|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet XML: modako lengoaiaGari Araolaza - C&S ¦ 2002-04-09 ¦ 15:22 ¦ informatikaInternet eta informatikan afizio pixka bat baduzu, seguru ikusi duzula batean eta bestean XML hitza. Baina zer da XML hori? XML informazioa trukatu eta gordetzeko lengoaia berria da. Ez al zaizu inoiz gertatu, norbaitek e-postaz bidalitako dokumentu edo artxibo bat ezin ireki ibiltzea? Beste gauza askoren artean hau konpontzera dator eXtensible Markup Language edo XML hau. Izan ere, oinarri sinplea izanik, indar ikaragarria du lengoaia berri honek. Adibidez, tortilla frantsesaren errezeta posible bat XML lengoaian:
<errezeta>
<izenburua> Tortilla frantsesa </izenburua>
<egilea> Gari Araolaza </egilea>
<osagaiak>
<osagaia> Arraultza </osagaia>
<osagaia> Oliba olioa </osagaia>
<osagaiak>
<prozesua>
<pausoa> Jarri olioa zartagin batetan berotzen </pausoa>
<pausoa> Apurtu arraultzak platertxo batetan </pausoa>
<pausoa> Arraultzak zartaginera bota eta buelta bat eman </pausoa>
<pausoa> Atera plater azal batetara tortilla </pausoa>
</prozesua>
</errezeta>
Atentzio pixka batekin irakurriz, formatuaren funtsa ulertuko duzula pentsatzen
dut. Etiketa batzuekin markatu dugu testua zeinak <etiketa> moduan hasi
eta </etiketa> bezala bukatzen diren. Bien tartean beharrezkoa den informazioa
jartzen dugu.
Sinplea, ez da?
Itxuraz tontakeria dirudien honen abantailak zeintzuk dira? Beste batzuen artean:
Sustatuko albisteak XML formatuan beste webgune batzuetanPentsa Argiak Sustatuko albisteen titularrak bere webgunean integratu nahi dituela. Nahikoa dute egunean bi edo hiru aldiz programa baten bidez helbide honetan dagoen informazioa jasotzea. Ikus ezazu zuk zeuk, helbide horretan dagoena zure ordenagailuan gorde eta gero Windows-eko Bloc de notas edo testu editore sinple batekin irekiz. Sustatuko albisteak beste webguneetan integratu daitezke oso erraz, programatxo sinple bat eginez.Testu prozesagailu guztietan (Word eta horrelakoak) erraz zabalduko diren dokumentuakHau martxan da jadanik OpenOffice proiektuaren eskutik.Sistema guztiz desberdinaz dabiltzan bi ordenagailu ezezagunen arteko elkarrizketaEuskadiko Kutxako kutxazainera joan naiz nire BBVAko txartelarekin dirua ateratzera eta kutxazain automatikoak nire datuekin honelako eskaera egiten du BBVA banketxera, beraien sarearen bidez:<galdera> <nork> Euskadiko Kutxako ordenagailua </nork> <nori> BBVAko ordenagailua </nori> <bezeroa> Gari Araolaza </bezeroa> <eskaera> Eskudirua ateratzea </eskaera> <zenbatekoa> 1000 Euro </zenbatekoa> </galdera>Eta BBVAko ordenagailuaren erantzuna: <erantzuna> <nori> Euskadiko Kutxako ordenagailua </nori> <nork> BBVAko ordenagailua </nork> <bezeroa> Gari Araolaza </bezeroa> <emaitza> Ezeztatua saldo faltagatik </emaitza> </erantzuna>Oraingo hau nik asmatutako XML-a da, baina baliteke antzerako elkarrizketak gertatzea momentu honetan hainbat eta hainbat ordenagailuren artean. XML dialekto ugari daude, eta egunero sortzen dira berriak, edozein beharretara egokitzeko. Informazio ugari aurkituko duzu sarean: |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|