|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Egunkariaren itxieraren aurkako adierazpena mundu guztira zabaltzeko ekimen proposamenaIgor Leturia - Arrasate ¦ 2003-02-21 ¦ 19:05 ¦ BestelakoakEuskaldunon Egunkariaren itxierak sekulako iskanbila sortu du Euskal Herrian. Ugariak izan dira elkartasun eta protesta adierazpenak, Sustatun bertan ikus daitekeenez, aurrekaririk gabekoak. Baina ze oihartzun du honek guztiak Euskal Herritik kanpo? [ Eguneratua, 19.20: Igorrek proposatutakoaren ildotik, zenbait ekimen badoaz zabaltzen, hala-nola bannerraren hedapena, edo ingelesezko informazioaren pilatzea hemen bertan] Ezer gutxi, nire ustez. Sustatu interneten dago eta, beraz, munduko bazter guztietatik irakur daiteke, baina euskara hutsean dago. Egon badaude batzuk: Indymedia Euskal Herria webguneko berriak ingelesez ere badaude, Euskal Herria Info gunean gaztelaniaz ere badago zerbait, pentsatzen dut EITB ren ETB-Sat eta Canal Vasco n ere atzoko Teleberriko gauzak esango dituztela... BilatzaileakBaina ez da nahikoa. Zerbait gertatu dela entzuten dugunean, jende askok interneteko bilatzaile batera jotzen dugu horri buruzko informazioa bilatzeko. Baina lehenengo 20 emaitzetan behar duguna ez badugu aurkitzen, gehienok utzi egiten dugu. Beraz, informazio bat munduan zehar zabaltzeko bidea argitaratu ondoren bilatzaile bateko lehen postuetan agertzea da. Google-n Egunkaria bilatuz gero , lehenengo postuetan Euskaldunon Egunkariaren webgunea agertzen da, baina itxita dago. Hurrengo 20 emaitzen bidez ere ez dugu aurkituko itxieraren inguruko berririk edo elkartasun adierazpenik. Galiziarrak eta PrestigeEta nola lor daiteke orri bat bilatzaile bateko lehenengo postuetan agertzea? Galiziarrek badakite. Prestige-ren kasuan administrazioak izan duen erantzukizuna munduari jakinarazteko, orri bat prestatu zuten Prestige: exigimos responsabilidades dioena, eta ondoren Ciberpunk webguneak kanpaina bat bideratu zuen Google Bombing bat egiteko. Horren bidez, beraien orria Google-n Prestige bilatuz gero agertzen den bigarrena izatea lortu dute, eta gorantz darrai. Google Bombing-a zer denZer da Google Bombing hau? Google -k indexatuta dituen orrien ranking bat gordetzen du. Ranking hori nola egiten den sekretua da, baina aipatzen dute ranking-a osatzeko irizpide nagusietako bat orrira apuntatzen duten beste orrien kopurua dela. Beraz, Google Bombing baten bidez zure orria lehen postuetan azaltzeko, lortu behar dena da web orri mordo baten zure orrirako esteka jartzea. Google-k bere datubasearen hurrengo eguneratzea egitean (gehienez ere 4 aste, 4 astean behin egiten baitute) zure orria goian azalduko da. ProposamenaAtzo iradoki nuen hau lehenengo aldiz, baina Egunkariaren itxieraren berri ematen zuen notizia ren erantzun ugarien artean galdu zela uste dut, eta gainera ez zen zehatza, uste nuen Google Bombing-a egiteko jendeak klik egin behar zuela, eta ez da horrela, link bat sartu behar du bere orrian. Egin beharko genukeena hau litzateke:
Ikusten duzuenez, lan dezente eskatzen du (adierazpena prestatzea, itzultzea, eta mezua zabaltzea). Baina nire ustez merezi du horrelako zerbait abian jartzea. Merezi duela uste baduzu eta laguntzeko prest bazaude, erantzun mezu honi. Erantzun nahikoa jasoz gero, prozesua martxan jarriko dut, posta-zerrenda bat irekiz hori aurrera eramango dugunok antolatu gaitezen. Animatu eta erantzun! Egindakoak merezitako oihartzuna izan behar du munduan. Sarrik zioenez, euskara da gure territorio libre bakarra. Territorio hori itxi eta berriz ere etxeko sukaldera mugatu nahi digute. Sarri oker zegoen, internet ere bada gelditzen zaigun beste territorio libre bat, eta horren bidez lortuko dugu euskara eta Egunkaria salbatzea! Erantzunak#1. horixeok bidiaoier gorosabel larrañaga ¦ 2003-02-21 ¦ 09:48Bide zuzena hauxe dala sinisten dot. Euskalherri barruan egindako mobilizazio danak espainiar eta frantziar medioak isilaraziko dituez mediatikoki (hala era guzti be egin egingo doguz, eh?) eta beraz blokeo hori haustea derrigorrezkoa da oihartzuna egin nahi badogu. Manifak eta komunikatuak ondo dagoz, baina munduari begira egin behar dogu lan. Idea barriak behar diraz, protestak endogamikoak izan ez deitezen. #2. GOOGLErako kanpaina antolaketaGari Araolaza ¦ 2003-02-21 ¦ 10:23Hona hemen ahal den azkarren Google eta bilatzaile gehienetan Egunkariaren webgune berria azaltzeko egin beharrekoa: Zuk ere lagundu dezakezu!
Kanpainaren jarraipena hemendik egingo dugu., adi egon beraz! #3. Banerrak balio du?Zientzia.net ¦ 2003-02-21 ¦ 10:54
#4. Bannerra nola jarriIgor Leturia ¦ 2003-02-21 ¦ 11:12> Denok gara Egunkaria banerretik lotura eginez gero? Ala propio sortu behar da lotura? Prestige-koa egin zutenek diotenez, bannerra ere sar dezakezu baina bi baldintzarekin:
> Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu. Honi buruz erantzun diot Gariri, niri berdin zait bata ala bestea, baina zuk diozun bezala kanporako denez... Agian egokiena biak bultzatzea litzateke. Eta edozein modutan lehenago gauzak adostu beharko genituzke, laguntzeko prest dagoen jendearekin. Oraingoz ez gara laguntzaile gehiegi lortzen ari... #5. BiakGari Araolaza ¦ 2003-02-21 ¦ 11:22Denok gara Egunkaria banerretik lotura eginez gero? Ala propio sortu behar da lotura? Bilatzaileetarako, onena testua. Baina bannerra ere erakustea ondo dago, "pertsonentzat" :-) Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu. Bai, baina nork prestatu eta ostatatuko du testu hori? #6. Taldeak egin beharko duIgor Leturia ¦ 2003-02-21 ¦ 11:43>> Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu. > Bai, baina nork prestatu eta ostatatuko du testu hori? Prestatu, esan dudan moduan, laguntzeko prest dagoen talde bat izan beharko litzateke, oraingoz ni, zu, Zientzia.net eta Oier Gorosabelek agertu dute interesa (lanerako gogoa ere bai, espero dut). Prestatzea ez da hainbesterako lana, Kontseiluaren komunikatua hartu eta pixka bat moldatu (kanpoko jendea kontestuan jartzeko). Ni prest nengoke. Gero hori ostatatzeko toki bat Sustatu izan daiteke, uzten badigute. Ondoren kanpainara batzen den jendeak zer egin beharko lukeen azaltzen duen web orri bat prestatu eta nonbait ostatatu. Orri hori prestatzeko ere prest nago, baina ostatatzea... Agian Sustatu? Eta bukatzeko, e-mail bat prestatu kanpainaren berri emanez eta web orrian informazio gehiago duela esanez, eta e-mail hori zabaldu. Ni ere prest nago e-maila idazteko. Ikusten duzunez, komunikatua, web orria eta e-maila prestatzeko prest nago, baina talde batek aholkatu eta zuzentzea beharko nuke. Laguntza beharko nuke baita ere itzulpenentzako, ostatatzeko eta e-maila zabaltzeko, eta uste dut taldetxo batekin egin daitekeela. Baina oraingoz zain ari naiz, Kontseiluaren komunikatua jaso arte eta laguntzeko prest dagoen jende gehiago agertu arte... #7. Kanpainan bultzatu beharrekoa: elkartasun eta protesta adierazpena edo Egunkariaren webgune berria?Igor Leturia ¦ 2003-02-21 ¦ 11:03Tira, niri ez zitzaidan bururatu, agian Google-ko lehen postuetan agertzea bultzatu behar duguna ez da elkartasun eta protesta adierazpen bat, baizik eta Egunkariaren webgune berria, Garik dioen bezala. Edo biak. Baina uste dut lehenago ados jarri beharko genukeela, ez? Denboratxo bat utzi dezagun, gaurko goiza edo, ea jendeak zer erantzuten duen eta gero hasiko dugu kanpaina. Uste dut Google-n hurrengo eguneratzerako berandu gabiltzala, azkena urtarrilaren 25ean izan zen eta 4 astero egiten duenez, hurrengoa bihar izango litzateke. Tira, egia da hori gutxi gorabeherakoa dela, batzuetan 6 edo 7 aste ere tardatzen dituztela, baina horrela balitz ere denbora daukagu. Uste dut hobe dela gauzak ondo pentsatuta eta adostuta egitea, nire deiak talde bat osatu nahi zuen eta ondoren hasi guztia. Bestela, Gariren proposamenarekin aurrera joatea erabakitzen bada, gauza pare bat zehaztu nahiko nituzke:
#8. Webgunea martxan jarri dutenez...Gari Araolaza ¦ 2003-02-21 ¦ 11:26Tira, niri ez zitzaidan bururatu, agian Google-ko lehen postuetan agertzea bultzatu behar duguna ez da elkartasun eta protesta adierazpen bat, baizik eta Egunkariaren webgune berria, Garik dioen bezala. Edo biak. Bai, nik adierazpen horretan ere pentsatzen nuen, baina webgunea martxan jarri dutenez... Uste dut Google-n hurrengo eguneratzerako berandu gabiltzala, azkena urtarrilaren 25ean izan zen eta 4 astero egiten duenez, hurrengoa bihar izango litzateke. Hori ez da guztiz egia. Egunero eguneratzen diren webguneak (Sustaturen kasua) begiko ditu Googlek, eta normalean 2 egunetan eguneratzen ditu loturak Googlek. Uste dut hobe dela gauzak ondo pentsatuta eta adostuta egitea Hortan ados. #9. GARA.net-eko Elkartasunaren Txokoa, gori-gorimikel ¦ 2003-02-21 ¦ 12:07"Euskaldunon Egunkaria"ren aldeko kanpaina aitzineratzeko orduan baliabide guztiak erabili behar dira. Ideia ona izanen da interneten bidez antolatzen ari den kanpaina. Ahalegin horretan ari da, aipatu dituzun medio guzti horiekin batera, GARA.net. Gune berezia eskeitzen du "Euskaldunon Egunkaria"ren itxiera dela eta. Bertan, informazioa, argazkiak.. eta gori-gori dagoen Elkartasunaren Txokoa. Ehundik gorako mezu jaso dituzte lehenengo zortzi ordutan. Pentsa! Bestalde, gune horretan sustatu, indymedia, argia, euskalerria.info, eta beste hainbeste sitioen estekak sartzen dituzte. Aurrera! Denok gara Egunkaria! #10. Ingelesez informatu nahian web osoanLuistxo ¦ 2003-02-21 ¦ 13:18Aupa Igor eta kuadrilla. Sustatu-n sortu dugu orri bat: www.sustatu.com/english/egunkaria eta horrekin batera mezu-hari bat zabaldu dugu ingelesez (erdaraz estreinakoz hemen!) gaiari buruzko ingelesezko informazioa biltzeko. Google-k detektatuko duen? ez dakit. Nire esperantza da Egunkaria + newspaper, Egunkaria + english eta halako bilaketa batzuetan ager daitekeela egun batzuk barru... Baina beharbada huts ere egingo dugu, ez dago jakiterik. Google-n Horren oinarria den Aurki bilatzaileko atala eguneratu dut: Eta Open Directory ere eguneratua dago: Eta espero dut egun batzuk barru horko loturak ere irakurriko dituela Googlek... baina akaso igaroko dira 2 egun, akaso 10 eta akaso hilabete. ---- Mesedez, Igor, lortu ingelesezko Kontseiluaren materiala edo besterik... eta hari horretan kargatu edo bialdu Luistxori. #11. Kanpainari buruz informatzeko orriaIgor Leturia ¦ 2003-02-22 ¦ 09:38> Sustatu-n sortu dugu orri bat: www.sustatu.com/english/egunkaria eta horrekin batera mezu-hari bat zabaldu dugu ingelesez (erdaraz estreinakoz hemen!) gaiari buruzko ingelesezko informazioa biltzeko. Orria nire ustez oso ongi dago, kanpaina Google-n orri hori promozionatzeko egin beharko litzateke nire ustez. Jendeak kanpaina nola bultza dezakeen azaltzen duen orri bat prestatuko dut gaur bertan ahal badut, hiru (edo lau) hizkuntzatan. Sustatun argitaratzea izango nuke, ez? Eta gero e-mailing bat egin beharko genuke munduari horren berri emateko. Saiatuko naiz mail hori ere prestatzen. #12. Beste hizkuntzak?Igor Leturia ¦ 2003-02-22 ¦ 09:50> Sustatu-n sortu dugu orri bat: www.sustatu.com/english/egunkaria eta horrekin batera mezu-hari bat zabaldu dugu ingelesez (erdaraz estreinakoz hemen!) gaiari buruzko ingelesezko informazioa biltzeko. Beste hizkuntza batzuetan (gaztelania, frantsesa, alemaniera...) jartzerik ere egongo al litzateke? #13. Kanpainako web orrien proposamenaIgor Leturia ¦ 2003-02-22 ¦ 11:58Zuk egindako orri horretarako linkak promozionatzeko kanpaina azaltzen duten orriak prestatu ditut. Bukaeran jarri ditut, zuen aportazioak eta zuzenketak jasotzeko. Batez ere frantsesezkoak zuzenketa nahikoa beharko ditu, ari naiz iparraldeko lagun batekin kontaktatzen zuzen diezadan. Nire ustez, orri horiek http://www.sustatu.com/english/egunkaria-campaign, http://www.sustatu.com/euskara/egunkaria-kanpaina, http://www.sustatu.com/castellano/egunkaria-campaña eta http://www.sustatu.com/francais/egunkaria-campagne helbideetan sartu beharko lirateke, goian beraien arteko linkak dituztela (horiek ez ditut jarri behin-betiko helbideak ez nekizkielako). Agian alemanezko bat ere ez legoke gaizki, baina nik ezin dut hori egin ez baitakit alemanez. Bestalde, promozionatzen ari garen orria ere (http://www.sustatu.com/english/egunkaria) beste hizkuntza horietan jarriko nuke, hauek ere beraien arteko linkekin eta goikoen helbideekin baina -tik aurrerakoa gabe. Eta bukatzeko, orri horretan agian komeniko litzateke esatea Euskal Herriko kultur-eragile, sindikatu eta alderdi politiko gehienak ez daudela ados itxierarekin, Kontseiluaren komunikatuarekin batera (oraindik lortu ez dudana). Orriok publikatu ostean, jende guztiaren artean zabaltzeko e-mail eleanitz bat prestatu beharko litzateke. Hasiko naiz horrekin. Hauek izango lirateke orriak: EUSKARAZEgunkariaren itxiera salatzeko kanpaina Egunkariaren itxiera internet bidez nazioartean salatzeko kanpaina bat abian jarri da. Egunkariaren itxiera salatzen duen orri bat prestatu dugu ingelesez hemen , eta helburua orri hori eta Egunkariaren webgune berria Google-n Egunkaria bilatzean lehenengo postuetan agertzea da. Baina horretarako jende askoren laguntza behar dugu, zurea ere bai. Zer egin kanpaina laguntzeko?
Ea guztion artean Egunkariarekin egindako injustizia nazioartean zabaltzen dugun! INGELESEZCampaign to denounce the closing of Egunkaria We are promoting a campaign to denounce the closing of Egunkaria through internet to the whole world. We have published a web page denouncing the closing of Egunkaria here , and our goal is to make this page and "Egunkaria´s new site":http://www.egunero.info be in a leading place when you search Egunkaria in Google . But to achieve this we need many people´s help, including yours. What can you do to help the campaign?
Let's make the injustice done to Egunkaria known to the whole world! GAZTELANIAZCampaña para denunciar el cierre de Egunkaria Hemos puesto en marcha una campaña para denunciar el cierre de Egunkaria en todo el mundo por medio de internet. Hemos preparado una página en inglés que denuncia el cierre de Egunkaria aquí , y el objetivo es conseguir que esta página y el nuevo site de Egukaria sean los primeros en aparecer al buscar Egunkariaen Google . Pero para ello necesitamos la ayuda de mucha gente, también la tuya. ¿Qué puedo hacer para ayudar la campaña?
Consigamos entre todos que la injusticia cometida con Egunkaria se conozca en todo el mundo! FRANTSESEZCampagne pour dénoncer la fermeture d´Egunkaria On a mis en marche une campagne pour dénoncer la fermeture d´Egunkaria dans tout le monde à travers d´internet. On a preparé une page web qui dénonce la fermeture d´Egunkaria ici , et le but est de faire cette page et "le nouveau site d´Egunkaria":http://www.egunero.info les premières qui apparaissent quand on cherche Egunkaria à Google . Mais por atteindre ce but, on a besoin de l´aide de tous, la tien aussi. Qu´est-ce qu´on peut faire pour aider la campagne?
Faisons l´injustice commis contre Egunkaria connue dans tout le monde! #14. Beste ekintza batirungoa ¦ 2003-02-21 ¦ 15:48Beste ekintza bat proposatzen dut: interneten bitartez munduko egunkarietara e-mailak bidali gertatutakoa adieraziz eta notiziak oihartzuna izan dezan medio horietan. Arazoa: egunkari batzuk ez dituzte e-mailak onartzen, eta bertako formularioak bete behar dira, datu guztiak emanez. Aupa ea denon artean eskandalu hau zabaltzen dugun bazter guztietara #15. EIZIEren webgunean,Asto Rider ¦ 2003-02-21 ¦ 18:23EIZIE itzultzaileen elkartearen orrian sartu naiz oraintxe, eta ikusi dut "Elkartasunezko klik bat" jarri dutela webgunean sartzeko, Susa-koen antzera. Jakina, itzultzaileak direnez lau hizkuntzatan jarri dute (euskaraz, gazteleraz frantsesez eta ingelesez). Pentsatzekoa da itzultzaile elkarte bateko webgunera mundu zabaletik etorriko dela jendea, beraz agian ikusiko dute mezu hori. #16. Ni prest ekimenean parte hartzeko, baina piperrik ez dizuet ulertu.Itziar ¦ 2003-02-21 ¦ 19:29> Euskaldunon Egunkariaren itxierak sekulako iskanbila sortu du Euskal Herrian. Ugariak izan dira elkartasun eta protesta adierazpenak, Sustatun bertan ikus daitekeenez, aurrekaririk gabekoak. Baina ze oihartzun du honek guztiak Euskal Herritik kanpo? #17. Internet bombingana morales eta koldo garai ¦ 2003-02-22 ¦ 13:04>> Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoBestelakoak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|