|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Amodiozko gutunak eta sakeleko telefono bidezko maitasun mezuakJardun Elkartea - Bergarako Jardun Elkartea ¦ 2002-11-27 ¦ 10:20 ¦ kulturaAbian da dagoeneko Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen amodiozko gutunen lehiaketa. Sari erakargarriez gain aurtengo edizioak badauka berrikuntza bat: sakeleko telefono bidezko maitasun mezuen lehiaketa ere antolatu dugu. Bi epaimahai izango ditu lehiaketak: epaimahai gaztea, Bergarako Ertaineko ikastetxe ezberdinetako ikaslez osatutakoa; eta epaimahai nagusia, literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatzen dutena: aurtengoan honakoak ditugu: Bertol Arrieta (iazko irabazlea), Iban Zaldua (idazlea), Jabier Muguruza (kantaria) eta Sustrai Colina (bertsolaria). Hona hemen bi lehiaketen oinarriak: (Argibiderik edo lehiaketari buruzko informaziorik behar izanez gero, deitu 606526810 telefonora) AMODIOZKO GUTUNEN XI. BERRIGARA LEHIAKETAOinarriak 1-Lehiaketa honetan 1988.ean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake. 2-Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. 3-Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein makinaz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzeera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. Lanak e-mailez bidali ahal izango dira. 4-Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat bakarrik. Egilearen datuak ( izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema ) sobre itxi batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. E-mailez bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, "gutuna" izenarekin eta egilearen datuak, "egilea" izena duen beste fitxategi batean. 5-Lanak ( orijinala eta hiru kopia ) eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre handiago baten sartuta, honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XI. Berrigara Lehiaketa Horretarako azken eguna 2003ko urtarrilaren 8a izango da. 6-Sariak honako hauek izango dira:
7-Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, Zabalotegi Aretoan , arratsaldeko 19etan. 8-Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz. 9-Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Irakurle gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako Ertainetako ikastetxe ezberdinetako ikaslez osatua egongo da. SAKELEKO TELEFONO BIDEZKO MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA1-Pertsona bakoitzak ezingo du mezu bat baino gehiago bidali. 2-Mezuaren ostean telefono mugikorraren zenbakia eta adina jarri beharko da. 3-Mezuak jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era. 4-Mezuak jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute. 5-Mezuak honako edozein telefono zenbakitara bidali beharko dira: 652729435 edo 605712469 6-Epaimahaikide Gazteek emango duen saria izango da: 90,15 euro + sorpresa Erantzunak#1. Zorionak Jardun, eta eskerrik asko!Luistxo ¦ 2002-11-27 ¦ 10:54Iazko bronkaren ondoren, aurten ez da derrigor MS Word fitxategirik bidali behar e-postaz parte hartzekotan lehiaketa honetan. Detaile bat da. Batzuei ņimiņoa irudituko zaie, baina ez, pisuzkoa da. Garrantzitsua eta onerako izan da zuzenketa hau. Eta SMS bidezko lehiaketarena ere, asmakuntza ona! Beste lehiaketara ere orain "fitxategia" bidal daitekeen, formatu zehatz baten betebeharretara makurtu beharrik gabe, akaso animatuko da baten bat maitasunezko powerpoint bat bidaltzera :-) Hori ere ikustekoa (proiektatzekoa!) litzateke. Animo Jardun! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|