Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Sustatuko albisteak zure webgunean
Gari Araolaza ¦ C&S ¦ 2002-06-26 ¦ 09:53 ¦ Internet
Orain arte Sustatuko titularrak irakurtzeko Sustatura etorri beharra zegoen. Gaurtik aurrera zure webgunean Sustatuko albisteen titularrak izan nahi badituzu oso erraz egin dezakezu.
Sustatuk betidanik izan du bere titularrak RDF formatuan jasotzeko aukera helbide honetan . XML mota hau egokia da webgune dinamikoentzat.
Baina orain zure webgune estatikoan jarri ahal izango duzun zerbait aurkezten dizut. Nahikoa da hor behean dagoen HTML kode fitxategi hori deskargatu eta zure webguneko orrialde batetan jartzea.
Modu horretan, zure webgunean sartzen den edonork izango du Sustatuko azkeneko albisteen berri.
Sistema martxan jartzen baduzu, abisatu hemen denok ikus dezagun, eta arazorik bazenu ere, bota hemen zure galderak.
sustatu.html 0KB (301 byte)
Erantzunak
Re: Sustatuko albisteak zure webgunean
Code & Syntax ¦ 2002-06-27 ¦ 12:59
Oraindik sinpleago adierazi eta egiteko: pegatu honako kode lerro sinple hau HTML orri batean, eta horrekin nahikoa duzu: <script language="javascript" src="http://www.sustatu.com/syndication.js"></script> Egin aproba!
Erantzun honi
Re: Sustatuko albisteak zure webgunean
Andoni ¦ 2002-07-11 ¦ 13:07
Nik froagatu dut eta ondo dabil. Aukera interesgarria iruditu zait.
Posible al da gai batzutako albisteeak aukeratzea bakarrik? Adibidez, Informatika, Internet eta Empresa.Erantzun honi
Prestatuko genuke
Gari Araolaza ¦ 2002-07-11 ¦ 16:21
Ikus daiteke nonbaiten zure emaitza?
Prestatuko genuke gai batzuen araberako filtroa.
Nahi baduzu, idatzi nire helbidera.
Erantzun honi
