|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eskerrik asko denoi ospitaletik!Joxe Aranzabal ¦ 2002-09-20 ¦ 15:42 ¦ osasunaPozik hartu ditut zuen erantzunak, bai horixe! Zatika iritsi zaizkit ospitalera, Begok berak eta beste lagun batzuek ekarrita. Ez dakizue ondo nola gozatu didaten bihotza! Bidali didazue elkartasuna, kemena eta maitasuna, eta nik neure egin ditut. Erakutsi didazue bihotzetik hitz egiten denean badakigula erantzuten, baita horretarako teknologia berriak erabili behar badira ere. Oharkabean ia, konturatu gara familia moduko bat antolatu dela Sustaturen inguruan. Eta horri esker, lehen baino hurbilago sentitzen gara. Mila esker! Aste honetan analisi eta miaketa gehiago egin dizkidate. Ezker besoan ere egin didate ebakuntza txiki bat: kaxa txiki bat jarri azalpean, ezker besoaren eskumuturra eta ukondoaren artean, eta handik sartu plastikozko hodi bat, bihotzeraino doana. Hemendik aurrera, eta tratamenduak irauten duen bitartean, hodi horretatik sartuko dizkidate kimioa eta gainerako botikak, zainak honda ez daitezen. Datorren astelehenean hasiko naiz kimioterapia hartzen. Aste osoa igaroko dut ospitalean. Ondoren, hiru bat aste egingo ditut etxean. Eta horrela beste hiru bat aldiz. Tratamendua amaitzeko egingo didate auto transplante bat, nire hezur muinarena. Kontatuko dizuet. Gogorik baduzue, behintzat, Sustatun idatziko dut, noiz edo behin, esperientzia honen berri. Eta gustu baduzue, segituko dugu hitz egiten, orain arte bezala. Akaso honen ostean denok ere garbiago ulertuko dugu zer den minbizia edukitzea eta ez diogu hainbeseko beldurrik izango. Mila esker idatzi duzuen guztioi eta baita idazteko indarrik aurkitu ez duzuenoi ere. Maite zaituztet! Erantzunak#1. Esperientzia Interneten kontatzenLuistxo ¦ 2002-09-20 ¦ 16:01> Pozik hartu ditut zuen erantzunak, bai horixe! > Kontatuko dizuet. Gogorik baduzue, behintzat, Sustatun idatziko dut, noiz edo behin, esperientzia honen berri. Eta gustu baduzue, segituko dugu hitz egiten, orain arte bezala. Bueno, okurritu ere ez zait egiten lana eskatzea... Baina zuk nahi baduzu, zuk ikusi. Weblog pertsonalak gaixotasuna borrokatzeko sortzen dutenak ere badaude sarean. Ikusi Aurki-n esperientzia pertsonalak kontatzen dituztenen atal hau Era honetako gune dexente daude. Azkar aurkitu dudanetako bat, No Bra Required (bularretakoen beharrik ez), emakume adoretsu batena... Gora zu! #2. familiaren partez animoak berrizeditorea ¦ 2002-09-20 ¦ 16:17Albiste honek aurretik izan du beste "kapitulu" bat. Ni idazten nagoen honetan, Joxe Aranzabalek idatzitako artikuluak 56 erantzun jasoak ditu. Sustatuko irakurleok badakizue albisteak artxibatuta geratzen direla eta bilatzailea erabiliz jendeak oraindik ere irakurriko duela albiste hori eta baita erantzunak eman ere. Izan ere, idatzita dagoen moduak irakurtzera animatzen du eta baita idazleari erantzutera ere. 56 erantzun: errekorra Sustatun. Albiste batek ere ez zituen horrenbeste mezu jasoak eta 2200 pertsonatik gora sartu dira Sustatun albistea publikatu zen egun horretan. Albiste hori egoteak ere lagunduko zuen egun horretako bisita kopuruan. Joxek bihotzarekin idatzi zuen eta du, orain ere. Albiste humanoa inondik ere. Zuk esaten duzun moduan, "konturatu gara familia moduko bat antolatu dela Sustaturen inguruan." Ba familia horren partez animo berriz ere. #3. Ez horregaitik!Iņaki eta Pili ¦ 2002-09-21 ¦ 00:50Maratoi honetan aurrera egingo duzula argi daukagu jadanik. #4. Aurrera Joxe!Kontxi Umerez eta M Elkoroberezibar ¦ 2002-09-21 ¦ 17:34Momentu hauetan hitzak soberan daude, bakarrik esan animo eta aurrera, lasterketa gogorra da, baina jokoan dagoen sariak merezi du. Bi musu eta eutsi gogor. #5. aupa joxe!andoni urzelai ¦ 2002-09-22 ¦ 22:09Aupa joxe! #6. Besarkada batIratzeder ¦ 2002-09-23 ¦ 11:32Ez dugu pertsonalki elkar ezagutzen. Badugu ordea pertsona bat amankomunean, Bego. Ostiralean ikusi nuen lehenez Bego zure albistea jakin nuenetik, eta hark eman zidan zure eskutitzaren berri. #7. Besarkadak OrmaiztegitikGurutze Irizar ¦ 2002-09-24 ¦ 07:31Besarkadak gure partetik ere. #8. Zure kontakizuna gaztelerazMikel Iturria ¦ 2002-09-24 ¦ 10:07Aupa Joxe: Aurreko batean zure testua gazteleraz jartzea okurritu zitzaidan eta lagun bati bidaltzea, berak bere webgunean jarri du. Hona hemen helbidea: Javierortiz.net Animo! #9. Animo Joxe!!Zure laguna ¦ 2002-09-24 ¦ 17:39Zure eskolako ikasle bat naiz, eta benetan lerrotxo hauen bidez animorik indartsuenak bidaltzea gustatuko litzaidake. #10. Gora zu!Joxe Rojas ¦ 2002-09-25 ¦ 13:58Animo, tokaio! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|