Teknologia albisteak
2

Ataramiñe aurkeztu da, euskal errepresaliatu politikoen literatur koadernoa

Erabiltzailearen aurpegia
Ataramiñe - areatza@euskalerria.org
2002-12-04 : 09:12

Atzo aurkeztu zen Ataramiñe, euskal preso eta iheslari politikoen literatur koadernoa.
22 preso eta iheslariren orotariko literatur emaitza oparoa biltzen du Ataramiñek 160 orrialdeko testigantzan; poesia, ipuinak, bertsoak, filme baterako gidoia, errekurtsoak, errelatoak, marrazkiak...Zerbait kontatu beharraren ondorioz sorturiko lanotan, gartzelaldian eta sasian bizitzearen latzak, gabeziak eta malurak batzen dira, ororen gaindi gizaki direnen aldarriak.

Egileek eurek sormenerako dituzten galazo eta mugen gainetik baturiko literatur uzta dugu Ataramiñe. Izan ere, Espainiako zein Frantziako espetxeetan preso dauden eta sasian edo hilik dauden euskaldunen lanak dira Atarmiñe literatur koadernoaren mamia.
Atzo egin zen Bilboko La Boltsa aretoan jendaurreko lehen aurkezpena eta bigarrena Iurretako lanbide-eskolan izango da datorren barikuan, hilak 6.

Mitxel Sarasketa, Jon Etxeandia eta Mikel Ayllon preso ohiek eta Laura Mintegi irakasle eta idazleak izan ziren Ataramiñeri buruzko zehaztasunak eman zituztenak.

Ataramiñek gutxienez urtean behineko aldizkakotasuna izango duela nabarmendu zuen Sarasketak baina preso eta iheslarien euren sormen lanak baldintzatuko argitalpena, urtean bi ale ere ateratzea baztertzen ez dutelarik. Lagun askoren lanari esker bilduriko emaitza dela nabarmendu zuen Jon Etxeandiak eta batez ere egileei eurei eta senideei eman zizkien eskerrak, lanok batzeko aukera emateagatik.

Laura Mintegik lanon balio literarioa aztertu zuen eta batez ere egoera extremoan bizi direnen egileen sormenerako gaitasuna goraipatu zuen. "Ausentziaren etengabeko presentzia" baten testigantza eta oroimenaren ainguratzat jo zituen lanok Mintegik.

Durangoko azokan Askatasunaren estandean egongo da salgai ordutik aurrera bide alternatiboak bilatuko dituztela azaldu zuen Mitxel Sarasketak baina lasai egoteko, gura duenak eskura izango baitu beti.

Erantzunak

Irati
2002-12-04 : 16:44

Zorionak lehenik eta behin talde horretako kideei, lan ona egin egin duzuelako.

Jende honek kartzelan egiten duen lana beste edozein idazlek egiten duen bezain ona da, eta beraien lanek argia ikus dezaten bide egokia da.

Jakina da gaur egun bizi dugun egoeran oso zail daukatela presoek beraien lanak argitaratzea eta horrela behintzat beraiek egindako lanen berri jakin ahal izango dugu besteok.

Besterik gabe, ea ale asko saltzen diren eta jarraitu lanean!

Ataramiñe
2002-12-05 : 17:11

Ataramiñe Durangon aurkeztuko da abenduaren 6an, Durangoko institutoan


Ataramiñe Durangon aurkeztuko da abenduaren 6an, Durangoko institutoan


Astelehenean senideekin batera Bilbon egindako aurkezpenaren ostean Ataramiñe Durangon aurkeztuko da. Durangoko institutoan izango da, bihar abenduak 6, goizeko 10:30etan. Liburua aurkezteaz gain, Jon Etxeandia, Mitxel Sarasketa, Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendik gartzelako literaturaz berba egingo dute. Ordurako Ataramiñe azokan egongo da salgai, Askatasunaren estandean.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago