Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ussía, MCC eta garbiketa etnikoa

Dick Turpin ¦ 2002-10-23 ¦ 16:49 ¦ bestelakoak

Alfonso Ussíak iritzi artikulu bat idatzi zuen atzo, non lotzen zituen MCC eta Eroski garbiketa etnikoa egiten duten taldeekin eta ETAren aldeko publizitatearekin. Ussíaren liburuak salgai daude Eroskin bertan, liburu salduenen artean.

Publizitatea

Lehen horrelako iritziak sinatzailerik gabe agertzen ziren, inork gutxik irakurtzen zituen hedabideetan. Orain, berriz, edonon ager daitezke, baina batez ere Espainiako gobernuaren aldeko hedabideetan.

Adibide bat jartzeagatik, hona hemen "Alfonso Ussía":http://ssl.canalpyme.com/pedicionesb/ASPS/fichaautor.asp?codautor=291 idazle espainiarrak atzo idatzi zuen iritzi artikulua ABC egunkarian. “Gezurra” du izena artikuluak eta bertan hainbat baieztapen egiten ditu, hemendik aurrera asko entzungo ditugunak:

  1. Ibarretxeren “txapuza” gauzatuko balitz, nazio berria berehala eroriko litzateke miseria gorrian.
  2. Banku handiek —BBVAk alegia— Madrilera eramango lituzkete beren egoitzak. Gauza bera egingo lukete zenbait enpresak, Iberdrolak eta Petronorrek kasu.
  3. Euskadi independenteak berehala utziko luke Europako Batasuna.
  4. Araba kanpoan geratuko litzateke Euskadi delakotik.

Eztenkada MCCri

Baina ez da hor geratzen iritzi artikulua. Jarraian, sekulakoak eta bost esaten ditu Euskal Herriko kooperatiba taldearen kontra. Hona hemen Ussíaren hitzak, bere hizkuntzan:

“El grupo "Mondragón":http://www.mondragon.mcc.es/euskera/menu_eus.html, poderosísimo, con su Eroski a la cabeza —la red de supermercados que gana dinero en todo el territorio español para después invertirlo en publicidad en Gara y otros medios afines a la depuración étnica—, quedaría como el gran grupo económico vasco. Pero sin su implantación en el resto de España y ajeno al mercado europeo, ¿qué sería del oscuro conjunto empresarial nacionalista? ¿Cómo sobrevivir en una sociedad arruinada? Claro, que siempre vuelvo a lo mismo. La figuración es irrealizable, y el grupo ‘Mondragón’ —con ‘Eroski’ a la cabeza— seguirá como lo que es, hasta que sus habituales y fieles clientes de las provincias españolas no vascas comprendan que un porcentaje del dinero que ellos pagan para adquirir una lata de anchoas en el supermercado es invertido en publicidad proetarra”.

Ikuskizun dago zer egingo duten kooperatibetako arduradunek: isildu, orain arte bezala, eta itxaron ekaitza baretu arte, ala iraintzaileak auzitara eraman. Bitartean, nahi duenak Alfonso Ussíaren azken liburua erosi, Eroskin bertan izango du salgai, liburu salduenen artean.

Erantzunak

#1. Euskal futbol talde batzuen kontra ere bai

Luistxo ¦ 2002-10-24 ¦ 11:28

Kanpaina hau berpiztu dela Libertad Digital webgune neofaxistan ere ikusi nuen asteburuan. MCCz gain, euskal futbol talde batzuk ere jarri dituzte jomugan: Athletic, Osasuna, eta SD Eibar.

Esaldo gogoangarri bat:

*Además de estos dos equipos, la hinchada de otro de Segunda División como el Eibar también siembra el pánico en Ipurúa. Esta localidad guipuzcoana, una de las vascas en las que más acólitos hay de Batasuna, se ha denominado, precisamente por eso, ciudad sin ley.*

Artikulu osoa hemen

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz