|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Berri onak: tratamendua aldatu didateJoxe Aranzabal ¦ 2002-11-05 ¦ 09:19 ¦ osasunaJakin izan dut, azkenean, zein den nire minbiziaren behin betiko abizena: linfoma folikularra. Zorioneko nago, zeren aurkikuntza honi esker, nire tratamendua bigunagoa izango baita orain artekoa baino. Eta erosoagoa. Joan den asteko astelehenean esan zidan medikuak: “Joxe, orain arte ez genekien zein linfoma mota zenuen, Manttle linfoma ala linfoma folikularra. Guk uste genuen lehenengoa izango zenuela, eta horren arabera hasi ginen tratamenduarekin, behin betiko emaitzak iritsi bitartean, berak eskatzen baitu tratamendurik gogorrena. Baina azkenean iritsi da diagnosi zehatza eta honek dio linfoma folikularra duzula. Horrek esan nahi du, printzipioz, behar izango duzula tratamendu bigunagoa. Beraz, zorioneko zaude”. Begori eta bioi piztu egin zitzaigun aurpegia. Berrogeita zazpi egun igaroak ziren irailaren 11n iritsi ginenetik Galdakaoko Ospitalera eta azkenean bagenekien zer nuen. Antza denez, nire kasuan, dezente kostatu zaie diagnosi zehatzera iristea, ez delako erabat linfoma garbia alde batera edo bestera: linfoma folikularra da, baina baditu Manttle linfomaren ezaugarri dezente. “Honek esan nahi du —jarraitu zuen Ojanguren doktoreak— modu enpirikoan jarraitu behar dugula zure tratamendua. Printzipioz linfoma folikularrari dagokiona emango dizugu, baina baliteke aurrerago, zure gorputzak nola erantzuten duen, osatu behar izatea. Bilatu behar dugu alternatibarik eraginkorrena eta toxikotasun txikiena duena zuretzat”. Ondorioak tratamenduan Aurkikuntza honek ondorio dezente izan lezake nire tratamenduan. Hona hemen zenbait:
Bukatu dut bigarren zikloa kimioterapian Bi astebete atzeratu da bigarren zikloa kimioterapia hartzeko, bietan leukozito gutxi nuelako, hau da, defentsak baxu nituelako. Hasieran harrituta geratu ginen, baina harrezkero jakin izan dugu askotan gertatzen dela gaixoa etxera joan behar izatea kimioa hartu barik, harik eta leukozito kopuru nahikoa hartzen duen arte. Bigarren ziklo hau bigunagoa izan da: egun gutxiago alde batetik, eta sendagaiak ere eramangarriagoak.
Nahi baduzu irakurri nire minbiziaren inguruan Sustatun argitaratu ditudan aurreko artikuluak, hementxe dituzu. Klik egin testuaren gainean eta irakurri.
Erantzunak#1. Pozten nok, bene-benetan!Estepan ¦ 2002-11-05 ¦ 13:14Bene-benetan pozten nok! Jarraitzen dok Aupa Joxe saioekin? Ea noiz egoten garen. Ondo izan. #2. ErabilpenaRikar Gartzia ¦ 2002-11-05 ¦ 13:26Barkatu, zure eskutitzak nire ikasleekin erabili ditut. Orain dela bi aste "burusoil baten memoriak" eta "nola kontatu alabari", AEO klasean irakurri ondoren haiek lagun bati idatzi behar zioten minbiziak jota zeudela gutun baten bidez. Batzuk oso politak izan dira. #3. Ikasleen idatziak...editorea ¦ 2002-11-07 ¦ 08:58> Barkatu, zure eskutitzak nire ikasleekin erabili ditut. Batzuk oso politak izan dira. #4. ZORIONAK JOXE!!!!!Gurutze Irizar ¦ 2002-11-09 ¦ 15:01Berri onak benetan Joxé, eta pozten gea. Ikusten doala argia pixkanaka pixkanaka...... #5. Pozik barren barrenetikAlber ¦ 2002-12-06 ¦ 02:15Gabon Joxe. Aspaldian ez diat hire berririk izan. Neu egon nauk deskonektatuta eta behar nian hire berri jakitea. Ikusten juat gero eta hobeto doiala dana eta poz haundia hartu juat. Egun hauetan beste arrazoi bategatik gogoratu nok hirekin. Orain dela 10 urte egon ginttuan elkarrekin Barren dela eta Elgetan afari baten inguruan. Ales, Imanol eta nik goguan jaukagu egun hura. Mikel ere hirekin zuan egun hartan. Bi aste barru Barrenek 10 urte beteko jittuk. Hiri esker Barren astekari bezala jaio zuan. Miren baino zahartxuagoa duk gure Barren eta ospakizunetan gure artean egongo haiz. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|