan lo hartutako gizarte batek baino" ezin du onartu "oldartu gabe" itxiera. El Periodico de Alava-k, editorialean, "eskubide demokratikoak zapaldu" egin dituztela adierazi zuen. Deia-k editoriala ez baina Administrazio Kontseiluaren agiria atera zuen: "Euskara hutsean argitaratzen den egunkaria izanda, orain hartutako neurriaren larritasuna" azpimarratu zuen. Le Journal-ek langileen el- kartasun oharra kaleratu zuen.

El Diario Vasco-k eta El Correo-k, editorial berean, zalantzak agertu zituzten, atxilotuei egotzitako delituek ez dutelako "halabeharrez" egunkariaren itxiera ekarri behar eta hartutako neurriak "justifikazio berezia" behar lukeelako.. Hala ere, indar handiagoa jarri zuten Eusko Jaurlaritzako alderdien jarrera kritikoa gaitzesten, Auzitegi Nazionalaren erabakia auzitan jartzen baino. Diario de Navarra, editorial hotz batean, erabakia kezkagarria dela esatera mugatu zen.

#4. Nazioarteko hedabideen zenbait iritzi

sustatu ¦ 2003-02-22 ¦ 13:18

Egunerok horrelaxe atera du berria: "kataluniako egunkariek oso goror kritikatu dute itxiera eta euskara ahotsik gabe geratu dela nabarmendu. Jarraian nazioarteko komunikabideen hainbat iritzi zabaldu dira:

Kataluniako egunkariek oso gogor kritikatu dute itxiera eta euskara ahotsik gabe geratu dela nabarmendu

Kataluniako egunkarietan oihartzun bereziki handia izan zuen Egunkariaren itxierak. Erresuma Batuko kazeta nagusiek landu zuten gaia. Parisen argitaratuek edo Alemaniakoek, esate baterako, ez zuten gaia aipatu.

  • AVUI (Katalunia)

"Justifikaziorik gabea"

Avui-k luze eta zabal landu zuen gaia, eta editoriala eskaini zion: "Edozein ikuspuntutik begira, gehiegizko neurria da. Lehenik eta behin, inondik inora ezin daiteke bere lerro editoriala ETA erakunde terroristaren planteamendu ideologikoekin eta estrategia biolentoarekin identifikatu. Bigarrenik, euskaraz argitaratzen den egunkari bakarra delako. Eta, azkenik, orain ahotsik gabe geratu den aukera batetik errealitatea interpretatzen duelako.(Ö) Angel Acebes Barne ministroak esan du operazioa euskal kulturaren eta , bere hizkuntza askatasunez adierazteko defentsan egin dela. Ministroak azaldu beharko du, neurriok jarraitzen badute, nor geratuko den aurki Euskadin euskaraz eta askatasunez espresatu ahal izateko".

  • EL PERIODICO (Katalunia)

"Kalte konponezina"

El Periodico-k ere gaitzetsi egin zuen Egunkariaren itxiera: "Egunkari bat soilik itxi daiteke, berme osoko epaiketa baten ondoren, erakusten bada delitua egiteko tresna izan dela, baina ez bertan adierazi diren ideiengatik. (...)Hedabide bat badaezpada ixteak kalte konponezinak sortzen ditu, eta ezin dira konpondu azkenean auzitegi batek kondenarako motiborik aurkitzen ez badu".

  • EL PUNT (Katalunia)

"Lotsa"

El Punt-ek ere erabakia kritikatu zuen editorialean: "Euskaraz argitaratzen den egunkari bakarraren itxiera justifikaezina da, kolpea hain latza baita hedabide hori heriotzera kondenatuta gera daitekeela eta, hortaz, adierazpen eta informazio askatasuna bortxatzen duela.(Ö) Egunkariak beti defenditu ditu portaera demokratikoak eta indarkeria salatu egin du, eta bere profesionalek ongi irabazitako ospea dute. (Ö) Nahiz eta Estatuko gobernuak behin eta berriro ukatzen duen, badirudi operazioa gehiago dela euskal kulturaren eta hizkuntzaren aurka terrorismoaren aurka baino. Angel Acebesek polizi operazioa euskal kulturaren defentsan (Ö) egin dela esateak lotsa ematen du. Ez al zuen ministroak kontrakoa esan nahi?".

  • ASSOCIATED PRESS (Estatu Batuak)

"Izen berriarekin"

"ETArekiko lotura leporaturik itxiriko egunkari euskalduna izen berriarekin kaleratu da berriz", zioen Associated Press berri agentziak Espainiako hiriburutik bidaliriko artikuluan. Agentziak atxiloketen eta Egunkariaren itxieraren prozesua kontatzen zuen eta 1998. Urtean Egin-ekin gertatutakoa ekartzen zuen gogora: "Egin kazeta, ETA laguntzea leporatu zioten honi ere, ez da inoiz ireki berriz, nahiz eta bertako inor epaitua ez izan".

  • CNN (Estatu Batuak)

"Paramilitarrak"

CNN agentziak Egunkaria "independentziaren aldeko kazeta" gisa deskribatzen zuen Interneteko gunean. Azken astean beste hamarka lagun preso hartzeko eginiko "operazioarekin" lotzen zituen osteguneko atxiloketak eta ondorengo Egunkariaren itxiera. "Euskaraz mintzo direnen kazetak" ETAko agiriak argitaratzen dituela nabarmentzen zuen. Agentziak zabaldu zuenez, "Ehunka Guardia Zibil paramilitarrek 21 etxe zein bulego arakatu eta agiriak zein ordenagailuak atzeman zituzten".

  • THE NEW YORK TIMES (Estatu Batuak)

"Espainiak itxi du"

"Espainiak egunkari euskalduna itxi du, separatistei laguntza ematea leporatuta" titulatu zuen Emma Daly The New York Times egunkariak Madrilen duen korrespontsalak. Juan del Olmo epaile espainiarrak atxiloturikoei eta Egunkariari egotzitakoa azaldu ondoren, Xabier Lekuona zuzendariordearen gezurtapena jasotzen zuen. Egunkariaren asmoa ez dela inoiz "ildo politiko bat sostengatzea, baizik eta euskaraz argitaratzea", jarri zuen The New York Times-ek Lekuonaren ahoan.

  • THE GUARDIAN (Erresuma Batua)

"Sumindura"

The Guardian-en, "Espainiako Poliziak euskal egunkari bat itxi du" titulatu zuen Gilles Tremlettek. Itxieraren eta salaketen berri eman ostean, The Guardian-eko kazetariak azpimarratu zuen itxierak "sumindura" piztu zuela Euskal Herriko beste hedabideetan eta "gobernu semi-autonomoa" sus- tengatzen duten alderdi "nazionalista moderatuetan". Halaber nabarmendu zuen polizia operazioak "begirale asko harritu" zituela, "Egunkaria ez baita Gara elebiduna bezain erradikala".Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilariak "ideien kriminalizazioaz" egindako adierazpenaren berri ere eman zuen The Guardian-ek.

  • THE INDEPENDENT (Ingalaterra)

"Sarea zabaltzen"

Elizabeth Nash The Independent-eko Madrilgo korrespontsalak sinatutako artikuluak Guardia Zibil "paramilitarraren" operazioa azaldu zuen. Nash-en arabera, "duela 12 urte lehen aldiz argitaratutako egunkari nazionalista da Egunkaria, eta uste denez, aurretik agintariek begipean hartutako beste egunkari batzuek baino menpekotasun gutxiago du euskal erradikalekiko: horrek iradoki dezake Madril sarea zabaltzen ari dela ETAren jarraitzaileen aurkako kanpainan".

  • EL PAIS (Espainia)

"Muturreko neurria"

"Egunkariaren itxierak oinarrizko eskubideei eragiten" diela idatzi zuen Espainiako El Pais kazetak editorialean. Hala ere, neurriak oinarrizko eskubideei eragitea "litekeena dela" esanez bukatzen du. Bi adierazpen zalantzakorren artean, Egunkariaren itxiera eta Egin kazetarena bereizten ditu Madrilgo kazetak: "1998an, Egin-eko orrialdeetatik komandoei agindu zifratuak eta informazioa helarazten zitzaiela aipatzen zen". Osteguneko atxilotuen "ustezko legehausteek ez dute zerikusirik antzeko ezerekin", dio El Pais-ek. Egunkariaren kontrako erasoaren inguruan Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak eta Barne Ministerioak "harrigarriro hitzartutako prentsa ohar bitxia" nabarmentzen du. "Egin-en aferak erakusten duenez, itxiera konponbide zaila duen neurria da, hura ez baitzen berriz agertu urtebeteren buruan behin-behineko itxialdia kendu ondoren. Hori dela eta, berehala jakin beharko genituzke, epaileak halako muturreko neurria ezartzera eraman dituen zantzuak", bukatzen du El Pais-ek.

#5. Euskal Herriko medioek ere eman dute iritzia

sustatu ¦ 2003-02-22 ¦ 13:22

Gaurko 2. zenbakian irakurri ahal izan dugun moduan, Itxieraren eta atxiloketen salaketez gain, elkartasun mezuak dira nagusi

Komunikabideek erreakzionatu egin dute Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurrean, eta beren elkartasuna adierazi diete atxilotuei, senideei eta langileei.

  • Euskal Telebista: "Euskal kulturgintzan eta euskal komunikazioan erreferente garrantzitsu diren pertsona horiek guztiak berehala askatzeko eskatzen dugu, gizaki orori dagokion adierazpen askatasunaren izenean. Prezintua berehala kentzeko exijitzen dugu. Kasu honetan gure ahotsa are ozenago altxatu nahi dugu, Euskaldunon Egunkaria baita Euskal Herrian euskaldunek euren hizkuntzan irakur dezaketen egunkari bakarra. Komunikabideetatik eramandako dokumentazio profesionala berehala jabeei itzultzeko eskatzen dugu, gure lanbidearen oinarrizko arau eta eskubideak urratzen baititu neurri horrek, eta kazetarien iturriak arriskuan jartzen. Gure esku dagoen guztia egiteko prest gaude eta gaurko manifestazioarekin bat egiten dugu eta adierazpen askatasunaren alde zaudeten guztioi ere bat egin dezazuen dei egiten dizuegu".
  • Bagera, gaztetxulo, irutxulo: "Gogor salatu nahi dugu euskararen, euskal prentsaren eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso larri hau. Euskal prentsaren aldeko apustua irmo defendatzen jarraituko dugu eta Euskal Herriak euskarazko egunkaria izan dezan laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Euskaldunon Egunkaria kalean nahi dugu".
  • Mikel Bujanda (Euskalerria Irratiko zuzendaria): "Gertatzen ari dena gurea sentitzen dugu. Egoera zailenetan ere bihotza bero baina burua hotz mantendu behar da, eta elementu guztiak analizatu behar dira. Esaterako, inork ez du esan kazetarien lana sekretu profesionalaren pean dagoela, eta kazetarien agendak, dosierrak eta dokumentazioak bahitu egin dituzte. Eskandalu bat da eta demokrazia zenbaterainokoa den erakusten du. Euskaldunon komunitateari euskarazko komunikabide bat izateko eskubidea ukatu digute. Badirudi Nafarroan esperimentatzen diren ereduak gero Euskal Herri osora orokortzen direla. Horrez gain, aintzat hartu behar da PPren egungo egoera, eta edozerk balio duela erakutsi nahi dute".
  • Gure Irratia: "Euskararen kontra eta adierazpen askatasunaren kontra egina den gisa hortako jazarpenik ezin dugu onartu".
  • Xorroxin Irratia: "Indar armatuek atxilotuta eraman dituztenei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. Hamar urte luzez euskara hutsez plazaratutako egunkaria egun bakarreko lan ilunez errekara botatzea ez dugu inolaz ere onartzen ahal. Euskal kutsua duen ororen kontra gaurkotutako sorgin ehiza bat antolatu dutela dirudi. Sorgin eta gaizkile izatea parekatu eta inkisizio prozesuari parez pare ateak irekiz ari dira, hasi berri den XXI. mende honetan".
  • Goiena: "Benetan larria iruditzen zaigu aspaldian euskalgintzako erakundeak jasaten ari diren eraso bolada amaigabea. Inolako epairik gabe komunikabide bat ixtea adierazpen askatasunaren aurkako ekintza justifikaezina iruditzen zaigu, eta euskarako komunikabideak defendatzeko eta garatzeko ahaleginean elkarlanean jarduteko gure prestutasuna azaldu nahi dugu".
  • Zabalik: "Harridura eta kezka adierazi nahi dugu operazio poliziala dela-eta. Komunikabide bat ixtea adierazpen askatasunaren aurkako eraso zuzena da eta kolokan jartzen ditu demokraziaren oinarriak. Are gehiago, itxi dutena euskarazko egunkari bakarra dugunean. Hamaika kolpe jasan ditu euskalgintzak azken garaiotan, eta horien guztien aurrean gure elkartasuna adierazi nahi diegu lan horretan diharduten guztiei".
  • El Mundo del Pais Vasco: "Hartutako neurriaren desproportzioa eskandalugarria da. Euskal Herriko gizarteko sektore baten bozgorailua isiltzeko saioa da".
  • Localia Gipuzkoa: "Edozein komunikabide ixtea edo prezintatzea adierazpen eta informazio askatasunaren kontrako eraso gogor bat da. Ezin da nahastu euskal mundua eta euskararen zein euskal kulturaren aldeko lana, ekintza deliktiboekin".
  • Radio San Sebastian: "Edozein komunikabideren itxierak modu larrian erasotzen ditu adierazpen eta informazio askatasuna. Edozein zuzenbide estatutan errugabetasun printzipioak nagusitu behar du, epaiketaren edo sententziaren bidez kontrakoa erakusten ez den bitartean. Ez dira nahastu behar euskararen eta euskal kulturaren aldeko lana ekintza deliktiboekin".
  • Kazetarien Nazioarteko Federazioa: "Prentsa askatasunari kolpe gogorra eman diote. Euskaldunen prentsa askatasuna ilundu egin da. Korronte guztietako kazetariak kezkatuta daude operazio horrek prentsa askatasunean izan ditzakeen ondorioengatik. Kezkatuta gaude, era berean, Egunkariaren itxiera euskararen kontrako erasoa izan daitekeelako".
  • Euskal Herriko Prentsa Elkartea: "Komunikabide bat erasotu dute berriro. Beste behin terrorismoaren kontrako borrokaren izenean hedabideen kontrako neurriak hartu dituzte Espainian. Neurri hau ez da lehenengoa, duela gutxi Egin egunkaria itxi baitzuten. Badira bost urte ordutik eta ez da egin inolako prozesurik. Euskal Herriko Prentsa Elkarteak bere salaketa agertu nahi du Egunkariaren aurkako erasoengatik: askatasunaren eta hedabideen existentziaren kontrako atentatua izan da. Gure ahotsa altxa nahi dugu gure lankideak langabeziara eraman ditzaketen neurrien aurrean".

#6. Igandeko iritziak, egunkarietan

Sustatu ¦ 2003-02-23 ¦ 11:26

Donostian inoiz egin den manifestaziorik handiena seguruenik, baina Euskal Herritik kanpo apenas ispilatu den hori. Espainiako telebistetan erabat atzenduta eta nahasita eman zuten albistea. Hala ere, prentsa idatzian nabarmena da oraindik itxieraren oihartzuna.

Egunkarien editorialak, igandean

Iritzi artikuluak, igandean

  • Mikel Agirregabiria
  • "César Alonso de los Ríos":http://www.abc.es/opinion/noticia.asp?id=163880&dia=hoy
  • "Antonio Álvarez-Solís":http://www.deia.com/23-2-2003/DeiaOpin.htm
  • Xabier Amuriza
  • "Iñaki Anasagasti":http://www.deia.com/23-2-2003/DeiaOpin.htm
  • Jon Arano
  • Mikel Atxaga
  • "Juan José Baños":http://www.deia.com/23-2-2003/DeiaOpin.htm
  • "Martín Barriuso":http://www.diario-elcorreo.es/vizcaya/edicion/prensa/noticias/Cartas_OPI_VIZ/200302/23/VIZ-OPI-243.html
  • "Antonio Martín Beaumont":http://www.larazon.es/noticias/noti_col13.htm
  • Juan Bengoetxea
  • Alfonso de la Vega
  • "José Mari Esparza":http://www.gara.net/orriak/P23022003/art52798.htm
  • Jose Ramon Etxebarria
  • Sabin Intxaurraga
  • Edu Iriondo
  • Xabier Isasi
  • "Iñaki Lekuona":http://www.lejpb.com/
  • Anjel Lertxundi
  • Gontzal Marco
  • "Alberto Martínez Silva":http://www.diario-elcorreo.es/vizcaya/edicion/prensa/noticias/Cartas_OPI_VIZ/200302/23/VIZ-OPI-245.html
  • Gontzal Mendibil
  • Laura Mintegi
  • "Fito Rodríguez":http://www.gara.net/orriak/P23022003/art52801.htm
  • Koldo Sagasti
  • Maite Soroa
  • "Josep María Ureta":http://www.elperiodico.com/default.asp?idpublicacio_PK=5&idioma=CAS&idnoticia_PK=29095&idseccio_PK=5&h=030223
  • "Iñaki Uriarte":http://www.egunero.info/030223/orriak/orria10.html
  • "Alfonso Ussía":http://www.abc.es/opinion/noticia.asp?id=163882&dia=hoy
  • "José Antonio Zarzalejos":http://www.abc.es/opinion/noticia.asp?id=163878&dia=hoy

#7. Asteleheneko iritziak egunkarietan

Sustatu ¦ 2003-02-24 ¦ 10:25

Gaur, astelehena, ez da editorialik agertu Egunkariaren inguruan. Iritzi artikuluak, ordea, bai, eta ugari. Beharbada hauts gehien harrotu duena da euskal idazle talde batek (Iban Zaldua, Patxi Zubizarreta, Ana Arregi, Bernardo Atxaga, Jorge Giménez, Joxemari Iturralde, Anjel Lertxundi, Inazio Mujika eta Joxean Sagastizabal) argitaratu duena *El País* egunkarian. Hemen ere irakur dezakezue, Iban Zalduari dagokion artikuluan.

  • "Antonio Álvarez Solís":http://www.deia.com/24-2-2003/DeiaOpin.htm
  • Pedro Pablo Arrinda
  • "Juan José Baños":http://www.deia.com/24-2-2003/DeiaOpin.htm
  • Joseba Butron
  • "Iñaki Ezkerra":http://www.larazon.es/noticias/noti_col09.htm
  • Ander Izagirre
  • Gontzal Marco de Juana
  • Gontzal Mendibil
  • Andres Osa Sakona
  • "Xabier Pérez Herrero":http://www.diariovasco.com/edicion/prensa/noticias/Opinion/200302/24/DVA-OPI-087.html
  • "Miguel Ángel Rodríguez":http://www.larazon.es/noticias/noti_col11.htm
  • "Javier Sádaba":http://www.gara.net/orriak/P24022003/art52907.htm
  • Justino Sinova
  • Jon Urrujulegi
  • "Jesús Valencia":http://www.gara.net/orriak/P24022003/art52906.htm
  • Iban Zaldua
  • "Ramón Zallo":http://www.gara.net/orriak/P24022003/art52910.htm
  • Gotzon Zarraga
  • "José Luis Zubizarreta":http://www.elperiodico.com/default.asp?idpublicacio_PK=5&idioma=CAS&idnoticia_PK=29153&idseccio_PK=5&h=030224

#8. Idahon ere, erne

Sustatu ¦ 2003-02-24 ¦ 11:00

Larunbatean, The Idaho Statesman egunkariak artikulu bat zekarren, nola itxi zuten Egunkaria.

Tartean David Bieter Idahoko kongresukide demokrataren iritziak agertzen dira. Bieter-ek kontatzen du nola Martxelo Otamendi bizi izan zen beraren etxean Idahoko Kongresuak eztabaidatu zuen bitartean mozio bat Euskal Herriko autodeterminazioaren alde. Horretaz gain, Hillary Clintonen lehen kanpaina jarraitu zuen kazetari gisa. “Ez dizute hori egiteko baimenik ematen, aurretik zure historiala ondo aztertu gabe”, esan zuen Bieter-ek.

Bestalde, Idahoko Indymediak ere egin du albiste honen jarraipena.

#9. Le Journalen ere

Manex ¦ 2003-02-24 ¦ 12:26

Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko kazetak ere luze zabal aipatu zuen ortziral eta ibiakoitzen, eta bizki ontsa gainera. Ikusiz frantsesez idazten duten heldabideek zoin kasu guti egin duten aferari, uste dut azpimarratzekoa dela egin duten lana. Larunbatekoan Erramun Bachoc euskal kulture erakundeko lehendakaria, Didier Rouger zuzenbide irakaslea, Sabin Intxaurraga politikaria eta Bixente Vrignon kaxetalariaren aburuak ere bildu zituzten.

#10. Astearteko iritziak egunkarietan

Sustatu ¦ 2003-02-25 ¦ 10:50

Juan del Olmo epailearen jarrera Egunkariako atxilotuekin kritika zorrotzak jaso ditu bi egunkariren editorialetan:

Eta gaur ere, iritzi artikulu ugari bildu ditugu han eta hemen, Egunkariaren inguruan. Hona hemen horietako zenbait:

#11. Iritzi pare bat sarean gaztelaniaz

Sustatu ¦ 2003-02-25 ¦ 13:01

  • "Iñigo Aranbarri":http://basque.indymedia.org/eu/2003/02/4594.shtml
  • "Mikel Carramiñana":http://www.rebelion.org/spain/egunkaria250203.htm

#12. Asteazkeneko iritziak egunkarietan

Sustatu ¦ 2003-02-26 ¦ 07:36

Epaileak atzo jakinarazi zuen autoa eta erabaki zeintzuk joango ziren espetxera eta nortzuk geratuko ziren libre. Eta nork segitu beharko zuen inkomunikaturik. Hori dela eta, zenbait egunkarik editorialak idatzi dituzte gai horren inguruan.

Uste izatekoa zen, eta halaxe gertatu da, gaur ere iritzi artikulu ugari kaleratuko zirela gai honen bueltan.

#13. Osteguneko iritziak egunkarietan

Sustatu ¦ 2003-02-27 ¦ 11:49

Tortura salaketek izan dute, bai, eraginik egunkarietan. Editorialetan, behintzat, igarri da.

Dagoeneko astebete igaro da Egunkaria itxi zutenetik. Gaur ere, iritzi asko bildu ditugu han eta hemen.

  • Rafael Aguirre
  • "Iñigo Aranbarri":http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/20030227/opinion/d27opi0102.php
  • "Urtzi Barruetabeña":http://www.diario-elcorreo.es/vizcaya/edicion/prensa/noticias/Cartas_OPI_VIZ/200302/27/VIZ-OPI-209.html
  • Andoni Esparza
  • Hasier Etxeberria
  • Luzien Etxezaharreta
  • "Iñaki Ezkerra":http://www.larazon.es/noticias/noti_col07.htm
  • Carlo Frabetti
  • "Iñaki González":http://www.deia.com/27-2-2003/DeiaOpin.htm
  • "José Carlos Huerta":http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/20030227/opinion/cartas.php#001
  • "Gorka Knörr":http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/20030227/opinion/d27opi0106.php
  • Bernardo Luque
  • Diego Martiartu
  • "Joaquín Navarro":http://www.larazon.es/noticias/noti_col04.htm
  • "Javir Ortíz":http://www.javierortiz.net/zoom.html
  • Elisabete Pirris
  • "Fito Rodríguez":http://www.gara.net/orriak/P27022003/art53297.htm
  • Alfonso Sastre
  • Maite Soroa
  • Maite Ubiria
  • "Tomás Urzainqui":http://www.gara.net/orriak/P27022003/art53299.htm
Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Egunkaria Libre!

Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara.

Kasuko FAQ edo galdetegia.

 

 Nabigatu euskaraz