Itzuli artikulura Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Euskaldunon egunkaria, garçonen astakeria
2003-02-20 ¦ 10:49 ¦ Haritz Rodriguez ¦ Sustatu ¦ Bestelakoak
Lehenik eta behin nire elkartasun osoa Euskaldunon Egunkariko langile guziei, eta atxilotuei bereziki.
Aipatu, halaber, Egunkaria ez ezik inguruko beste zenbait proiektu ere bertan behera geratu direla (oraingoz, bederen), hala nola www.euskalerria.org guneko e-posta zerbitzua, zeinetan askok eta askok geure emaila baikenuen.
Urtetako lana suntsitu nahi dute, eta ia begiak malkoz josiak dauzkagun honetan, ukabilarekin ttantta eta mukiak alboratu eta aurrera egitea premiazkoa da, nola edo hala. Egia esan, ez du nere mingainak (ezta nere tekla gaineko hatzek) dantzarako gogo handirik, lau hitz hauek balio bezate beraz nere amorru eta minak azaltzeko. Besterik ez.
Haitz Rodriguez (kazetaria)
