|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bete dut hirugarren zikloa, kimioterapianJoxe Aranzabal ¦ 2002-12-30 ¦ 11:36 ¦ osasunaErdilanetan nago, kimioterapiari dagokionez, joan den astean amaitu nuen-eta hirugarren zikloa. Potolotu egin naiz, zenbaiten iritziz guapotu, eta oraingoz polito igaro ditut Gabonak. Azkenean bete dut hirugarren zikloa kimioterapian. Hiru aste berandu. Edo hobeto esateko, uste baino hiru aste geroago. Izan ere, hemen ez dago egutegi zorrotzik jartzerik: urratsak egiten dira gorputzak zelan erantzuten duen, ez lehenago ez geroago. Eta nire kasuan, gorputzak esan zien medikuei defentsak baxu nituela, leukozitoak eskas. Ondorioz, hiru aldiz bidali ninduten etxera, globulu zuri gehiago egitera. Medikuek badakite ziklo bati ekin aurretik gorputzak eduki behar duela gutxieneko leukozito kopuru bat, osterantzean kimioak hainbeste jaisten ditu globulu zuriak, non gaixoak arrisku handia izan bailezake edozein gaixotasun harrapatzeko. Niri, berriz, harrigarria egin zait hainbeste atzerapen, ondo sentitzen nintzen eta. Medikuak eurak ere apur bat harrituta zeuden nire kasuan, ikusita zein leukozito gutxirekin geratu nintzen bigarren zikloaren ostean. Haien iritziz, kimioak eragin izugarria izan du nire organismoan. Eta iraunkorra. Geroaro, bigarren aldiz kendu zidatenean muin zati bat aztertzeko, konturatu ziren oraindik ere linfozitoak ditudala muinaren barruan —hau da, izaki gaiztoak— eta horrek zerikusirik izan lezakeela nire errekuperazio motelean, defentsak sortzeko orduan. Hiru egun anbulatorioan Atzerapenak atzerapen, abenduaren 18an hasi nintzen hirugarren zikloa hartzen, baina oraingo honetan ospitaleratu barik. Egunero etxera itzultzen nintzen, kimioa hartu eta gero. Goizeko hamaiketan hasi eta arratsaldeko hirurak arte han egoten nintzen, makinari lotuta. Batzuetan besteei begiratzen, gehienetan irakurtzen, edo Begorekin hitz egiten. Aurreko zikloetan ez bezala, hirugarren honetan larrigura apur bat sentitu dut kimioa hartzen ari nintzen egunetan. Osagileak esan zidan normala izango dela, aurretik bi ziklo igaro ditudalako. Ez da ezer gogorrik izan, baina bai diferentea. Hirugarren egunean, “Aupa Joxe!” saio bat egin nuen hantxe bertan, relax saio bat, eta joan egin zitzaidan larrigura. Gabonak Oraingo honetan apenas igarri dut beheraldirik zikloaren ostean eta horrek aukera eman dit ondo ospatzeko Gabonetako jaiak. Kimioa amaitu nuen egun berean afaritxo bat egin nuen Sustatuko zenbait lagunekin Elorrion. Eta hogeita bian ere Arrasaten izan nintzen, Santo Tomas eguna ospatzen: aspaldiko lagunak agurtu, zertxobatzuk erosi eta arrebarenean bazkaltzen. Hogeita hiruan izan nuen egunik motelena, eta Gabon Gabeko afarian izan nuen zorabio txikia: hasi nintzen zizka-mizkak jaten eta, bat-batean, zorabioa etorri zitzaidan. Ez nuen besterik afaldu, baina bukaeran kamamila edan eta hark ekarri ninduen nire onera. Besterik ez. Itxura eta sineskeriak Gaixotu nintzenean baino hiruzpalau kilo gehiago dauzkat, nahiz eta, medikuak esanda, gutxienez kilo bat galdu dudan barea bere onera itzultzearekin batera. Gerrian igartzen dut, eta aurpegian. Hainbat jendek esan dit mejoratu egin naizela, eta guapotu. Egunero joaten naiz paseatzera, baina argi dago giharrak moteldu egin zaizkidala. Kostatuko zait berriro lasterkan hastea; poliki-poliki hasi beharko naiz. Nire minbizia dela eta, bizi izan dut, bai, sineskeria moduko bat nire inguruan. Hainbat jendek nire buru gainetik pasatu izan ditu loteria txartelak, gaixorik egonda, zorte ona emango nielakoan. Nire partetik, uzten nien erritoa betetzen, tokatzekotan afaritxo bat egokituko zitzaidalakoan, baina… Ez dugu ikasiko zoririk onena gure baitan daramagula. Zorionak eta Urteberri on! Nahi baduzu irakurri nire minbiziaren inguruan Sustatun argitaratu ditudan aurreko artikuluak, hementxe dituzu. Klik egin testuaren gainean eta irakurri.
Erantzunak#1. Nire desiorik onenak 2003rakoIñaki Sarriugarte ¦ 2002-12-30 ¦ 20:372002. urtea amaitzear dugun honetan har itzazu nire desiorik onenak datorren urterako. Ea urte berriak osasun betea dakarkizun. Eutsi laguna! #2. Urte zaharra utzi eta berriari eutsiAlber ¦ 2002-12-31 ¦ 02:19Kaixo Joxe, #3. Aurrera Joxe!bertoko ¦ 2002-12-31 ¦ 20:18
#4. URTE BERRI ON, JOXE!!!!!!!!!!!!!Gurutze Irizar ¦ 2002-12-31 ¦ 20:33Urtea bukatu da, eta zer opa datorrenerako? Indarra, orain arte bezala, eta besarkada handi batez ZORIONAK zaren bezalakoa izateagaitik eta bai Bego, bai Miren eta bai zuretzak muxu asko eta URTE BERRI ON!!!!!!!!!!!!!! #5. eutsi goiari Joxe!arantza ugarte ¦ 2003-01-07 ¦ 11:07Aupa Joxe Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|