|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Idazkuntza eta itzulpengintza ikastaroaeditorea - Sustatu (UEUtik bidalia) ¦ 2002-11-14 ¦ 10:00 ¦ hizkuntzaEuskara sakontzen laguntzen duen ikastaroa antolatu da. Zuzen eta egoki idazteko eta itzultzeko da ikastaroa. Beraz, horretarako beharrezko diren ortografia, morfosintaxia, lexikoa, idazkuntza-teknikak, testologia eta traduktologiako hasi-masiak eskainiko ditu era teoriko-praktikoan. NORENTZATLanbidez nahiz zaletasunez idazteko premia izan eta EGA titulua edo maila bereko ezagutza duen edonori zuzendurik dago: argitaletxeetako zuzentzaileak, unibertsitate-irakasleak, goi-mailako ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleak, euskaltegietako irakasleak, Hezkuntzako maisu-maistra eta irakasleak, aldizkari eta egunkarietako idazleak, esatariak, itzultzaileak, idazkariak, filologoak, politikariak… EGITARAUAIkastaroak ardatz nagusi hauek ditu:
Lehenengo zikloa: Idazkuntzaren oinarriak SARRERA-HITZALDIA: Xabier Mendiguren Iraupena:
Bigarren zikloa: Idazteko eta itzultzeko teknikak KONTSULTA-BIDEAK: Hiztegiak eta Ordenagailu bidezkoa.
Xabier Mendiguren eta Gotzon Egia Iraupena:
Erantzunak#2. Kokapen zehatzaeditorea ¦ 2002-11-18 ¦ 10:32Tokia aipatu gabe geratzea ere... UEUko ikastetxe Nagusian izango da, Isasi-Markeskoa Jauretxean, Eibarren. Hemen aurkituko duzu plano eta guzti, kokapen zehatza #3. klase presentzialetara ezin bada etorri?Amaia Bilbao Larrauri ¦ 2007-03-27 ¦ 08:57KAixo: #4. berriz antolatuko daKarmele ¦ 2003-10-03 ¦ 08:25Ikastaro hau berriz ere antolatuko den jakin gura nuke. 1. zikloa, jakina, hortik hasi behar da-eta. #5. Idazkuntza eta itzulpengintza ikastaroaElizabete Manterola ¦ 2004-01-11 ¦ 12:29Egunon #6. Aurten ere antolatuko da?Jose ¦ 2004-04-05 ¦ 10:38>Oso interesgarria iruditu zait berria eta jakin nahi dut ea aurten ere antolatuko den ikastaro hau, eskerrik asko. Euskara sakontzen laguntzen duen ikastaroa antolatu da. Zuzen eta egoki idazteko eta itzultzeko da ikastaroa. Beraz, horretarako beharrezko diren ortografia, morfosintaxia, lexikoa, idazkuntza-teknikak, testologia eta traduktologiako hasi-masiak eskainiko ditu era teoriko-praktikoan.
> NORENTZAT
>
> Lanbidez nahiz zaletasunez idazteko premia izan eta EGA titulua edo maila bereko ezagutza duen edonori zuzendurik dago: argitaletxeetako zuzentzaileak, unibertsitate-irakasleak, goi-mailako ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleak, euskaltegietako irakasleak, Hezkuntzako maisu-maistra eta irakasleak, aldizkari eta egunkarietako idazleak, esatariak, itzultzaileak, idazkariak, filologoak, politikariak…
>
>
> EGITARAUA
>
> Ikastaroak ardatz nagusi hauek ditu:
>
> - a) Hizkuntz Kalitaterako Oinarriak. Lau atal nagusitan banatua. Araua: Azken urteotan euskara baturako eman diren arau eta gomendioak aztertuko dira, bai eta zenbait konbentzio ere. Puntuazioa: Zeinu guztien erabilera ohikoenak, arazoak eta aukerak ikusiko dira. Argitasuna: Esaldien ulermena eragozten edo zailtzen duten arrazoiak jorratuko dira, batez ere sintaxizkoak. Aberaskuntza: Lexikoa zabaltzeko bideak ikusiko dira.
>
> - b) Ahoskera eta Prosodia. Ahozko adierazpidearen hizkuntz ezaugarriak azaldu eta landuko dira: lege fonetikoak, azentua, intonazioa eta intentzioak.
>
> - c) Idazkuntza-teknikak. Lehen urrats batean, testuaren kalitatea bermatzen duten alderdiak aztertu eta erabiltzen irakatsiko da: egokitasuna, koherentzia, kohesioa. Bigarrenean, berriz, paragrafoak garatu eta testu osoak sortzeko teknika lagungarriak landuko dira.
>
> - d) Itzulpengintzaren hasi-masiak. Eguneroko jardueran ikasleak euskaratu edo gaztelaniaratu behar izaten dituen testu-mota ohikoenen itzulpen gidatua egiten lagundu eta horretarako behar diren teknika eta ezaguera teorikoen azalpena emango da.
>
> - e) Kontsulta-bideak: Idaztean nahiz itzultzean erabil daitekeen material lagungarriaren berri emango da: ohiko hiztegiak, hiztegi elektronikoak, gramatikak, datutegiak…
> IDAZKUNTZA ETA ITZULPENGINTZA ikastaroa
>
> Lehenengo zikloa: Idazkuntzaren oinarriak
>
> SARRERA-HITZALDIA: Xabier Mendiguren Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|